Kaixo guztioi,
Zuetako askok eskatu diguzuenez, ondorengo sarreran eskuragarri dituzue matematikako saioetan erabiltzen aritu garen jolas entretenigarri batzuen linkak.
(E (ehuneko) / H (hamarreko) /B (bateko))
http://www.ictgames.com/flipCounter/mobile/index.html
Bisualki hamarrekoak eta ehunekoak noiz sortzen diren ikusteko jolas aproposa da. Batekoak eta hamarrekoak gehitu eta kentzen ere jolas daiteke.
Zenbakikuntza lantzeko (Adierazten diren zenbakiak 100eko taula hutsean kokatu)
https://www.mathplayground.com/treasure_quest_hundreds_chart/index.html
Zenbakiak ehuneko taulan kokatzeko jolasa da ondorengoa. Azpian adierazten den zenbakia taulan kokatu behar da. Geizki kokatuz gero, aurreko edo ondorengo zenbakia kokatuko da automatikoki pista emateko. Zenbaki altuagoekin lantzeko aukera ere ematen du.
Simetria lantzeko
https://micetf.fr/Symetrie/
Simetria lantzeko jolasa da. Ezkerraldean gorriz markatuta dagoen karratua markatu beharko dugu eskuinaldean ere. Zuzen egiten dugun momentuan beste karratu bat adieraziko digu jolasak.
Goian, jolas bera, bertikalean jartzeko aukera dugu.
Zenbaki baxuekin batuketak lantzeko (Buruzko kalkulua)
https://sumonhtml5.ludei.com/
Goian eskumaldean azaltzen zaigun zenbakia lortu behar dugu taulako zenbakiak batuz. Denbora oso gutxi ematen du beraz, kalkulua azkar egin beharko dugu.
Jolasak 3 modu eskaintzen ditu.
Buruzko kalkulu erraza
Uretako motorren karrera batean, aurrera egiteko eragiketaren emaitza asmatu beharko dugu.
https://www.arcademics.com/games/jet-ski
Aurreko jolasaren berdina da baina oraingoan kenketak egin beharko ditugu.
https://www.arcademics.com/games/island-chase
Azkenengo jolas honetan, goitik erortzen diren eragiketeri tiro jo beharko diogu. Baina kontuz! emaitza, azpian adierazten den zenbakia izan beharko da.
https://www.arcademics.com/games/mission