2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

GIZARTE ZIENTZIAK/NATUR ZIENTZIAK
NOLAKO TXABOLA
1.Unitatea

Erdi Aroaren hasieran, gizartea hainbat taldetan banatuta zegoen. Alde batetik, nobleek lurraldea eta bertako biztanleak defendatzen zituzten; bestetik, kleroak otoitz egiten zuen guztien ordezkari modura; eta amaitzeko, azkeneko mailan, nekazariek denentzat lan egiten zuten.

LURRALDEAK KONKISTATZEKO ASMOZ GUDA ASKOTAN HARTZEN ZUTEN PARTE.




NOBLEAK GAZTELUETAN BIZI ZIREN.





NEKAZARIAK HERRIXKETAN BIZI ZIREN ETA BERTAN AZOKAK EGITEN ZITUZTEN. ERREGEARENTZAT EGITEN ZUTEN LANA BABESAREN TRUKE.


HERRIETAKO KALEAK ESTUAK ETA ILUNAK ZIREN
ZABORRRAK KALERA BOTATZEN ZITUZTEN. HORREGAITIK IZURRITE BELTZA IZENEKO GAIXOTASUNA ZABALDU ZEN.



GURE HERRIAREN HISTORIARI BURUZKO XEHETASUNAK ERE, EZAGUTUZ JOANGO GARA.


-NOIZ ETA ZERGAITIK SORTU ZEN .
-ZEIN ERREGEK FUNDATU ZUEN.
-NOLAKO ARMARRIA DUEN
-KOKAPENA,
-IBAIAK,MENDIAK, PERTSONAIA ETA ERAIKUNTZA EZAGUNENAK…


HONEN INGURUAN IRTEERA INTERESGARRIA EGITEA PENTSATU DUGU.



1.ERDI AROA: NOLAKO TXABOLA


EUSKARA


Irakurmetroa: Egunero irakurtzea beharrezkoa denez, goizero arduradunak ekartzen duen liburuaren zati bat irakurtzen dugu. Horrela ostiraletan ahozko azalpena lantzeko, liburuaren laburpentxo bat egiten dugu.


Ahozko ulermena lantzeko, ipuin kontaketen galdera erantzunak eta bideo ezberdinak landuko ditugu, bestalde eguneroko azalpenetan arretaz entzutea baloratuko da.


Idatzizko ekoizpenean, deskribapena, diktaketa, kopiaketa eta ipuinak landuko ditugu. Kontutan izango da esaldien egitura, hitzen banaketa eta zuzentasuna. Idatzitakoa zentzuzkoa izan behar da.


  • Deskribapena:



  • Ipuinak:  Hiru atal izan behar ditu. 
    • Hasiera: Pertsonaren deskribapena sartzen da eta korapiloari hasiera ematen zaio. 
    • Korapiloa: Ipuinaren abenturak kontatzen dira, antolatzaileak erabiliz (ondoren, honen ostean, gero, azkenik...) 
    • Amaiera: Ipuinaren bukaera. 
Idatzizko ulermena: Bost lerroko testuak irakurri eta ulertzeko gai izan. Komikiak, kontakizunak, Erdi Aroko informazioa, deskribapenak...

Irakurketa: Silabikotasuna apurtu eta puntuetan atsedena hartzen trebatu. 

TXANELA
Gai honetako proiektua gure herriari buruzko proiektua egitea izango da. Horretarako Erdi Aroan, non eta nola bizi ziren, gizartea nola antolatuta zegoen, azoka, kantu, bideo eta bertsoak ikasiko ditugu. 


Talde lanean lan egin beharko dute eta jarrerari garrantzia emango zaio.

2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEKO IDEIAK

LAGUNARTEAN ERDARAZ ARI BADIRA, EUSKARAZ EGITEKO ESKATZEKO EGOKIA AL DA?

Lagunartean euskara gehiago erabiltzen laguntzeko ideia batzuk topatu ditugu:


  • Mezu egokiak ematea
  • Tartean sartzea
  • Helburu txikiak adostea
  • Gaiari buruz hitz egitea eta errefortzu positiboak ematea

Hurrengo loturan topa ditzazkezue zehaztasun gehiago:

NATURA- BISITA BEREZIA

Kaixo,

Dakizuen bezala Natura dugu aurtengo azken gaia. 

Honekin batera ekintza eta lan desberdinak egiten ari gara; Sastarrainera txangoa, Anateusk elkartekoen hitzaldia, San Rokera irteera, baita zuzenean igelaren metamorfosia jarraitu ere!

Baina gaurkoan protagonista guraso bat izango da. Haur Hezkuntzan eskaini zuen aurkezpen arrakastatsuaren ondoren, gure mailara etortzeko proposamena iritsi zitzaigun. 

Estanis itsas ikerlaria da eta Aztin egiten du lan, itsaso eta elikagaien berrikuntzan  adituak diren zentro teknologikoan. http://www.azti.es/eu/

Aurkezpen oso interesgarria eskaini zigun eta itsasoko animaliei buruz ezaugarri eta berezitasun asko ikasi genituen. Azkenik, marrazo desberdinen masailezurrak eta hortzak ikusteko aukera ere izan genuen. 
                  
Mila esker!  ðŸ˜Š




Hemen dituzue ateratako argazki eta bideoak:
https://drive.google.com/drive/folders/0BzqngVaTlmwbclZpa0FzSEozQU0?usp=sharing

2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

SASTARRAINERA TXANGOA


Kaixo lagunok,

Pasa den ostiralean, LH2ko ikasle eta irakasleok Sastarrainera egin genuen bidaia. Sastarrain, Zestoan dagoen baserri eskola bat da. Bertan, baserriko animaliak ikusi eta ikutzeaz gain, jaten emateko aukera ere izan genuen. Honez gain, zaldian ibili ginen denok eta hauek besarkatzeko aukera ere izan genuen.

Bazkal ostean, Zestoako plaza ezagutu eta frontoi berrian, izozkiak erosi genituen. Egun paregabea izan zen eta eguraldia ere lagun izan genuen. 




Behean dagoen loturan topatuko dituzue argazki guztiak.

Ondo izan!


https://photos.google.com/share/AF1QipNoMm-QHCWUa_S-1wBoOXkfBEJ_21kR8UD3QdxUlhsZRD_tKmPh6jYPovuHwVx7bA?key=OGlQcFNoU1BJZ0oyTFdvaTNHb0h4MzREblVzQ2xR