2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

BURUKETAK

Buruketak lantzeko modu desberdinak ditugu eta hauek diruarekin erlazionatzea modu erreza da. 





Gelan, erosketak egiten ditugu "Jolas sinboliko" bezala. Beste batzuetan, erosketak egiteko interneten begiratzen dugu. Erosi beharrekoa aukeratzean galdera mota desberdinak planteatu ditzazkegu:

  1.  Zein da garestiena?
  2. Zein da merkeena?
  3. Ordenatu garestienetik /merkeenera.
  4. Zer erosi dezakezu 30 eurorekin?
  5. Prakak eta gabardina erosi duzu. Zenbat diru gastatu duzu?
  6.  60€-ko biletearekin ordaindu duzu. Zenbat itzuli behar dizu? 
  7. 200€ dituzu eta tableta erostea nahi duzu. Iristen zaizu?
  8. Asma ezazu problema bat.
  9. ...

EROSKETAK- ERROPAK

EROSKETAK-ETXEKO APARATUAK

Beraz, umeekin problemak sortzea dibertigarria dela ikusi dugu. Aurrez bilaketa lana egin dezakezue, interneten prezio errealak begiratuz. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina