2020(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

LH2 IKASTURTE HASIERAKO AURKEZPENA

 Kaixo familia, 


Hementxe duzue atzoko bileran azaldutakoaren aurkezpena. Edozein zalantza izanez gero, lasai galdetu.

AURKEZPENA EUSKARAZ

Aqui teneis la presentación de la reunión de ayer. Ante cualquier duda, poneos en contacto con nosotras/os.

AURKEZPENA GAZTELERAZ


ANIMO IKASTURTE BERRIAREKIN!

2020(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

PLASTIKA

Kaixo!!

Dakizuen bezala Nabigatzaile, Pirata eta balearen inguruko gaian murgilduta gaude. Datorren ostegunean plastikako saioan egingo dugun eskulana egiteko hau da behar duguna:

          - Komuneko tutu bat.
          - Koloreetako 6 luma.
          - Koloreetako soka bat.

Gainontzeko materiala prest daukagu Ikastolan!!

Hementxe argazkia:




2020(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

EUSKAL INAUTERIAK

Kaixo!!

Behar duguna prestatzen hasteko hementxe Euskal Inauterietan jantziko dugun mozorroa.







LH 2: “TXATXOAK” 


■ Kolore bizidun alkandora. 
■ Baserritar jantziaren gonazpikoa. 
■ Gonazpikoaren azpitik galtzak edo txandal urdina. 
■ Praken gainetik artilezko galtzerdiak eta gomazko abarkak. 
■ Kapela lora eta zinta luzea.


LH 2: «TXATXOAK» 


■ Camisa de colores vivos 

■ Pantalón o chándal azul 
■ Calcetín de lana por encima del pantalón y abarcas de goma. 
■ La combinación del traje de baserritarra como falda 
■ Sombrero de flores y cinta larga

2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

GABONETAN ERREPASOA EGITEKO GOMENDIOAK

Kaixo!

Gabonetako oporrak heldu dira eta mezu honen helburua 2 aste horietan etxean ikastolan lantzen duguna errepasatzeko hainbat gomendio helaraztea da.

EUSKARA:

- Ipuinak idatzi (hasiera, korapiloa eta amaiera). 
- Deskribapenak egin (aurkezpena, kanpoko itxura eta izaera).
- Irakurri.


MATEMATIKA:

- 0-400 arteko zenbakiak errepasatu.
- Batuketak (eramanekin) eta kenketak errepasatu.
- Ordularia errepasatu (eta bost, eta hamar...).
- Problemen ebazpena (eragiketa bakarrekoak eta baita bikoak ere).

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!

KROS MUGERTZA MARRAZKI LEHIAKETA

Kaixo!

Aurten ere heldu zaigu Kros Mugertzako marrazki lehiaketan parte hartzeko deialdia. Nahi duenak, parte hartzeko aukera edukiko du.  Hona hemen lehiaketaren xehetasunak:


ANTOLATZAILEAK: Mintxeta Atletismo Taldea eta Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila.

PARTE-HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko edozein haurrek har dezake parte.

GAIA: 2019ko LXXIV. Juan Muguerza Krosa, herriaren eta lasterketaren arteko harremana.

MODALITATEA: Lanen aukeraketa errazteko, marrazkiak 220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira (paperean).

Teknika librea izango da; kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea e.a. erabili ahal izango dira.

AURKEZTEKO EPEA: 2020ko urtarrilaren 7a (ikastolan bertan jasoko ditugu). 



LANEN IDENTIFIKAZIOA: Marrazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa eta maila  bakarrik jarriko da (LH2), hau da, ez da haien izena agertu behar.


2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

SANTA ZEZILIA

Kaixo!

Bertan dugu Santa Zezilia eguna. Kalejiran parte hartzeko instrumentuak egiten hasiko gara. Beraz, datorren asterako hau da  behar duguna:


           
-Txitxirio (garbantzo) eskukada bat
           -Gaztatxo kaxa bat


Gainontzeko materiala Ikastolan daukagu prest!!


Hementxe argazkiak: