2.UNITATEA
ESKER ONAREN IKASKUNTZA
Hasi aurretik azaltzen zer egingo dugun gai honetan, ikasleekin “EL LIBRO DE LA SELVA” pelikula ikusi dugu eta etxean ere ikustea gomendatzen dizuegu.
LAGUNTASUNA da pelikula honen ardatza, ia zer pentsatzen duten gure haurrek.
SINOPSIA
Mowgle, bi urteko haurra, gurasoak hil ondoren oihanean abandonatua gelditu dena, otsotalde batek jasoko du. Taldeko beste otso bat bezala heziko dute Mowgli, hazten eta oihanean bere kabuz moldatzen hasten den arte.
LANDUKO DITUGUN GAIAK
- LAGUNTASUNA: Laguntasunaren esanahia aztertzen du oihaneko animaliek Mowgli-rekin duten erlazionaren bidez.
- IDENTITATEA: Protagonistak oihanean bizi dituen gora-beherek munduan norberak duen lekua aurkitzeko egin beharreko bidea eraikitzeko abentura pertsonala erakusten du.
- BIZITZA: Pelikulan etengabe nabarmenak diren Baloo-ren espiritua eta doinuak bizitza datorkigun bezala onartzeko gonbita dira. Haren gaineko itxaropen faltsuak egin gabe, eta eskaintzen digun eta esker ona merezi duen horretan guztian konfiantza izanez bizi beharrekoa.
Guzti hau ikusirik, familian interesgarria da honen inguruan haurrarekin hitz egitea eta ikustea zenbat gauza on ditugun bizitzan eta zein ederra den esker oneko pertsona izatea.
Honela ia iristen garan helburuetara.
- Inguratzen gaituen on guztia geure baitan sentitzea, gozatzen eta baloratzen ikastea.
- Bizitzak eman digun guztia bihotzez eskertzen ikastea.
- Esker onaren, bizitzan konfiantza izatearen eta besteei zabaltzeko jarreraren artean dagoen erlazioaren gaineko intuizioa izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina