2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

2018/2019 GURASO BILERA


Kaixo,

Hona hemen LH2.mailako guraso bileran aurkeztu genuen Power Point-a. Honez gain ikastolako webgunean ere topatuko dituzue ikastolaren inguruko informazio guztiak.

https://www.elgoibarikastola.eu/eu


https://docs.google.com/presentation/d/11kU_hGOW2Emtl0RjsECLAGj4dSg2DdsHDvPP-WGjEkg/edit?usp=sharing

Aurten egingo ditugun jardun osagarri guztien argazkia ageri da behean:


2018(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena

ZIRKOA

Azken aste hauetan gorputz hezkuntzan zirkoa landu dugu. Bertan, talde txikietan zirkoan agertu ohi diren pertsonai desberdinen lanak burutu dituzte gure ikasleek! Zirkoaren gainean klik eginez proiektua laburbiltzen duen bideoa ikusteko aukera daukazue! Gora gure zirkoa!


2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena



6th UNIT

TRAVELLING


Hasi gara azkeneko unitatearekin! Hocus eta Lotus-ek beraien lagunekin batera oporretara joatea erabaki dute. Hasieran, Hocus eta Lotus beraien maletak prestatzen ari dira, behar dituzten arropa argazki kamera eta gustuko liburua hartuz. Ondoren, autobus geltokira joaten dira eta pixkanaka-pixkanaka lagun guztiak iristen dira, bakoitzak zerbait berezia daramalarik. Guztiak daudenean, Hocus-ek argazkia atera eta autobusa iristen da. Parkeari eta etxeari agur esan ondoren, Birdie autobusetik kanpo geratu dela ohartzen dira. Hori ikusirik, bat- batean autobusa gelditu eta Birdie igo egiten da. Amaieran, guztiak poz-pozik oporretara joaten dira. 







HELBURUAK:

- Oporretara joan aurretik ematen diren pausoez hausnartu.

- Oporretara eraman daitezkeen objektuen izenak ikasi eta horien inguruan hitz egin.
- Udako oporrei buruz hitz egin.



ABESTIAK:

- I´ve packed my bag

- Down at the bus stop

- Goodbye

- The wheels on the bus


HIZTEGIA:

- Backpack                            - To wait                            - House
- Toothbrush                         - To get on                          - Bus
- Towel                                 - Teddy bear                       - Park
- Comb                                 - Bag                                    - Left
- Bus-driver                          - Book                                 - Right
- Pyjamas                              - Camera                             - Bus stop
- To pack                               - Cake                               - Lemonade                     - To say goodbye                  - To forget                           - Photo


BIDEO INTERESGARRIAK:





















2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

INTRUMENTU BERRIA: TXIRULA

Aste Santuko oporretatik bueltan, musikan txirularekin hasi gara!  Lehen Hezkuntzan zehar joko dugun haizezko instrumentua!
Aurtengo helburuak SI LA SOL notak jotzen ikastea izango da. Espero dugu denon artean instrumentu honekin gozatzea!


JUUL KANPAINA

Gaur gure ikasleek, Juul kanpainaren baitan egiten diren hauteskundeetan parte hartu dute!

Juul kanpaina irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz Ikastolen Elkarteak antolatzen duen ekimena da. Ikasturtean zehar irakurtzen diren liburuen artean gustukoenak direnak bozkatzen dira, eta, horretaz gain, ilustratzaileei ere euren tartea eskaintzen zaie.

2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena

5TH Unit: Chocolate



5th UNIT
CHOCOLATE
Oraingoan Rat Hocus eta Lotus-en etxera joango da bisitan tea hartzera. Bitartean, Hocus eta Lotus-ek txokolatea eta tea atera dute, baina limonada falta dela ikusita Hocus-ek erostera joatea erabakitzen du. Lotus etxean geratzen da eta pixkanaka-pixkanaka mahai gainean dagoen txokolate guztia jaten du. Horren ondorioz, Lotus tripako minekin hasten da eta Hocus etxera iristen da. Lotus ohean satu eta Hocus-ek medikuari deitzen dio. Halako batean, Rat-ek etxeko txirrina jo eta Lotusi opari bat ekartzen dio. Zer izango ote da???



HELBURUAK
- Txokolate gehiegi jateak dakartzan ondorioez hausnartu.
- Telefonoz deitzen ikasi.
- Gorputzeko atal ezberdinetako mina zein modutan adierazi jakin.

ABESTIAK

- I like chocolate
- Chocolate on the plate
- I´m feeling very ill
- Who stole the chocolate...?
- Lotus ate the chocolate

HIZTEGIA
- Chocolate - Hot
- Doctor - To be ill
- Stomach ache - To touch
- Injection - To sit down
- Plate - To look at
- Puzzle - To buy
- Bed - To give
- Cold   - To phone
- To eat
BIDEO INTERESGARRIA