2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

GABONETAN ERREPASOA EGITEKO GOMENDIOAK

Kaixo!

Gabonetako oporrak heldu dira eta mezu honen helburua 2 aste horietan etxean ikastolan lantzen duguna errepasatzeko hainbat gomendio helaraztea da.

EUSKARA:

- Ipuinak idatzi (hasiera, korapiloa eta amaiera). 
- Deskribapenak egin (aurkezpena, kanpoko itxura eta izaera).
- Irakurri.


MATEMATIKA:

- 0-400 arteko zenbakiak errepasatu.
- Batuketak (eramanekin) eta kenketak errepasatu.
- Ordularia errepasatu (eta bost, eta hamar...).
- Problemen ebazpena (eragiketa bakarrekoak eta baita bikoak ere).

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!

KROS MUGERTZA MARRAZKI LEHIAKETA

Kaixo!

Aurten ere heldu zaigu Kros Mugertzako marrazki lehiaketan parte hartzeko deialdia. Nahi duenak, parte hartzeko aukera edukiko du.  Hona hemen lehiaketaren xehetasunak:


ANTOLATZAILEAK: Mintxeta Atletismo Taldea eta Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

PARTE-HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko edozein haurrek har dezake parte.

GAIA: 2019ko LXXIV. Juan Muguerza Krosa, herriaren eta lasterketaren arteko harremana.

MODALITATEA: Lanen aukeraketa errazteko, marrazkiak 220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira (paperean).

Teknika librea izango da; kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea e.a. erabili ahal izango dira.

AURKEZTEKO EPEA: 2020ko urtarrilaren 7a (ikastolan bertan jasoko ditugu). 



LANEN IDENTIFIKAZIOA: Marrazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa eta maila  bakarrik jarriko da (LH2), hau da, ez da haien izena agertu behar.