2016(e)ko martxoaren 28(a), astelehena

ZINEA

TUTORETZA
Zinea eta Osasuna


IZENBURUA: Jelly T, Tarzan eskasa
Ivan Olsen gaixoak arazo ugari ditu. Eskolan burla egiten diote eta haur talde batek galtzak urez betetzen dizkio noiznahi. Eta Ivan etxera iristen denean, bere aitak ez dio kasurik egiten, Tarzan maite baitu eta ez ditu bere semearen trebetasun txikiak estimatzen. Baina egun batean Ivan-ek aitaren gurariak betetzeko eta bere eskolako bully-ei aurre egiteko aukera izango du. Sorgin lagun batek bere gurari handiena Superbotereak! superbotereak izateak bizitza errazten al du? Abentura zoragarri bat, bakoitzak bere burua den bezala onartu behar duela irakasten diguna.


1. NORBERA EZAGUTZEA


Autoestimu baikorra eduki nahi baduzu norbere buruarekin gustura egotea garrantzitsua da. Hasteko, lehendabizi norbera ezagutzea da; NOR ZARA ZU? galdera erantzutea bezain errez; eta behin eta berriro erantzuten saiatu, hamaika bider. Zure autoestimua baikorra izango da gauza positiboen zenbakia gauza negatiboena baino handiagoa bada. Kontutan hartu zeure buruaz pentsatzen duzunak zure portaeran eragina izango duela, eta honek nola ikusten zaren eragina izango duela, hau da, autoestimuan.
  • Pentsatzen dut: Desastre hutsa naiz! Berriro ere ez dut gainditu!
  • Portatzen naiz: Etsitzen dut!, gaur birpasatu beharrean nire lagunekin kalera nihoa.
  • Nire autoestimua: Ez dut ikasteko balio! Hobe beste zerbaitetan hastea.

2. FAMILIA HARREMANAK


Pelikula ikusita jabetuko zinen Ivanek aita aldatzea nahi duela eta aitak Ivan. Batzuetan gure gurasoak zerbait aldatzea nahiko genuke eta badakigu ere beraiek guregan aldaketaren bat ematea nahiko luketela.


3. FAMILIAKO KOMUNIKAZIOA


Pertsonen arteko komunikazioa oso garrantzitsua da eta era berean zaila. Sarritan ez dakigu adierazten benetan esan nahi duguna eta gaizki ulertuak daude, edo entzun aurretik juzgatzen dugu beste pertsona gure artean hesi bat jarriz.
Modu egokian komunikatzen ikasi behar dugu gure iritziak eta sentimenduak adieraziz baina gainerako pertsonenak errespetatuz; horrela eztabaida eta arazo asko saihestuko ditugu eta beste pertsonarengan aldaketa positiboa eragingo dugu.

“Harremandu eta komunikatu zaitez modu positiboan”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina