2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEKO IDEIAK

LAGUNARTEAN ERDARAZ ARI BADIRA, EUSKARAZ EGITEKO ESKATZEKO EGOKIA AL DA?

Lagunartean euskara gehiago erabiltzen laguntzeko ideia batzuk topatu ditugu:


  • Mezu egokiak ematea
  • Tartean sartzea
  • Helburu txikiak adostea
  • Gaiari buruz hitz egitea eta errefortzu positiboak ematea

Hurrengo loturan topa ditzazkezue zehaztasun gehiago:

NATURA- BISITA BEREZIA

Kaixo,

Dakizuen bezala Natura dugu aurtengo azken gaia. 

Honekin batera ekintza eta lan desberdinak egiten ari gara; Sastarrainera txangoa, Anateusk elkartekoen hitzaldia, San Rokera irteera, baita zuzenean igelaren metamorfosia jarraitu ere!

Baina gaurkoan protagonista guraso bat izango da. Haur Hezkuntzan eskaini zuen aurkezpen arrakastatsuaren ondoren, gure mailara etortzeko proposamena iritsi zitzaigun. 

Estanis itsas ikerlaria da eta Aztin egiten du lan, itsaso eta elikagaien berrikuntzan  adituak diren zentro teknologikoan. http://www.azti.es/eu/

Aurkezpen oso interesgarria eskaini zigun eta itsasoko animaliei buruz ezaugarri eta berezitasun asko ikasi genituen. Azkenik, marrazo desberdinen masailezurrak eta hortzak ikusteko aukera ere izan genuen. 
                  
Mila esker!  ðŸ˜Š




Hemen dituzue ateratako argazki eta bideoak:
https://drive.google.com/drive/folders/0BzqngVaTlmwbclZpa0FzSEozQU0?usp=sharing

2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

SASTARRAINERA TXANGOA


Kaixo lagunok,

Pasa den ostiralean, LH2ko ikasle eta irakasleok Sastarrainera egin genuen bidaia. Sastarrain, Zestoan dagoen baserri eskola bat da. Bertan, baserriko animaliak ikusi eta ikutzeaz gain, jaten emateko aukera ere izan genuen. Honez gain, zaldian ibili ginen denok eta hauek besarkatzeko aukera ere izan genuen.

Bazkal ostean, Zestoako plaza ezagutu eta frontoi berrian, izozkiak erosi genituen. Egun paregabea izan zen eta eguraldia ere lagun izan genuen. 




Behean dagoen loturan topatuko dituzue argazki guztiak.

Ondo izan!


https://photos.google.com/share/AF1QipNoMm-QHCWUa_S-1wBoOXkfBEJ_21kR8UD3QdxUlhsZRD_tKmPh6jYPovuHwVx7bA?key=OGlQcFNoU1BJZ0oyTFdvaTNHb0h4MzREblVzQ2xR

2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

TELEBISTA SAIOA

Hemen duzue maiatzaren 9an egin genuen telebista saioaren bideoa:

Ondo pasa !



MUSEO-AZOKAREN EGUNA

Kaixo lagunok, 

Asteazken arratsaldean, LH2. mailako ikasle eta irakasleok "Birziklapena" proiektuarekin lotuta, museo azoka bat antolatu genuen.

Bertan, ikasleek egindako artelanez gain, oroigarriak erosteko denda bat ere aurkitu genuen. Lortutako dirua "Super H" elkarteari ematea helburu izanik.

"Super H" gaixotasun arraro eta larriak dituzten haurrei laguntzeko elkartea da. Horregatik, beraiek sortutako gauzekin, beste haur batzuei laguntza luzatzeko aukera izan dugu.

Mila esker gure ekimenean parte hartu duzuen guztioi! Itzela izan da!


Mila esker gure ekimenean parte hartu zenuten guztioi! Itzela izan da! 

Jarraian duzuen bideoan atzoko arratsaldea laburtu dugu. 

2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

HONDAKIN MOTAK

Birziklapenaren inguruan asko ikasten ari gara eta Elgoibarko Udalak "Hondakin Motak" izeneko taula ere aztertu dugu gelan. 

Batzuetan, zalantzak izaten ditugunez eta guztiok modu egokian birzikla dezagun, ondorengo taula zuekin elkarbanatzea pentsatu dugu. Guk jada gure geletan paretean itsatsita ditugu!

Klikatu:  HONDAKIN MOTAK 

                        Resultado de imagen de manzana          Resultado de imagen de botella de plastico       
                                 Resultado de imagen de botella de vidrio      Resultado de imagen de pilas

5.GAIA- BIRZIKLAPENA

Gai berriarekin batera proiektu berritzaile bati ekin diogu LH2.mailako ikasle eta irakasleok. 

Hiru geletako ikasleek interesaren arabera elkartuta, taldeak sortu eta astean 4-5 orduz batera lan egin eta proiektua aurrera eramaten ari dira.

Proiektu honen erronka museo eta azoka bat egitea izango da eta bertan ikasleek sortutako eskultura, jostailu eta gauza erabilgarriak erakutsiko dira. "Souvenir-ak" saltzen diren dendatxo bat ere aurkituko duzue eta nahi izanez gero, haurrek eginiko eskulanak erosteko aukera egongo da.

Honez gain,  proiektu honetan emandako pausoak eta egindako lana ikusi eta ulertzeko beta izango duzue.

Hemen dituzue proiektuan murgilduta dauden ikasle batzuen argazkiak: lanen eta arduren banaketa egiten, proiektuaren diseinua egiten eta neurriak hartzen ikasten ari dira besteak beste.