MATEMATIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
MATEMATIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Matematika LH2

 Kaixo guztioi,


Zuetako askok eskatu diguzuenez, ondorengo sarreran eskuragarri dituzue matematikako saioetan erabiltzen aritu garen jolas entretenigarri batzuen linkak. 


 (E (ehuneko) / H (hamarreko) /B (bateko))



http://www.ictgames.com/flipCounter/mobile/index.html

Bisualki hamarrekoak eta ehunekoak noiz sortzen diren ikusteko jolas aproposa da. Batekoak eta hamarrekoak gehitu eta kentzen ere jolas daiteke.


Zenbakikuntza lantzeko (Adierazten diren zenbakiak 100eko taula hutsean kokatu)



https://www.mathplayground.com/treasure_quest_hundreds_chart/index.html

Zenbakiak ehuneko taulan kokatzeko jolasa da ondorengoa. Azpian adierazten den zenbakia taulan kokatu behar da. Geizki kokatuz gero, aurreko edo ondorengo zenbakia kokatuko da automatikoki pista emateko. Zenbaki altuagoekin lantzeko aukera ere ematen du.


Simetria lantzeko



https://micetf.fr/Symetrie/

Simetria lantzeko jolasa da. Ezkerraldean gorriz markatuta dagoen karratua markatu beharko dugu eskuinaldean ere. Zuzen egiten dugun momentuan beste karratu bat adieraziko digu jolasak.

Goian, jolas bera, bertikalean jartzeko aukera dugu.


Zenbaki baxuekin batuketak lantzeko (Buruzko kalkulua)


https://sumonhtml5.ludei.com/ 

Goian eskumaldean azaltzen zaigun zenbakia lortu behar dugu taulako zenbakiak batuz. Denbora oso gutxi ematen du beraz, kalkulua azkar egin beharko dugu.

Jolasak 3 modu eskaintzen ditu.


Buruzko kalkulu erraza 


Uretako motorren karrera batean, aurrera egiteko eragiketaren emaitza asmatu beharko dugu. 

https://www.arcademics.com/games/jet-ski


Aurreko jolasaren berdina da baina oraingoan kenketak egin beharko ditugu.

https://www.arcademics.com/games/island-chase




Azkenengo jolas honetan, goitik erortzen diren eragiketeri tiro jo beharko diogu. Baina kontuz! emaitza, azpian adierazten den zenbakia izan beharko da.

https://www.arcademics.com/games/mission

2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

BURUZKO KALKULUA ARINTZEKO ARIKETA


Kaixo,

Iaztik dihardugu ikasleekin trukoak eta buruzko kalkulua lantzeko hainbat jarduera mota desberdinak lantzen.  

Gaurkoan, 0aren trukoa eta zenbakiak borobiltzea eskatzen duen jarduera batekin gatoz. Buruan egiten dugu prozesua idatziz sekuentziatzea eskatzen duen prozedura egiten dute bertan.

Oso erraza da etxean ere prestatzeko eta benetan azkartasun handia lortzeaz gain,  eman behar dituen pausuak ulertzeko ere balio du.




2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

MATEMATIKA


2.UNITATEA


Bigarren unitate didaktiko hau aurrekoaren jarraipena da, bai egiturari dagokionez eta baita edukiei dagokionez ere.
Edukiak hauek dira:                                                       


1.- Zenbaki sistema erromatarra zenbaki batzuek identifikatu.
I-V-X-L-C



2.- Kenketak burukoarekin: pausoak buruz ikasi eta aplikatu.C:\Users\Admin\Desktop\31-1.jpg


3.- Zenbait gauza neurtu eta hauen emaitza idatzi.


C:\Users\Admin\Desktop\33-1.jpg
4.- Eskuina eta ezkerra, gora eta behera bideak jarraituz eskutuko marrazkia egin.




5.- Simetria: irudi geometriko bat  2 zati berdinetan banatu.


C:\Users\Admin\Desktop\35-1.jpg
6.- Eragiketa bakarreko problemak ebatzi: jarraitu beharreko txantiloia erabiliz.

TXANTILOIA

IZENA ……………………………………… DATA…………………………………………








DATUAK






ADIERAZPENA
KALKULUA
ERANTZUNA






Ereduak
-Arrainek ez dute hankarik, hegaztiek bi hanka dituzte, txakurrek lau hanka dituzte. Zenbat hanka dituzte hiru txakur, bi arrain eta bost usoren artean? 

-Ogiak euro bat eta hamar zentimo balio du eta atunak bi euro eta berrogeitamar zentimo. Ogi bat eta atuna erosten badituzu zenbat diru oradaidu baharko duzu?

-Pertsona batek bi begi ditu. Zenbat begi izango dituzte lau pertsonek?

7- 400era arteko zenbakiak identifikatu eta erabili.

8.- Ehuneko taula erabiliz buruzko kalkuloan trebatu.



2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

DIRUAREN ERABILERA

Hona hemen diruaren erabilera etxean ere errepasatzeko aukera berri bat! Txanponean klikatuz, ordenagailuaren bitartez jarduera desberdinak egiteko aukera izango duzue. Animatu! 



euro moneda bilaketarekin bat datozen irudiak

2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

2017(e)ko urriaren 8(a), igandea

2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

5.GAIA- BIRZIKLAPENA

Gai berriarekin batera proiektu berritzaile bati ekin diogu LH2.mailako ikasle eta irakasleok. 

Hiru geletako ikasleek interesaren arabera elkartuta, taldeak sortu eta astean 4-5 orduz batera lan egin eta proiektua aurrera eramaten ari dira.

Proiektu honen erronka museo eta azoka bat egitea izango da eta bertan ikasleek sortutako eskultura, jostailu eta gauza erabilgarriak erakutsiko dira. "Souvenir-ak" saltzen diren dendatxo bat ere aurkituko duzue eta nahi izanez gero, haurrek eginiko eskulanak erosteko aukera egongo da.

Honez gain,  proiektu honetan emandako pausoak eta egindako lana ikusi eta ulertzeko beta izango duzue.

Hemen dituzue proiektuan murgilduta dauden ikasle batzuen argazkiak: lanen eta arduren banaketa egiten, proiektuaren diseinua egiten eta neurriak hartzen ikasten ari dira besteak beste.
















2017(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

BURUKETAK EBAZTEKO PAUSOAK

Kaixo familia,

Hainbat kontzeptuekin batera, buruketak lantzen ditugu eta horregatik, ume bakoitzak buruketa bat ebazterako orduan jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren elkarbanatzen ditugu zuekin:

(Aukeretan biderkatu eta zatitu agertu arren, momentuz 2.mailan batu eta kendu kontzeptuekin nahikoa dugu)


KLIKATU ONDORENGO LOTURA:

http://www.orientacionandujar.es/wp-content/uploads/2013/06/Entrenamiento-en-autoinstrucciones-para-resolver-problemas-EUSKERA-corregido.pdf

******************************************************
* Ea asmatzen duzuen ondorengo asmakizuna!  ðŸ˜ƒ

(Beharbada etxekoen laguntza beharko duzu)

Imagen relacionada


2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

BURUKETAK

Buruketak lantzeko modu desberdinak ditugu eta hauek diruarekin erlazionatzea modu erreza da. 





Gelan, erosketak egiten ditugu "Jolas sinboliko" bezala. Beste batzuetan, erosketak egiteko interneten begiratzen dugu. Erosi beharrekoa aukeratzean galdera mota desberdinak planteatu ditzazkegu:

  1.  Zein da garestiena?
  2. Zein da merkeena?
  3. Ordenatu garestienetik /merkeenera.
  4. Zer erosi dezakezu 30 eurorekin?
  5. Prakak eta gabardina erosi duzu. Zenbat diru gastatu duzu?
  6.  60€-ko biletearekin ordaindu duzu. Zenbat itzuli behar dizu? 
  7. 200€ dituzu eta tableta erostea nahi duzu. Iristen zaizu?
  8. Asma ezazu problema bat.
  9. ...

EROSKETAK- ERROPAK

EROSKETAK-ETXEKO APARATUAK

Beraz, umeekin problemak sortzea dibertigarria dela ikusi dugu. Aurrez bilaketa lana egin dezakezue, interneten prezio errealak begiratuz. 



BLOKE GEOMETRIKOAK

Jolas dezagun geometriarekin!

Bloke geometrikoek hainbat irudi sortzeko aukera eskaintzen digute.







Hona hemen hauekin lantzeko 5 proposamen:



  1. Sortzea: Hainbat objektu modu librean edo gidatuan egitea.
  2. Sailkapenak egitea: Kolorea, tamaina, forma, aldeak...
  3. Irudi simetrikoak sortzea.
  4. Ikertzea: Hexagono, triangelu, lauki bat egiteko zenbat modu dauden ikertzea.
  5. Sortzea: Hainbat pieza erabiliz figura geometrikoak sortzea.


* Ondorengo loturan inprimatzeko aukera duzue:

BLOKE GEOMETRIKOAK (INPRIMATZEKO)

SORTZEKO EREDUAK

MONTESSORI TXARTELAK

Gaurkoan, zenbakiekin jolasteko fitxak aurkezten dizkizuegu:                                        Montessori txartelak.
   

Aukera desberdinak eskeintzen dituzte:


  • Sistema hamartarraren lanketa: deskonposaketak.
  • Eragiketak praktikatzea: batuketak eta kenketak: Koloreen araberako identifikazioa E H B
  • Zenbakiak ezagutzea: Ahoz zenbaki bat esan eta hau osatu.
  • Aurrekoa- hurrengoa: Esandako zenbakiaren aurrekoa edo hurrengoa osatu.
  • Seriazioak
  • Txikitik- handira / handitik txikira ordenatzea: hainbat zenbaki osatu ostean, ordenatu.


Ondorengo loturan dituzue Montessori txartelak deskargatu eta inprimatzeko, ondoren moztu eta nahi izanez gero plastifikatzeko.


MONTESSORI TXARTELAK INPRIMATZEKO

2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

ERLOJUA


Bigarren mailan ere erlojua lantzen jarraituko dugu. Aurreko urtean puntuan, eta laurden, eta erdiak eta laurden gutxi ikasi genituen. Aurten ere horiek errepasatzen jardun dugu ikasturte hasiera, baina poliki - poliki hasi gara eta bost, eta hamar... lantzen. 
Horrez gain erloju digitala eta arratsaldeko orduak ere sartzen joan gara azken asteetan. 

Hona hemen erloju digitala zein analogikoa lantzeko zenbait weborri:



http://duckiedeck.com/play/setting-clocks


http://www.librairie-interactive.com/IMG/swfenligne/horloge.swf



http://www.genmagic.net/mates1/reloj_cas.swf







2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

DIRUAREN ERABILERA

Azken asteetan, diruaren erabilera lantzen ari gara, txanponak zein billeteak erabiliz.

Familiarekin ere, erosketak egin edo etxean sinbolikoki jolas dezakegu: dirua zenbatuz, itzuli beharrekoa kalkulatuz, 1€,2€50c ... sortzeko modu desberdinak aztertuz.

Adibidea: 






Dirua zenbatzeko webgunea:


http://www.mundoprimaria.com/juegos-matematicas/juego-compras/








2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

Trebatu gaitezen eragiketetan!

Batuketak eta kenketak egiteko hamaika modu daude eta gaurkoan ikasleekin praktikan jartzen dugun modu berri bat erakutsiko dizuegu etxean ere jolastu eta praktika dezazuen.

NOLA EGIN: 100eko taula bat inprimatu edo marraztu eta partxiseko fitxa bat, garbantzu bat edo beste edozein materiala erabili.


ZER LANTZEN DA? 

- Zenbakiak
- Batuketak eta kenketak 
- Sistema hamartarra (H B) eta deskonposaketak
-  Buruzko kalkulurako lagungarria






NOLA ERABILI:

Umeak izango dira zuen irakasle, baina zalantzarik izanez gero, ikusi ondorengo bideoa.


2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

MATEMATIKA 6.UNITATEA


MATEMATIKA
6.UNITATEA

GOAZEN MENDIRA!
PORTADA ONA.jpg


Iritsi zaigu udaberria eta berarekin batera naturari lotutako gai polit hau! Ez dakizue zeinen ondo konpontzen ari garen aurreko gaian hasi genuen lan koadernoarekin. Ariketa berriei gogotsu ematen diegu ongi etorria!


Gizakia tximutik datorrela kontatu digute baina… ez dugu uste izaki iletsU horiek gu bezain ondo dakitenik 100etik gora kontatzen!!

Orain arte egin izan dugun ezala, liburuko ariketa ezberdinak lantzen jarraituko dugu. Batuketa eta kenketak

ARIKETA1.png




Gero eta zenbaki altugoak!


ARIKETA3.png






Burua martxan jarraziko dizkiguten arrazonamenduzko ariketak


ARIKETA4.png






Zenbaki sopa itxura duten seriazioak...


ARIKETA5.png
Beti bezala liburutik kanpoo dauden beste zenbait kontzeptu ere lantzen ibiliko gara gai honetan zehar; besteak beste, Ordularia, seriazioak, simetriak, txanponak, buruzko kalkulua eta… 2 ERAGIKETA ESKATUKO DIZKIGUTEN BURUKETAK!!

Ikusten da 3. maila gerturatzen ari zaigula! ANIMO!!

ORDULARIA.jpg


SIMETRIA.png


1.- Ondoren dauden txanponak lauki bakoitzean behin bakarrik erabiliz adierazten den diru kantitatea lortu:
 

5€ 55c









6€ 00c
0€ 99c


2.- Deskonposatu zenbakiak batekoetan ereduan agertzen den bezala:
Adibidea: 321 = 300 + 20 + 1

843 = ____________________________________________________
527 = ____________________________________________________
760 =_____________________________________________________
405 =_____________________________________________________
644 =_____________________________________________________
496 =_____________________________________________________
395 =_____________________________________________________









BURUKETA
IZENA ……………………………………… DATA……………………………………………………………...……………………………

Sari batean 258 euro irabazi nituen. 62 euro erosketak egiten gastatu nituen atzo, eta gaur beste 57 euro gastatu ditut zapatila batzuetan. Zenbat euro gelditzen zaizkit?
DATUAK
1.-


2.-


3.-
ADIERAZPENA
KALKULUA
ERANTZUNA