2019(e)ko urriaren 8(a), asteartea

LUDOTEKARA BISITA

Arratsalde on!

Bihar goizean ludoteka bisitatzera joango gara. Bertan, espazio honen funtzionamendua ezagutu eta bertako jolas desberdinak probatzeko aukera edukiko dugu!


2019(e)ko irailaren 27(a), ostirala

IKASTURTE HASIERAKO BILERA 19-20

Kaixo,

Hona hemen LH 2.mailako guraso bileran aurkeztu genuen Power Point-a. Egin klik!



AURKEZPENA


Horrez gain, hementxe duzue jarduera osagarrien taula:


MAILA
JARDUERA  
SASOIA 
KOSTUA
2
LUDOTEKARA BISITA

2019-10-09
0€

LIBURUTEGIRA BISITA
2019-10
0€
ZINEA

2019-11-19 / 2020-02-05

2€
ELGOIBAR EZAGUTZEN
Azaroa edo abendua (eguraldiaren arabera)

0€
IGERIKETA IKASTAROA

2019-11- 07 / 2019-12-04

0€
SANTA ZEZILIA
2019-11-22
0 €
SANTA AGEDA
2020-02-04
0 €
TXANGOA: ALBAOLA
2020-02-14
18€
EUSKAL INAUTERIAK
2020-02-21
0€
INGELESEKO ANTZERKIA
2020-04-29
3€
TXANGOA: SASTARRAIN

2020-06-05
19€
SAN ROKERA IRTEERA
Ekaina (eguraldiaren arabera)

0€

ANATEUSK

2020-06
0€

GAIAREKIN LOTUTAKO IRTEERAK/


0€


2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

MUGERTZA KROSEKO MARRAZKI LEHIAKETA

Kaixo!

Mugertza krossak azken urteetan bezala, aurten ere antolatu du  marrazki lehiaketa.

Gabonak izango dituzue nahi izanez gero, marrazkia egiteko eta urtarrilaren 7an ikastolara ekartzeko.

Ondoren, gu arduratuko gara marrazkiak udaletxera eramateaz.

Animatu zaitezte!

Ondorengo loturan marrazkiaren oinarriak:

https://drive.google.com/file/d/1XXF3TYCzuAZijrDr7eiN2YdJV0PUSsFJ/view?usp=sharing

2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

PELLO ARRIETA GUREAN


Asteartean Pello Arrieta historialari eta irakasle ohia izan genuen gurean. Erdi Aroa gaia lantzen ari garenez eta bera aditua izanik, ikastolara etortzeko prestutasuna azaldu zuen. 

Bere biloba eta gainontzeko ikaskideei azalpen guztiak eman eta beraien galderei erantzuten jardun zuen.  Mila esker Pello!

Gure azken proiektua Elgoibar herriari buruzko  maketa-puzle bat sortzea izango da eta horretarako ere, oso baliagarria izan zaigu.  Laister kalera irteera egingo dugu, Elgoibarko eraikin historiko eta kaleak ezagutzeko.

ARGAZKIAK

ERDI AROA




ERDI AROKO GIZARTEA











2018(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

AHOZKO EKOIZPENA

Kaixo,

Ikusi makusi irudi erraldoiak erabiliz ipuin kontaketa partekatua egin dute gure ikasleek. Taldeka, gainontzekoei ipuina kontatu dute eta ipuin batek dituen zatiak bereiziz: hasiera, korapiloa eta amaiera, antolatzaile desberdinak erabili dituzte: Behin batean, ondoren, geroago, azkenean...

Garrantzitsuak dira antolatzaile hauek ideiak ordenatzen eta bereizten laguntzeko, baita bakoitzean zer kontatu daitekeen jakiteko ere.

Elgoibarko liburutegian topatu daitezke letra gabeko ipuinak, irudimena, pentsamendua eta ahozko hizkuntza hobetzen lagunduko digutenak.



















2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

BADATOR EUSKARALDIA!!!

Euskaraldia ekimena hastear dago, eta zu zer izango zara:  ahobizi edo belarriprest?

Gure gelak apaindu ditugu jada eta laister, dominak ere prestatuko ditugu.

Hona hemen Euskaraldiko koreografia etxean ere praktika dezazuen.