2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

MUSEO-AZOKAREN EGUNA

Kaixo lagunok, 

Asteazken arratsaldean, LH2. mailako ikasle eta irakasleok "Birziklapena" proiektuarekin lotuta, museo azoka bat antolatu genuen.

Bertan, ikasleek egindako artelanez gain, oroigarriak erosteko denda bat ere aurkitu genuen. Lortutako dirua "Super H" elkarteari ematea helburu izanik.

"Super H" gaixotasun arraro eta larriak dituzten haurrei laguntzeko elkartea da. Horregatik, beraiek sortutako gauzekin, beste haur batzuei laguntza luzatzeko aukera izan dugu.

Mila esker gure ekimenean parte hartu duzuen guztioi! Itzela izan da!


Mila esker gure ekimenean parte hartu zenuten guztioi! Itzela izan da! 

Jarraian duzuen bideoan atzoko arratsaldea laburtu dugu. 

2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

HONDAKIN MOTAK

Birziklapenaren inguruan asko ikasten ari gara eta Elgoibarko Udalak "Hondakin Motak" izeneko taula ere aztertu dugu gelan. 

Batzuetan, zalantzak izaten ditugunez eta guztiok modu egokian birzikla dezagun, ondorengo taula zuekin elkarbanatzea pentsatu dugu. Guk jada gure geletan paretean itsatsita ditugu!

Klikatu:  HONDAKIN MOTAK 

                        Resultado de imagen de manzana          Resultado de imagen de botella de plastico       
                                 Resultado de imagen de botella de vidrio      Resultado de imagen de pilas

5.GAIA- BIRZIKLAPENA

Gai berriarekin batera proiektu berritzaile bati ekin diogu LH2.mailako ikasle eta irakasleok. 

Hiru geletako ikasleek interesaren arabera elkartuta, taldeak sortu eta astean 4-5 orduz batera lan egin eta proiektua aurrera eramaten ari dira.

Proiektu honen erronka museo eta azoka bat egitea izango da eta bertan ikasleek sortutako eskultura, jostailu eta gauza erabilgarriak erakutsiko dira. "Souvenir-ak" saltzen diren dendatxo bat ere aurkituko duzue eta nahi izanez gero, haurrek eginiko eskulanak erosteko aukera egongo da.

Honez gain,  proiektu honetan emandako pausoak eta egindako lana ikusi eta ulertzeko beta izango duzue.

Hemen dituzue proiektuan murgilduta dauden ikasle batzuen argazkiak: lanen eta arduren banaketa egiten, proiektuaren diseinua egiten eta neurriak hartzen ikasten ari dira besteak beste.
















2017(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

BURUKETAK EBAZTEKO PAUSOAK

Kaixo familia,

Hainbat kontzeptuekin batera, buruketak lantzen ditugu eta horregatik, ume bakoitzak buruketa bat ebazterako orduan jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren elkarbanatzen ditugu zuekin:

(Aukeretan biderkatu eta zatitu agertu arren, momentuz 2.mailan batu eta kendu kontzeptuekin nahikoa dugu)


KLIKATU ONDORENGO LOTURA:

http://www.orientacionandujar.es/wp-content/uploads/2013/06/Entrenamiento-en-autoinstrucciones-para-resolver-problemas-EUSKERA-corregido.pdf

******************************************************
* Ea asmatzen duzuen ondorengo asmakizuna!  ðŸ˜ƒ

(Beharbada etxekoen laguntza beharko duzu)

Imagen relacionada


2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

2.RAT´S ADVENTURE



Abenduaren 20an izango duzue aukera "Rat´s adventure" antzerkia ikusteko. Gogoratu antzerkia 16:45an hasiko dela eta gure ikasleen atetik sartu eta irten beharko zaretela, betiere gainontzeko ikasleei irtetzen utzi ondoren.

HELBURUAK

- Ikasleek animaliei buruz hitz egiten ikastea: Erabiliko dugun formatuan oinarrituta galderak egitea eta hauek erantzuten ikastea.

- Animalien zein beren buruaren deskribapen laburrak idaztea.

- Beraien asteburuei buruz hitz egiten ikastea.

HIZTEGIA
-         lion
-         elephant
-         monkey
-         giraffe
-         jungle
-         feather
-         neck
-         trunk
-         teeth
-         leaf
-         nut
-         meat
-         to be afraid
-         to jump

-         to climb

BIDEO INTERESGARRIAK

                                     
















2016(e)ko abenduaren 3(a), larunbata

IPUINAK ASMATZEKO JOLASA!

Etxean ahoz edo idatziz ipuinak asmatzeko ezinean zabiltza, eta modu dibertigarrian egitea nahi duzula?

Ondorengo jolasarekin ipuinak asmatzea eta sormena lantzea errazagoa izango da.

Lau dadoak jaurti eta zoriz irten diren lau marrazkiak elkar lotuz istorio bat asmatu beharko duzu.

HABA etxeak aurkezten du: Quatsch Geschichten