2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

BADATOR EUSKAREN EGUNA...




Gurean abestiak eta dantzak entsaiatzen hasi gara, euskaren egunean guztia prest izateko!

Animatu etxekoak ere, Pirritx eta Porrotxen dantza martxoso hau  abestera!!!



2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

ERDI AROA-XAKEA-ARGAZKIAK


XAKEAN IKASTEN
Etxean ere jolasteko modukoa
Zergatik ez?


















ELGOIBAR EZAGUTZEN



ERDI ARORA SALTO EGIN DUGUNEZ, GURE HERRIAREN HISTORIA EZAGUTZEKO, GAUR ARRATSALDEAN EGIN DUGUN IBILBIDEAN EDERKI PASA DUGU, HERRIKO ARMARRIA ETA BESTE HAINBAT TOKI IKUSIAZ




LH 2. MAILAKO IKASLEAK
ELGOIBAR EZAGUTZEN




2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

IGERIKETAKO EGUTEGIA




IGERIKETA EGUTEGIA

2A.- AZAROAK 10-ABENDUAK 9 (11.00)

2B.- OTSAILAK 4- MARTXOAK 16 (11.00)

2C.- APIRILAK 13- MAIATZAK 14 (09.00)

INGELESA 2.UNITATEA: RAT'S ADVENTURE

RAT’S ADVENTURE


HELBURUAK


-Ikasleek animaliei buruz hitz egiten ikasiko dute. Erabiliko dugun formatuan oinarrituta galderak egiten eta hauek erantzuten ikasiko dute.
-Animalien zein beren buruaren deskripaben laburrak idazten ikasiko dute.
-Beraien asteburuei buruz hitz egiten ikasiko dute.


CD


-Three  little monkeys.
-Walking in the jungle.
-I’m a lion.
-Five little monkeys.


HIZTEGIA


Lion, elephant, monkey, giraffe, jungle, feather, neck, trunk, teeth, leaf, nut, meat, to be afraid, to jump, to climb...








ABESTEN JARRAITZEKO ERDI AROAN!!!

HEMEN DUZUE BESTE ABESTI BAT FAMILIAN KARAOKEAN JARRAITZEKO!!!






2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

MUSIKA 3.UNITATEA





3. UNITATEA

NOTA AGUDOAK ETA NOTA GRABEAK

    1.- Nota grabeak eta nota agudoak  bereizi.

     2.- FA nota berria ikasiko dugu. DO, RE, MI, FA, SOL eta  LA  notak pentagraman          kokatu eta  bereizi.




    3.- 4ko poliritmiak interpretatu; gorputzarekin, ahotsarekin eta perkusiozko instrumentu txikiekin.

                                




    4.- Dantza: gorputz adierazmena erabiliz estruktura errezak jarraitu taldeka antolatuz.


    5.- Santa Zezilia, Euskararen Eguna eta Olentzero eta Mari Domingiren  eguneko abestiak        era egokian ikasi.

TUTORETZA 2.UNITATEAREN AURKEZPENA: ESKER ONAREN IKASKUNTZA

IZAN PROPOSAMENA


2.UNITATEA


ESKER ONAREN IKASKUNTZA


Hasi aurretik azaltzen zer egingo dugun gai honetan, ikasleekin “EL LIBRO DE LA SELVA” pelikula ikusi dugu eta etxean ere ikustea gomendatzen dizuegu.


LAGUNTASUNA da pelikula honen ardatza, ia zer pentsatzen duten gure haurrek.






SINOPSIA


Mowgle, bi urteko haurra, gurasoak hil ondoren oihanean abandonatua gelditu dena, otsotalde batek jasoko du. Taldeko beste otso bat bezala heziko dute Mowgli, hazten eta oihanean bere kabuz moldatzen hasten den arte.


LANDUKO DITUGUN GAIAK


  • LAGUNTASUNA: Laguntasunaren esanahia aztertzen du oihaneko animaliek Mowgli-rekin duten erlazionaren bidez.
  • IDENTITATEA: Protagonistak oihanean bizi dituen gora-beherek munduan norberak duen lekua aurkitzeko egin beharreko bidea eraikitzeko abentura pertsonala erakusten du.
  • BIZITZA: Pelikulan etengabe nabarmenak diren Baloo-ren espiritua eta doinuak bizitza datorkigun bezala onartzeko gonbita dira. Haren gaineko itxaropen faltsuak egin gabe, eta eskaintzen digun eta esker ona merezi duen horretan guztian konfiantza izanez bizi beharrekoa.

Guzti hau ikusirik, familian interesgarria da honen inguruan haurrarekin hitz egitea eta ikustea zenbat gauza on ditugun bizitzan eta zein ederra den esker oneko pertsona izatea.




Honela ia iristen garan helburuetara.

  • Inguratzen gaituen on guztia geure baitan sentitzea, gozatzen eta baloratzen ikastea.
  • Bizitzak eman digun guztia bihotzez eskertzen ikastea.
  • Esker onaren, bizitzan konfiantza izatearen eta besteei zabaltzeko jarreraren artean dagoen erlazioaren gaineko intuizioa izatea.

2. UNITATEAREN AURKEZPENA: KOORDINAZIO DINAMIKO OROKORRA

HEZIKETA FISIKOA

2.UNITATEKO AURKEZPENA


KOORDINAZIO DINAMIKO OROKORRA



HELBURUAK


  • Desplazamendu modu ezberdinak koordinatu.
  • Jauzi eta desplazamendu ekintza konbinatuak koordinatu.
  • Oinarrizko biraketa formak esperimentatu.
  • Jauzien trebetasun ezberdinak arakatu.
  • Jauzi eta biren bidez desplazamendu modu orokorrak koordinatu.


EDUKIAK
KONTZEPTUAK:
  • Oinarrizko desplazamendu erak.
  • Oztopen gainetik jauziak.
  • Zehar eta longitudinal ardatzen inguruan biraketak.
  • Igotzea.
PROZEDURAK:
  • Desplazamendu modu ezberdinak eskatzen dituzten jarduerak egin: lau hankatan, hiru hankatan, karramarro erara, narrastu, lasterketak…..
  • Oztopo mugiezinen aurrean, jarrera ezberdinetan, jauziak eskatzen dituzten jarduerak egin.
  • Errelebo jokoak.
  • Biraketak, longitudinal ardatzaren inguruan.
  • Jauzi  eta biraketak eskatzen dituzten jokoak.
  • Joko lokomotoreak.
  • Norabide batean edo bestean espalderatik desplazatu.

Horretaz gain beti bezala, beroketak, luzaketak, jolas libreak eta joko kooperatiboak.