MUSIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
MUSIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko azaroaren 4(a), osteguna

MUSIKOEN EGUNA

Kaixo denoi! Azaroak 22an musikoen eguna ospatuko dugu. Horretarako LH2.mailan gela bakoitzak musika tresna bat sortuko du. Hona hemen gela bakoitzeko ikasleek ikastolara ekarri beharreko materiala (zerrendan agertzen ez den materiala ikastolan daukagu): 

 LH2A TRONPETA: 
- Komuneko bi tutu.
LH2B MARAKA:
 -Gaztatxo kaxa bat. -Txitxirio (garbantzo) eskukada bat.
LH2C TXINDATAK: 
-"Cola cao" antzeko bi tapa.

2021(e)ko martxoaren 22(a), astelehena

INTRUMENTU BERRIA: TXIRULA

Aste Santuko oporretatik bueltan, musikan txirularekin hasi gara!  Lehen Hezkuntzan zehar joko dugun haizezko instrumentua!

Ikasturte honetako helburua SI LA SOL notak jotzen ikastea izango da. Espero dugu denon artean musika tresna honekin gozatzea!

2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

SANTA ZEZILIA

Kaixo!

Bertan dugu Santa Zezilia eguna. Kalejiran parte hartzeko instrumentuak egiten hasiko gara. Beraz, datorren asterako hau da  behar duguna:


           
-Txitxirio (garbantzo) eskukada bat
           -Gaztatxo kaxa bat


Gainontzeko materiala Ikastolan daukagu prest!!


Hementxe argazkiak:



2018(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena

ZIRKOA

Azken aste hauetan gorputz hezkuntzan zirkoa landu dugu. Bertan, talde txikietan zirkoan agertu ohi diren pertsonai desberdinen lanak burutu dituzte gure ikasleek! Zirkoaren gainean klik eginez proiektua laburbiltzen duen bideoa ikusteko aukera daukazue! Gora gure zirkoa!


2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

INTRUMENTU BERRIA: TXIRULA

Aste Santuko oporretatik bueltan, musikan txirularekin hasi gara!  Lehen Hezkuntzan zehar joko dugun haizezko instrumentua!
Aurtengo helburuak SI LA SOL notak jotzen ikastea izango da. Espero dugu denon artean instrumentu honekin gozatzea!


2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

BOGA BOGA MARINELA GAIAREKIN LOTUTAKO ABESTIAK

Hona hemen BOGA BOGA MARINELA gaiarekin erlazioa daukaten hainbat abesti ezagun. Gozatu, abestu eta dantzatu!


-"Abordatzera": https://www.youtube.com/watch?v=SV_kHFnM8o8

-"Pirata alferrak":  https://www.youtube.com/watch?v=SV_kHFnM8o8

- "Itsasoko arrainak": https://www.youtube.com/watch?v=PU4PmLYxWzI

- " Boga boga marinela": https://www.youtube.com/watch?v=OHBm1PqdNaw






2. UNITATEA
MUSIKA LASAIAK ETA MUSIKA BIZIAK
1.- Musika lasaiak eta musika biziak bereizi.
2.- DO eta RE nota berriak ikasiko ditugu. DO, RE, MI, SOL eta  LA  notak pentagraman kokatu eta  bereizi.
3.- Sekuentzia erritmikoak: Erritmoa eta erritmoaren idazkera landu, beltzak, kortxeak eta isiluneekin biko konpasak solfeatuz  eta sekuentzia erritmikoak asmatuz.
                          
4.- Dantza: gorputz adierazmena erabiliz estruktura errezak jarraitu taldeka antolatuz.

5.- Entzunaldia: Begiak estalita, instrumentuak identifikatu eta espazioan kokatu.

6.- Santa Zezilia, Euskararen Eguna eta Olentzero eta Mari Domingiren  eguneko abestiak era egokian ikasi.

2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

MUSIKA 1. UNITATEA


1.SOINU NATURALAK ETA SOINU ARTIFIZIALAK


1.- Soinu naturalak eta artifizialak entzun eta bereizi.


2.- Interpretatu 2ko polirritmia-eskema bat, gorputz-erritmika erabiliz.


201t2.jpg




3- Topatu ezberdintasunak, itxuraz berdinak diren pentagrametan, hau da, musika idazterakoan egin diren hutsegiteak.


202t2.jpg

5.- Irudiak dagozkien letra-soinuekin lotu.



  ---------------  BRRROOOMMM!!!



2016(e)ko ekainaren 2(a), osteguna





MUSIKA
.UNITATEA
Flautarekin lehen pausoak ematen hasiak gara, SI notarekin esperimentatzen aritu gara eta gai honetan LA eta SOL notak ere ikasiko dugu eta hiru nota hauek tartekatuz, partitura sinpleak joko ditugu.
Honetaz gain, lengoaia musikala lantzen jarraituko dugu, eskalako nota guztiak pentagraman irakurri eta identifikatuz.
Beltza, 2 kortxea, zuria eta isilunea figura erritmikoak erabiliz, solfeatu eta gorputz adierazmena zein perkusio instrumentu eta flauta  erabiliko ditugu musika sortzeko.










2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

5. eta 6. UNITATEAK- LENGOAIA MUSIKALA



Unitate honetan zehar, notak ondo identifikatu eta barneratzeari emango diogu garrantzia. Bestalde, gure lagun ziren bi kortxea, isilunea eta beltzaz gain, figura erritmiko berri bat ezagutu dugu: txuria. 

Bi-ko konpasak solfeatu eta erritmo egoki eramatea ezinbestekoa izango da hurrengo gaian txirularekin hazi eta abestiak lantzeko.




2016(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna


MUSIKA
4.UNITATEA

1.- Entzun, igarri eta adierazi zein den putz egiteko musika-tresna eta zein den kolpez jotzekoa.


2.- Kantu erritmikoak interpretatu: Epoi tai tai e


EPOI TAI TAI  E (KLIKA EZAZU ENTZUTEKO)

3.-  Lehenengo, zuriaren aurkezpen teorikoa egin, eta, ondoren, egin ariketa zuriak, beltzak, kortxeak eta isiluneak erabiliz.

  


4.- Entzunaldia: Marrazki bakoitza bere soinuarekin elkartu.

5.- Inauterietako dantzak


2015(e)ko abenduaren 26(a), larunbata

MUSIKA 3.UNITATEA




3. UNITATEA

NOTA AGUDOAK ETA NOTA GRABEAK

    1.- Nota grabeak eta nota agudoak  bereizi.

     2.- FA nota berria ikasiko dugu. DO, RE, MI, FA, SOL eta  LA  notak pentagraman kokatu eta  bereizi.



    3.- 4ko poliritmiak interpretatu; gorputzarekin, ahotsarekin eta perkusiozko instrumentu txikiekin.

                                




    4.- Dantza: gorputz adierazmena erabiliz estruktura errezak jarraitu taldeka antolatuz.


    5.- Santa Zezilia, Euskararen Eguna eta Olentzero eta Mari Domingiren  eguneko abestiak        era egokian ikasi.

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea


2. UNITATEA
MUSIKA LASAIAK ETA MUSIKA BIZIAK
1.- Musika lasaiak eta musika biziak bereizi.
2.- DO eta RE nota berriak ikasiko ditugu. DO, RE, MI, SOL eta  LA  notak pentagraman kokatu eta  bereizi.
3.- Sekuentzia erritmikoak: Erritmoa eta erritmoaren idazkera landu, beltzak, kortxeak eta isiluneekin biko konpasak solfeatuz  eta sekuentzia erritmikoak asmatuz.
                          
4.- Dantza: gorputz adierazmena erabiliz estruktura errezak jarraitu taldeka antolatuz.

5.- Entzunaldia: Begiak estalita, instrumentuak identifikatu eta espazioan kokatu.
6.- Santa Zezilia, Euskararen Eguna eta Olentzero eta Mari Domingiren  eguneko abestiak era egokian ikasi.

MUSIKA 1. UNITATEA


1.SOINU NATURALAK ETA SOINU ARTIFIZIALAK


1.- Soinu naturalak eta artifizialak entzun eta bereizi.


2.- Interpretatu 2ko polirritmia-eskema bat, gorputz-erritmika erabiliz.


201t2.jpg


3.- SOL, LA eta MI notak, lehenik, erritmo egokian irakurri eta idatzi; ondoren, solfeatu eta abestu.
202t3.jpg


4.- Topatu ezberdintasunak, itxuraz berdinak diren pentagrametan, hau da, musika idazterakoan egin diren hutsegiteak.


202t2.jpg

5.- Irudiak dagozkien letra-soinuekin lotu.



  ---------------  BRRROOOMMM!!!





MUSIKAKO AURKEZPENA


Musika klaseetan 2.mailako liburua lantzeaz gain, hainbat ikuskizun ere prestatzen ditugu:


  • Santa Zezilia (azaroak 20)
  • Euskararen eguna (abenduak 3)
  • Olentzeroren eguna (abenduak 18)
  • Santa Ageda (otsailak 4)
  • Inauteriak (otsailak 5)

2015(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

MUSIKA- 7.UNITATEA



Flautarekin lehen pausoak ematen hasiak gara, SI notarekin esperimentatzen aritu gara eta gai honetan LA eta SOL notak ere ikasiko dugu eta hiru nota hauek tartekatuz, partitura sinpleak joko ditugu.

Honetaz gain, lengoaia musikala lantzen jarraituko dugu, eskalako nota guztiak pentagraman irakurri eta identifikatuz. 

Beltza, 2 kortxea, zuria eta isilunea figura erritmikoak erabiliz, solfeatu eta gorputz adierazmena zein perkusio instrumentu eta flauta  erabiliko ditugu musika sortzeko.










2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

5. eta 6. UNITATEAK- LENGOAIA MUSIKALA



Unitate honetan zehar, notak ondo identifikatu eta barneratzeari emango diogu garrantzia. Bestalde, gure lagun ziren bi kortxea, isilunea eta beltzaz gain, figura erritmiko berri bat ezagutu dugu: txuria. 

Bi-ko konpasak solfeatu eta erritmo egoki eramatea ezinbestekoa izango da hurrengo gaian txirularekin hazi eta abestiak lantzeko.






2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

EUSKAL INAUTERIAK - LH 2 TXATXOAK



Kaixo!

Dakizuen bezala Otsailaren 13an, ostirala Euskal Inauteriak ospatuko ditugu. Honetarako, zuen seme-alabak "txatxo" bezala mozorrotu beharko dira.


  • Kolore bizidun alkandora.
  • Baserritar jantziaren gonazpikoa.
  • Gonazpikoaren azpitik txandal edo galtza urdinak.
  • Praken gainetik artilezko galtzerdiak eta abarkak.
  • Bi zapi: bat lepoan eta bestea gerrian.
  • Kapela lora eta zinta luzeekin.








2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

4. HOTSAK BEREIZTEN

1.




    1.- Entzun, igarri eta adierazi zein den putz egiteko musika-tresna eta zein den kolpez jotzekoa.


u  2.- Kantu erritmikoak interpretatu: Epoi tai tai e





3.-  Lehenengo, zuriaren aurkezpen teorikoa egin, eta, ondoren, egin ariketa zuriak, beltzak, kortxeak eta isiluneak erabiliz.

   




4.- Entzunaldia: Marrazki bakoitza bere soinuarekin elkartu.

5.- Inauterietako dantzak 


https://www.youtube.com/watch?v=1uqU5W7ARVE