2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

PLANETARIUM EKINTZA

Aste honetan planetarium ekintzaren bitartez gure gaiarekin lotutako, hau da, unibertsoarekin lotutako gauza berriak ikasteko eta horiekin gozatzeko aukera eduki dugu. Hona hemen argazki batzuk!






2018(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena


THE MAGIC FEATHER

Hasi gara unitate berriarekin! Oraingoan, Lotus Rat-ek Afrikatik ekarritako luma magikoarekin ibiliko da bidean topatzen dituen laguntxoei lagundu nahian.





HELBURUAK
-Ikasleek arazoak konpotzeko magiazko konjuruak erabiliko dituzte.
-Ikasleek ekintzen eta kokapenen inguruan hitz egingo dute eta dolumin esaldiak egingo dituzte.
-Idatzizko testu ezagunen irakurketa prozesuan jarraituko dute.
- Istorioaren muina ulertu eta errepikatuko dute.
KANTUAK
·  The magic feather
·   I hear thunder
·   It’s raining. It’s pouring.
·   There’s a little birdie
·   This little birdie flaps its wings
·   I saw a little birdie

HIZTEGIA
- Ear - To open
- Nose - To fly
- Wing - To rain
- Grass - Park
- Flower - Feather
- Jumper - Stone
- Trousers - Bag
- Behind - Letter
- Under - Postcard
- To hop - Mouth
- To be wet - To close

BIDEO INTERESGARRIAK




2018(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

GIZARTE ZIENTZIAK/ NATUR ZIENTZIAK
HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI,SEI…!!!
                         3  .Unitatea
Itsasotik itzultzeko orduan izarrak izan dira gure lagunen gidariak, eta hauek, beraien interesa piztu dutenez, beraien hurrengo bidaia ESPAZIOra egingo dute. Bertan, UNIBERTSOAri buruzkoak ikusi eta ikasiko dituzte; izarrak, planetak, sateliteak, astronautak, munduaren sorrerari buruzko teoriak….
EGUZKI SISTEMA. (KLIKA EZAZU)
EGUZKI SISTEMA (KLIKA EZAZU)
BITXIKERIAK. (KLIKA EZAZU)
PLANETAK(KLIKATU)
Resultado de imagen de ILARGIA

2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

BOGA BOGA MARINELA GAIAREKIN LOTUTAKO ABESTIAK

Hona hemen BOGA BOGA MARINELA gaiarekin erlazioa daukaten hainbat abesti ezagun. Gozatu, abestu eta dantzatu!


-"Abordatzera": https://www.youtube.com/watch?v=SV_kHFnM8o8

-"Pirata alferrak":  https://www.youtube.com/watch?v=SV_kHFnM8o8

- "Itsasoko arrainak": https://www.youtube.com/watch?v=PU4PmLYxWzI

- " Boga boga marinela": https://www.youtube.com/watch?v=OHBm1PqdNaw






2. UNITATEA
MUSIKA LASAIAK ETA MUSIKA BIZIAK
1.- Musika lasaiak eta musika biziak bereizi.
2.- DO eta RE nota berriak ikasiko ditugu. DO, RE, MI, SOL eta  LA  notak pentagraman kokatu eta  bereizi.
3.- Sekuentzia erritmikoak: Erritmoa eta erritmoaren idazkera landu, beltzak, kortxeak eta isiluneekin biko konpasak solfeatuz  eta sekuentzia erritmikoak asmatuz.
                          
4.- Dantza: gorputz adierazmena erabiliz estruktura errezak jarraitu taldeka antolatuz.

5.- Entzunaldia: Begiak estalita, instrumentuak identifikatu eta espazioan kokatu.

6.- Santa Zezilia, Euskararen Eguna eta Olentzero eta Mari Domingiren  eguneko abestiak era egokian ikasi.

2017(e)ko abenduaren 12(a), asteartea

TUTORETZA - IZAN PROPOSAMENA
2.UNITATEA
Hasi aurretik azaldu zer egingo dugun gai honetan: ikasleekin “EL LIBRO DE LA SELVA” filma ikusiko dugu eta etxean ere ikustea gomendatzen dizuegu.
LAGUNTASUNA da pelikula honen ardatza, ia zer pentsatzen duten gure haurrek.

Mowgle, bi urteko haurra, gurasoak hil ondoren oihanean abandonatua gelditu dena, otsotalde batek jasoko du. Taldeko beste otso bat bezala heziko dute Mowgli, hazten eta oihanean bere kabuz moldatzen hasten den arte.

LANDUKO DITUGUN GAIAK
-  LAGUNTASUNA: Laguntasunaren esanahia aztertzen du oihaneko animaliek Mowgli-rekin duten erlazionaren bidez.
-  IDENTITATEA: Protagonistak oihanean bizi dituen gora-beherek munduan norberak duen lekua aurkitzeko egin beharreko bidea eraikitzeko abentura pertsonala erakusten du.
-  BIZITZA: Pelikulan etengabe nabarmenak diren Balooren espiritua eta doinuak bizitza datorkigun bezala onartzeko gonbita dira. Haren gaineko itxaropen faltsuak egin gabe, eta eskaintzen digun eta esker ona merezi duen horretan guztian konfiantza izanez bizi beharrekoa.
Guzti hau ikusirik, familian interesgarria da honen inguruan haurrarekin hitz egitea eta ikustea zenbat gauza on ditugun bizitzan eta zein ederra den esker oneko pertsona izatea.
Honela ia iristen garen helburuetara.

-  Inguratzen gaituen on guztia geure baitan sentitzea, gozatzen eta baloratzen ikastea.
-  Bizitzak eman digun guztia bihotzez eskertzen ikastea.
- Esker onaren, bizitzan konfiantza izatearen eta besteei zabaltzeko jarreraren artean dagoen erlazioaren gaineko intuizioa izatea.




GIZARTE ETA HERRITARREN BALOREAK

2. UNITATEA



"Berenjenaren bainua" ipuinak zein mezu dakarkigu?

Berenjena itsusia dela diote. Kolorez aldatzen saiatuko dira.

HELBURUAK

-Besteak epaitzerakoan itxuran soilik ez oinarritzen erakutsi.
-Guztiok nagusiak barne, okertzen garela erakutsi.
-Haurrak, egiten dituzten okerrak onartzera animatu.


BERENJENA, BAZTERTUA


"Tipulak amore eman du" ipuinak zein mezu dakarkigu?

Okerkeriak egitera animatzen ari dira.

HELBURUAK

-Ikustarazi ez dutela gaizki dagoen zerbait egiteko lagunen presioaren aurrean amore eman behar.
- Lapurtzea gaizki dagoela azpimarratu.
-Taldearen presioa ona edo txarra izan daitekeela erakutsi.

TIPULA, JATORRA