Azken aste hauetan gorputz hezkuntzan zirkoa landu dugu. Bertan, talde txikietan zirkoan agertu ohi diren pertsonai desberdinen lanak burutu dituzte gure ikasleek! Zirkoaren gainean klik eginez proiektua laburbiltzen duen bideoa ikusteko aukera daukazue! Gora gure zirkoa!
2018(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena
2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena
6th UNIT
TRAVELLING
Hasi gara azkeneko unitatearekin! Hocus eta Lotus-ek beraien lagunekin batera oporretara joatea erabaki dute. Hasieran, Hocus eta Lotus beraien maletak prestatzen ari dira, behar dituzten arropa argazki kamera eta gustuko liburua hartuz. Ondoren, autobus geltokira joaten dira eta pixkanaka-pixkanaka lagun guztiak iristen dira, bakoitzak zerbait berezia daramalarik. Guztiak daudenean, Hocus-ek argazkia atera eta autobusa iristen da. Parkeari eta etxeari agur esan ondoren, Birdie autobusetik kanpo geratu dela ohartzen dira. Hori ikusirik, bat- batean autobusa gelditu eta Birdie igo egiten da. Amaieran, guztiak poz-pozik oporretara joaten dira.
HELBURUAK:
- Oporretara joan aurretik ematen diren pausoez hausnartu.
- Oporretara eraman daitezkeen objektuen izenak ikasi eta horien inguruan hitz egin.
- Udako oporrei buruz hitz egin.
ABESTIAK:
- I´ve packed my bag
- Down at the bus stop
- Goodbye
- The wheels on the bus
HIZTEGIA:
- Backpack - To wait - House
- Toothbrush - To get on - Bus
- Towel - Teddy bear - Park
- Comb - Bag - Left
- Bus-driver - Book - Right
- Pyjamas - Camera - Bus stop
- To pack - Cake - Lemonade - To say goodbye - To forget - Photo
BIDEO INTERESGARRIAK:
2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala
PROIEKTU BUKAERAKO BIDEOA
Hona hemen ASMATZAILE eta LANBIDE gaiak uztartzen dituen gure proiektuko bideoa. Goza dezagun irudiekin! Zorionak denoi, lan bikaina burutu duzue eta!
https://www.youtube.com/watch?v=dWakUsYAv-U&feature=youtu.be
https://www.youtube.com/watch?v=dWakUsYAv-U&feature=youtu.be
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)