Kaixo,
Dakizuen bezala Natura dugu aurtengo azken gaia.
Honekin batera ekintza eta lan desberdinak egiten ari gara; Sastarrainera txangoa, Anateusk elkartekoen hitzaldia, San Rokera irteera, baita zuzenean igelaren metamorfosia jarraitu ere!
Baina gaurkoan protagonista guraso bat izango da. Haur Hezkuntzan eskaini zuen aurkezpen arrakastatsuaren ondoren, gure mailara etortzeko proposamena iritsi zitzaigun.
Estanis itsas ikerlaria da eta Aztin egiten du lan, itsaso eta elikagaien berrikuntzan adituak diren zentro teknologikoan. http://www.azti.es/eu/
Aurkezpen oso interesgarria eskaini zigun eta itsasoko animaliei buruz ezaugarri eta berezitasun asko ikasi genituen. Azkenik, marrazo desberdinen masailezurrak eta hortzak ikusteko aukera ere izan genuen.
Mila esker! 😊
Hemen dituzue ateratako argazki eta bideoak:
https://drive.google.com/drive/folders/0BzqngVaTlmwbclZpa0FzSEozQU0?usp=sharing