GORPUTZ HEZKUNTZA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
GORPUTZ HEZKUNTZA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena

ZIRKOA

Azken aste hauetan gorputz hezkuntzan zirkoa landu dugu. Bertan, talde txikietan zirkoan agertu ohi diren pertsonai desberdinen lanak burutu dituzte gure ikasleek! Zirkoaren gainean klik eginez proiektua laburbiltzen duen bideoa ikusteko aukera daukazue! Gora gure zirkoa!


2017(e)ko urriaren 5(a), osteguna

GORPUTZ -HEZKUNTZA  1. UNITATEA
LATERALITATEA ETA GORPUTZ ESKEMA
HELBURUAK
-Lateralitatea eta norabideak dituen trebetasun motrizak hobetu
-Lateralitatea eta gorputz irudiaren trebetasunak garatu(ezker-eskuma ).
-Gorputzaren beste zenbait atal ezagutu eta kokatu.
-Gure gorputzarekiko objetu bat ondo kokatu.
-Menperatzen duen begi-esku lateralitatea behatu.

-Baloi eta uztaiekin binaka, hirunaka, launaka eta talde handian jolastuz trebeagoak izatea lortuko dugu.
-Talde jolasean arauak betetzea ezinbestekoa izango da.
Resultat d'imatges de lateralidad cruzada ejercicios

2016(e)ko martxoaren 28(a), astelehena

GORPUTZ HEZKUNTZA 4. UD

       
GORPUTZ HEZKUNTZA
. UNITATEA: DANTZAK
HELBURUAK

- Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-aukerak aztertzea eta erabiltzea.
- Gorputzaren, keinuen eta mugimenduen bidez emozioak eta sentimenduak kanporatzea.
- Pertsonaiak, objetuak eta egoerak imitatzea.
- Norberaren gorputzaren bidezko adierazpenaz gozatzea.
- Gorputzaren erritmoa ikertzea.


2016(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

GORPUTZ HEZKUNTZA 3. UNITATEA

GORPUTZ HEZKUNTZA
. UNITATEA ESKU-PILOTA

HELBURUAK
-       Euskal pilota joko eta jolasen barne logikaren elementuen analisitik abiatuta,  joko eta jolas moldatuak praktikatzea hauek aisialdirako eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko eta bestetik, joko eta jolas hauen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea eta beraietan sakontzea joko eta jolas berriak asmatzeko.
-       Barne logikaren ikasketan metodologia kooperatiboa erabiltzea
-       Barne logikaren elementuak erabilita, joko moldatu ezberdinak praktikatzea eta asmatzea edota egokitzea
EDUKIAK
●     KONZEPTUZKOAK:
-  Gorputzaren zatiak.
-        Euskal pilotaren joko egoera  ezberdinak.
-        Oinarrizko abileziak
●     PROZEDURAK:
    -      Euskal pilota jokoak eta jolasak. Jokamolde eta jolas ezberdinak
-       Euskal pilota jokoen barne logikaren osagai komunak
●     JARRERAK:
-       Norberaren gorputza eta besteena onartu.
-        Norberaren gorputzaren gaitasunak eta mugak ezagutu.
-       Parte hartzea eta interesa azaldu.
                           

AIZUE otsailaren 5ean LH2Bkoak (11:00etan) IGERIKETA IKASTAROAN HASTEN DIRA!!!
GOGORATU ERAMAN BEHARREKOAK: 
bainujantzia
toalla 
txapela
txankletak
betaurrekoak aukeran
aldagarriak
ile-lehorgailua

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

GORPUTZ HEZKUNTZA 2. UNITATEA



2. UNITATEAREN AURKEZPENA
KOORDINAZIO DINAMIKO OROKORRA

HELBURUAK
-       Desplazamendu modu ezberdinak koordinatu.
-       Jauzi eta desplazamendu ekintza konbinatuak koordinatu.
-       Oinarrizko biraketa formak esperimentatu.
-       Jauzien trebetasun ezberdinak arakatu.
-       Jauzi eta biren bidez desplazamendu modu orokorrak koordinatu.
EDUKIAK
KONTZEPTUAK:
  • Oinarrizko desplazamendu erak.
-   Oztopen gainetik jauziak.
-   Zehar eta longitudinal ardatzen inguruan biraketak.
-   Igotzea.
PROZEDURAK:
-       Desplazamendu modu ezberdinak eskatzen dituzten jarduerak egin: lau hankatan, hiru hankatan, karramarro erara, narrastu, lasterketak…..
-       Oztopo mugiezinen aurrean, jarrera ezberdinetan, jauziak eskatzen dituzten jarduerak egin.
-       Errelebo jokoak.
-       Biraketak, longitudinal ardatzaren inguruan.
-       Jauzi  eta biraketak eskatzen dituzten jokoak.
-       Joko lokomotoreak.
-       Norabide batean edo bestean espalderatik desplazatu.

ADI EGON AZAROAREN 10ean LH2Akoak (9:00etan) ETA LH2Ckoak (11:00etan) IGERIKETA IKASTAROAN HASTEN DIRA ETA!!!
GOGORATU ERAMAN BEHARREKOAK: 
bainujantzia
toalla 
txapela
txankletak
betaurrekoak aukeran
aldagarriak
ile-lehorgailua

GORPUTZ HEZKUNTZA 1. UNITATEA

  1. UNITATEAREN AURKEZPENA
ESPAZIO ETA DENBORAREN PERTZEPZIOA
                                                                           
HELBURUAK
-       Abiadura, iraupena, intentsitatea eta frekuentziaren aldaketak ezagutu espazio-denboraren kontzeptu bezala.
-        Mugimendua egokitu espazioarekiko eta denborarekiko.
-       Denbora nozioak barneratu: aurretik, bitartean eta gero.
-       Mugimendu/geldiune nozioak bereiztu; geldiunearen iraupena.
-       Erritmoak identifikatu eta mugimendu egokiekin erantzun.
-       Gorputzaren mugimendua egokitu egitura erritmiko errazen bidez.
EDUKIAK
KONTZEPTUAK:
-       Abiadura, iraupen, frekuentzia eta intentsitate nozioak.
-       Ordena, bateratasuna eta alternantziaren nozioak.
-       Erritmo eta frekuentzia nozioak.
PROZEDURAK:
  • Pelota batek jauzi egiten duenean jauzi egin.
-    Soka saltoan jauziak egin, soka saltoko jolasak egin…
-   Abiadura, iraupen, intentsitate eta frekuentzia desberdinetako ekintzak egin.
-       Mugimendu libreak erritmo errazak jarraituz.
-       Erritmo jolasak eta dantza errazak egin.




2015(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

7. GORPUTZ HEZKUNTZA


ESKUBALOIA, JOLAS KOOPERATIBOAK ETA JAIALDIA 


Ikasturteko azken txapa honetan Gorputz Hezkuntzan danetarik egingo dugu. Eskubaloiko lehen hastapenekin hasi ginen eta horretan jarraituko dugu, baloiarekin koordinazioa eta arauak ikasten.

 


Bestalde, ikaskidetzan oinarrituta talde bakoitzak prestatuko dituen jolas ezberdinak egingo ditugu, horrela beraiek nahi duten horretatik abiatuko gara, beraien nahiak eta gustuak kontutan harturik.

Azkenik, jaialdia ere prestatzen ari garenez, Gorputz Hezkuntzako ordu batzuk ere hartuko ditugu jaialdia prestatzeko.



2. MAILAKOEN TELEBISTA SAIOA

 


MUNDIAL PASATUKO DUGU!!!