2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

BLOKE GEOMETRIKOAK

Jolas dezagun geometriarekin!

Bloke geometrikoek hainbat irudi sortzeko aukera eskaintzen digute.







Hona hemen hauekin lantzeko 5 proposamen:



  1. Sortzea: Hainbat objektu modu librean edo gidatuan egitea.
  2. Sailkapenak egitea: Kolorea, tamaina, forma, aldeak...
  3. Irudi simetrikoak sortzea.
  4. Ikertzea: Hexagono, triangelu, lauki bat egiteko zenbat modu dauden ikertzea.
  5. Sortzea: Hainbat pieza erabiliz figura geometrikoak sortzea.


* Ondorengo loturan inprimatzeko aukera duzue:

BLOKE GEOMETRIKOAK (INPRIMATZEKO)

SORTZEKO EREDUAK

MONTESSORI TXARTELAK

Gaurkoan, zenbakiekin jolasteko fitxak aurkezten dizkizuegu:                                        Montessori txartelak.
   

Aukera desberdinak eskeintzen dituzte:


  • Sistema hamartarraren lanketa: deskonposaketak.
  • Eragiketak praktikatzea: batuketak eta kenketak: Koloreen araberako identifikazioa E H B
  • Zenbakiak ezagutzea: Ahoz zenbaki bat esan eta hau osatu.
  • Aurrekoa- hurrengoa: Esandako zenbakiaren aurrekoa edo hurrengoa osatu.
  • Seriazioak
  • Txikitik- handira / handitik txikira ordenatzea: hainbat zenbaki osatu ostean, ordenatu.


Ondorengo loturan dituzue Montessori txartelak deskargatu eta inprimatzeko, ondoren moztu eta nahi izanez gero plastifikatzeko.


MONTESSORI TXARTELAK INPRIMATZEKO

2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

IRAKURKETA ETA IDAZKETA LIBURUA

Kaixo, ondorengo liburu hau ere etxean errepasu bezala landu daiteke. Egokia iruditzen zaigu lantzen ari garena bertan agertzen delako: asteko egunak, ordulariak, hilabeteak, puntuak, esaldien egitura....

Resultado de imagen de IRAKURKETA ETA IDAZKETA ELKAR 12

2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

LA EDAD MEDIA



Unitate honetan Erdi Aroari lotutako hainbat bitxikeri landuko ditugu. Horrez gain, abestiak, bideoak eta poemak ere ikasiko ditugu. Hona hemen gelan ikasi dugun poema bat:








Edificio antiguo. Tiene torres, 
almenas, fosos, ratones
y fantasmas.
Un castillo sin fantasmas 
es como un patín sin ruedas, 
es como un tiesto sin flores, 
es como un libro sin hojas, 
es como el fútbol sin balón.

                           Gloria Fuertes 
  



Horrez gain, aho - korapiloak ere landuko ditugu. Hauek dira gelan landu genituenak:



1. Pablito clavo un clavito, ¿que clavito clavo Pablito?


2. Un tigre, dos tigres, tres tigres, comen trigo en un trigal.

3. El cielo está enladrillado, quién lo desenladrille buen desenladrillador será.


4.No me mires, que miran que nos miramos, y veran en tus ojos que nos amamos. No nos miremos, que cuando no nos miren nos miraremos.



PUPIREN IPUINAK:

Pupiren ipuinak irakurtzen hasi gara gelan eta Pupiren abentura desberdinetan murgilduko gara ikasturte honetan zehar.


PUPI:  


PUPIREN FAMILIA ETA LAGUNAK:




               

ERLOJUA


Bigarren mailan ere erlojua lantzen jarraituko dugu. Aurreko urtean puntuan, eta laurden, eta erdiak eta laurden gutxi ikasi genituen. Aurten ere horiek errepasatzen jardun dugu ikasturte hasiera, baina poliki - poliki hasi gara eta bost, eta hamar... lantzen. 
Horrez gain erloju digitala eta arratsaldeko orduak ere sartzen joan gara azken asteetan. 

Hona hemen erloju digitala zein analogikoa lantzeko zenbait weborri:



http://duckiedeck.com/play/setting-clocks


http://www.librairie-interactive.com/IMG/swfenligne/horloge.swf



http://www.genmagic.net/mates1/reloj_cas.swf







2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

DIRUAREN ERABILERA

Azken asteetan, diruaren erabilera lantzen ari gara, txanponak zein billeteak erabiliz.

Familiarekin ere, erosketak egin edo etxean sinbolikoki jolas dezakegu: dirua zenbatuz, itzuli beharrekoa kalkulatuz, 1€,2€50c ... sortzeko modu desberdinak aztertuz.

Adibidea: 






Dirua zenbatzeko webgunea:


http://www.mundoprimaria.com/juegos-matematicas/juego-compras/








GOMENDATUTAKO LAN KOADERNOAK

Hemen atxikitzen ditugu, etxean lan ohiturak izateko gomendarriak diren testu liburuak:

MATEMATIKA:

   - Problemak 3 (Santillana)


Resultado de imagen de problemak 3 santillana












-Buruzko kalkulua 2 (Santillana)

Resultado de imagen de buruzko kalkulua 2 santillana



EUSKARA:


   -  Irakurri eta ulertu 2 (Ibaizabal)

Resultado de imagen de ibaizabal irakurmena 2