2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena
ERLOJUA
Bigarren mailan ere erlojua lantzen jarraituko dugu. Aurreko urtean puntuan, eta laurden, eta erdiak eta laurden gutxi ikasi genituen. Aurten ere horiek errepasatzen jardun dugu ikasturte hasiera, baina poliki - poliki hasi gara eta bost, eta hamar... lantzen.
Horrez gain erloju digitala eta arratsaldeko orduak ere sartzen joan gara azken asteetan.
Hona hemen erloju digitala zein analogikoa lantzeko zenbait weborri:
http://duckiedeck.com/play/setting-clocks
http://www.librairie-interactive.com/IMG/swfenligne/horloge.swf
http://www.genmagic.net/mates1/reloj_cas.swf
2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea
DIRUAREN ERABILERA
Azken asteetan, diruaren erabilera lantzen ari gara, txanponak zein billeteak erabiliz.
Familiarekin ere, erosketak egin edo etxean sinbolikoki jolas dezakegu: dirua zenbatuz, itzuli beharrekoa kalkulatuz, 1€,2€50c ... sortzeko modu desberdinak aztertuz.
Adibidea:
Familiarekin ere, erosketak egin edo etxean sinbolikoki jolas dezakegu: dirua zenbatuz, itzuli beharrekoa kalkulatuz, 1€,2€50c ... sortzeko modu desberdinak aztertuz.
Adibidea:
Dirua zenbatzeko webgunea:
http://www.mundoprimaria.com/juegos-matematicas/juego-compras/
GOMENDATUTAKO LAN KOADERNOAK
LH2ko ARKITEKTOAK
Ostiralean gure ikasleak arkitekto lanak egin zituzten eta bakoitzak bere gazteluaren maketa sortu zuen.
Hona hemen lanen argazkiak:
MAKETA ARGAZKIAK
Hona hemen lanen argazkiak:
MAKETA ARGAZKIAK
2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena
1. UNIT - RAT COMES BACK
Hocus & Lotus-en metodologia antzezpenetan oinarritzen da, ipuinetako hizkuntza orokorra egunerokotasunean erabiliko dugu eta idazketaren hastapenetan hasiko gara.
Unitate honek 6 asteko iraupena du. Aste bakoitzean 3 saio lantzen dira. Beraz, unitate hau 18 saiotan banatuko da.
UNITATEKO HELBURUAK
-Ikasleek posta jasotzen eta bidaltzen ikastea. Errepideak nola gurutzatu ikasi eta antzeztea.
-Asteko egunak eta ordua ikastea, eta oporren ostean lagunak agurtzen ikastea.
-Postalak ingelesez irakurtzea eta beraien postalak idaztea.
- rabbit the postman
- postwoman
- letter
- postcard
- Bus
- bus stop
- road, lorry
- motorbike
- right, left
- to read
- to get off
- to cross the road
- to kiss
- postwoman
- letter
- postcard
- Bus
- bus stop
- road, lorry
- motorbike
- right, left
- to read
- to get off
- to cross the road
- to kiss
LH2 koak LUDOTEKAN
Dakizuen bezala, ostiralean ludotekan izan ginen, bertako hezitzaile, jolas eta txokoak ezagutzen. Primeran aritu ginen!
Hona hemen ateratako argazki batzuk:
LUDOTEKAKO ARGAZKIAK (klikatu)
Hona hemen ateratako argazki batzuk:
LUDOTEKAKO ARGAZKIAK (klikatu)
Trebatu gaitezen eragiketetan!
Batuketak eta kenketak egiteko hamaika modu daude eta gaurkoan ikasleekin praktikan jartzen dugun modu berri bat erakutsiko dizuegu etxean ere jolastu eta praktika dezazuen.
NOLA EGIN: 100eko taula bat inprimatu edo marraztu eta partxiseko fitxa bat, garbantzu bat edo beste edozein materiala erabili.
ZER LANTZEN DA?
- Zenbakiak
- Batuketak eta kenketak
- Sistema hamartarra (H B) eta deskonposaketak
- Buruzko kalkulurako lagungarria
NOLA ERABILI:
Umeak izango dira zuen irakasle, baina zalantzarik izanez gero, ikusi ondorengo bideoa.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




