2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

GABONETAN ERREPASOA EGITEKO GOMENDIOAK

Kaixo!

Gabonetako oporrak heldu dira eta mezu honen helburua 2 aste horietan etxean ikastolan lantzen duguna errepasatzeko hainbat gomendio helaraztea da.

EUSKARA:

- Ipuinak idatzi (hasiera, korapiloa eta amaiera). 
- Deskribapenak egin (aurkezpena, kanpoko itxura eta izaera).
- Irakurri.


MATEMATIKA:

- 0-400 arteko zenbakiak errepasatu.
- Batuketak (eramanekin) eta kenketak errepasatu.
- Ordularia errepasatu (eta bost, eta hamar...).
- Problemen ebazpena (eragiketa bakarrekoak eta baita bikoak ere).

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!

KROS MUGERTZA MARRAZKI LEHIAKETA

Kaixo!

Aurten ere heldu zaigu Kros Mugertzako marrazki lehiaketan parte hartzeko deialdia. Nahi duenak, parte hartzeko aukera edukiko du.  Hona hemen lehiaketaren xehetasunak:


ANTOLATZAILEAK: Mintxeta Atletismo Taldea eta Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

PARTE-HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko edozein haurrek har dezake parte.

GAIA: 2019ko LXXIV. Juan Muguerza Krosa, herriaren eta lasterketaren arteko harremana.

MODALITATEA: Lanen aukeraketa errazteko, marrazkiak 220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira (paperean).

Teknika librea izango da; kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea e.a. erabili ahal izango dira.

AURKEZTEKO EPEA: 2020ko urtarrilaren 7a (ikastolan bertan jasoko ditugu). 



LANEN IDENTIFIKAZIOA: Marrazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa eta maila  bakarrik jarriko da (LH2), hau da, ez da haien izena agertu behar.


2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

SANTA ZEZILIA

Kaixo!

Bertan dugu Santa Zezilia eguna. Kalejiran parte hartzeko instrumentuak egiten hasiko gara. Beraz, datorren asterako hau da  behar duguna:


           
-Txitxirio (garbantzo) eskukada bat
           -Gaztatxo kaxa bat


Gainontzeko materiala Ikastolan daukagu prest!!


Hementxe argazkiak:



2019(e)ko urriaren 8(a), asteartea

LUDOTEKARA BISITA

Arratsalde on!

Bihar goizean ludoteka bisitatzera joango gara. Bertan, espazio honen funtzionamendua ezagutu eta bertako jolas desberdinak probatzeko aukera edukiko dugu!


2019(e)ko irailaren 27(a), ostirala

IKASTURTE HASIERAKO BILERA 19-20

Kaixo,

Hona hemen LH 2.mailako guraso bileran aurkeztu genuen Power Point-a. Egin klik!



AURKEZPENA


Horrez gain, hementxe duzue jarduera osagarrien taula:


MAILA
JARDUERA  
SASOIA 
KOSTUA
2
LUDOTEKARA BISITA

2019-10-09
0€

LIBURUTEGIRA BISITA
2019-10
0€
ZINEA

2019-11-19 / 2020-02-05

2€
ELGOIBAR EZAGUTZEN
Azaroa edo abendua (eguraldiaren arabera)

0€
IGERIKETA IKASTAROA

2019-11- 07 / 2019-12-04

0€
SANTA ZEZILIA
2019-11-22
0 €
SANTA AGEDA
2020-02-04
0 €
TXANGOA: ALBAOLA
2020-02-14
18€
EUSKAL INAUTERIAK
2020-02-21
0€
INGELESEKO ANTZERKIA
2020-04-29
3€
TXANGOA: SASTARRAIN

2020-06-05
19€
SAN ROKERA IRTEERA
Ekaina (eguraldiaren arabera)

0€

ANATEUSK

2020-06
0€

GAIAREKIN LOTUTAKO IRTEERAK/


0€