EUSKARA
4.UNITATEA
MAKINA MATXURATUTA! GOAZEN MEKANIKARIARENGANA!
URTE BERRI ON DENOI! Dagoeneko pasa ditugu Gabonak eta unitate berri bati hasiera emateko ordua dugu!
Unitate berri honetan lanbide ezberdinen inguruan arituko gara.
Lanbideak modu ezberdinetan landuko ditugu.
- ABESTUZ
- ASMAKIZUNAK ASMATUZ
- GURUTZEGRAMEKIN BURUA HAUTSIZ
Gainera hasiera korapilo eta bukaera zoragarriak izango dituzten ipuinak sortzen ere arituko gara.
Unitate polita datorkigu oraingoan, izan ere birziklaiarekin ere arituko gara, hondakin bakoitza nora botatzen den ondo ikasiko dugu eta birziklaiaren eta baita berrerabilpenaren garrantzia goraipatuko ditugu.
Gainera laster datozen neguko jai eta ospakizunei (inauteriak, San Ageda…) ere dagokien aipua egingo diegu.
Guzti honez gain lan osagarri hauekin ere jarraituko dugu.
LAN OSAGARRIAK
- - TRABADAK LANTZEN
- - IRAKURKETA OZENA (URTXINTXA LIBURUAK ERABILIZ)
- - IRAKURKETA IXILA
- - IRAKURKETAREN ULERMENA: IPUIN TXIKIAK IRAKURRI ETA GALDERAK ERANTZUN
- - DIKTAKETAK
- - KOPIAKETAK
ON JOSEPE INVENTATORE-REN IPUINA ERE IZANGO DUGU UNITATE HONETAN!
ASMATU AL DITUZUE JARRITAKO ASMAKIZUNAK DAGOENEKO???
Arratsaldeon!!alguien me podía decir como conseguir el resto de los textos de On Josepe Inventatore konpontzaile dotore?Eskerrik Asko
ErantzunEzabatu