2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

DIRUAREN ERABILERA

Azken asteetan, diruaren erabilera lantzen ari gara, txanponak zein billeteak erabiliz.

Familiarekin ere, erosketak egin edo etxean sinbolikoki jolas dezakegu: dirua zenbatuz, itzuli beharrekoa kalkulatuz, 1€,2€50c ... sortzeko modu desberdinak aztertuz.

Adibidea: 






Dirua zenbatzeko webgunea:


http://www.mundoprimaria.com/juegos-matematicas/juego-compras/








GOMENDATUTAKO LAN KOADERNOAK

Hemen atxikitzen ditugu, etxean lan ohiturak izateko gomendarriak diren testu liburuak:

MATEMATIKA:

   - Problemak 3 (Santillana)


Resultado de imagen de problemak 3 santillana












-Buruzko kalkulua 2 (Santillana)

Resultado de imagen de buruzko kalkulua 2 santillana



EUSKARA:


   -  Irakurri eta ulertu 2 (Ibaizabal)

Resultado de imagen de ibaizabal irakurmena 2





LH2ko ARKITEKTOAK

Ostiralean gure ikasleak arkitekto lanak egin zituzten eta bakoitzak bere gazteluaren maketa sortu zuen. 
Hona hemen lanen argazkiak:

MAKETA ARGAZKIAK


2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

1. UNIT - RAT COMES BACK



Hocus & Lotus-en metodologia antzezpenetan oinarritzen da, ipuinetako hizkuntza orokorra egunerokotasunean erabiliko dugu eta idazketaren hastapenetan hasiko gara.
Unitate honek 6 asteko iraupena du. Aste bakoitzean 3 saio lantzen dira. Beraz, unitate hau 18 saiotan banatuko da.
UNITATEKO HELBURUAK

-Ikasleek posta jasotzen eta bidaltzen ikastea. Errepideak nola gurutzatu ikasi eta antzeztea.
-Asteko egunak eta ordua ikastea, eta oporren ostean lagunak agurtzen ikastea.
-Postalak ingelesez irakurtzea eta beraien postalak idaztea.


HIZTEGIA

- rabbit the postman
- postwoman
- letter
- postcard
- Bus
- bus stop
- road, lorry
- motorbike
- right, left
- to read
- to get off
- to cross the road
- to kiss

BIDEO INTERESGARRIAK:








LH2 koak LUDOTEKAN

Dakizuen bezala, ostiralean ludotekan izan ginen, bertako hezitzaile, jolas eta txokoak ezagutzen. Primeran aritu ginen!





Hona hemen ateratako argazki batzuk:

LUDOTEKAKO ARGAZKIAK (klikatu)

Trebatu gaitezen eragiketetan!

Batuketak eta kenketak egiteko hamaika modu daude eta gaurkoan ikasleekin praktikan jartzen dugun modu berri bat erakutsiko dizuegu etxean ere jolastu eta praktika dezazuen.

NOLA EGIN: 100eko taula bat inprimatu edo marraztu eta partxiseko fitxa bat, garbantzu bat edo beste edozein materiala erabili.


ZER LANTZEN DA? 

- Zenbakiak
- Batuketak eta kenketak 
- Sistema hamartarra (H B) eta deskonposaketak
-  Buruzko kalkulurako lagungarria






NOLA ERABILI:

Umeak izango dira zuen irakasle, baina zalantzarik izanez gero, ikusi ondorengo bideoa.


2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

2. ESKER ONAREN IKASKUNTZA


2,UNITATEA

ESKER ONAREN IKASKUNTZA

Hasi aurretik azaltzen zer egingo dugun gai honetan, ikasleekin “EL LIBRO DE LA SELVA” pelikula ikusi dugu eta etxean ere ikustea gomendatzen dizuegu.

LAGUNTASUNA da pelikula honen ardatza, ia zer pentsatzen duten gure haurrek.

Resultado de imagen de el libro de la selva




SINOPSIA

Mowgle, bi urteko haurra, gurasoak hil ondoren oihanean abandonatua gelditu dena, otsotalde batek jasoko du. Taldeko beste otso bat bezala heziko dute Mowgli, hazten eta oihanean bere kabuz moldatzen hasten den arte.

LANDUKO DITUGUN GAIAK

-       LAGUNTASUNA: Laguntasunaren esanahia aztertzen du oihaneko animaliek Mowgli-rekin duten erlazionaren bidez.
-       IDENTITATEA: Protagonistak oihanean bizi dituen gora-beherek munduan norberak duen lekua aurkitzeko egin beharreko bidea eraikitzeko abentura pertsonala erakusten du.
-       BIZITZA: Pelikulan etengabe nabarmenak diren Baloo-ren espiritua eta doinuak bizitza datorkigun bezala onartzeko gonbita dira. Haren gaineko itxaropen faltsuak egin gabe, eta eskaintzen digun eta esker ona merezi duen horretan guztian konfiantza izanez bizi beharrekoa.


Guzti hau ikusirik, familian interesgarria da honen inguruan haurrarekin hitz egitea eta ikustea zenbat gauza on ditugun bizitzan eta zein ederra den esker oneko pertsona izatea.

Resultado de imagen de amigos niƱos dibujos

Honela ia iristen garan helburuetara.
-       Inguratzen gaituen on guztia geure baitan sentitzea, gozatzen eta baloratzen ikastea.
-       Bizitzak eman digun guztia bihotzez eskertzen ikastea.
-       Esker onaren, bizitzan konfiantza izatearen eta besteei zabaltzeko jarreraren artean dagoen erlazioaren gaineko intuizioa izatea.