2018(e)ko urriaren 17(a), asteazkena

LIBURUTEGIRA IRTEERA ETA MOTXILA IBILTARIA



Kaixo,

Dakizuen bezala pasa den ostegunean, Liburutegira irteera egin genuen, eta aurtengoa  ere oso irteera interesgarria izan da.

Bertako langileek, LH2.mailarako egokiak diren liburuak erakutsi zizkiguten  (Argazkian agertzen diren 3 kajoi hauetakoak dira).





Liburu desberdinak daude letra askorekin, letra gabeko ipuinak (norberak asmatzeko), sentimendu ipuinak, abenturazkoak..

Ostiralean hasiko gara Motxila ibiltariarekin eta iaz bezala, astebeteko epea izango dute ikasleek liburuak irakurri, balorazioa egin eta ikastolara itzultzeko.



* Irteerako argazkiak: 
https://photos.app.goo.gl/bDdvnfgvtguNtvBE7


Letra gabekoak (Asmatzeko)
Abenturazko bildumak


















2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

INGELESEKO LIBURUA

Aurten, ingeleseko ipuinak ibiltariak izango dira. Ostiralero gelan lantzen ari garen ipuina eramango dute ikasleek etxera eta astelehenetan ekarri beharko dute, gelan ere erabili eta landu dezaten.

HELBURUAK:

- Irakurzaletasuna sustatzea.
- Ingeleseko estruktura eta ohiko esaldiak barneratzea.
- Hiztegi berria ikastea.
- Memoria lantzea.
- Arreta mantentzea. 
- Gozatzea.

CD-a ere etxean izanez gero, komenigarria da bertako abestiak entzutea eta baita istorioa entzutean ere, liburuari begira jarraitzen saiatzea.

Resultado de imagen de hocus eta lotus

2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

2018/2019 GURASO BILERA


Kaixo,

Hona hemen LH2.mailako guraso bileran aurkeztu genuen Power Point-a. Honez gain ikastolako webgunean ere topatuko dituzue ikastolaren inguruko informazio guztiak.

https://www.elgoibarikastola.eu/eu


https://docs.google.com/presentation/d/11kU_hGOW2Emtl0RjsECLAGj4dSg2DdsHDvPP-WGjEkg/edit?usp=sharing

Aurten egingo ditugun jardun osagarri guztien argazkia ageri da behean: