2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

2. ERDI AROA: NOLAKO TXABOLA



EUSKARA


Irakurmetroa: Egunero irakurtzea beharrezkoa denez, goizero arduradunak ekartzen duen liburuaren zati bat irakurtzen dugu. Horrela ostiraletan ahozko azalpena lantzeko, liburuaren laburpentxo bat egiten dugu.




Ahozko ulermena lantzeko, ipuin kontaketen galdera erantzunak eta bideo ezberdinak landuko ditugu, bestalde eguneroko azalpenetan arretaz entzutea baloratuko da.





Idatzizko ekoizpenean, deskribapena, diktaketa, kopiaketa eta ipuinak landuko ditugu. Kontutan izango da esaldien egitura, hitzen banaketa eta zuzentasuna. Idatzitakoa zentzuzkoa izan behar da.



  • Deskribapena:


  • Ipuinak:  Hiru atal izan behar ditu. 
      • Hasiera: Pertsonaren deskribapena sartzen da eta korapiloari hasiera ematen zaio. 
      • Korapiloa: Ipuinaren abenturak kontatzen dira, antolatzaileak erabiliz (ondoren, honen ostean, gero, azkenik...) 
      • Amaiera: Ipuinaren bukaera. 
Idatzizko ulermena: Bost lerroko testuak irakurri eta ulertzeko gai izan. Komikiak, kontakizunak, Erdi Aroko informazioa, deskribapenak...

Irakurketa: Silabikotasuna apurtu eta puntuetan atsedena hartzen trebatu. 


TXANELA

Gai honetako proiektua gure herriari buruzko proiektua egitea izango da. Horretarako Erdi Aroan, non eta nola bizi ziren, gizartea nola antolatuta zegoen, azoka, kantu, bideo eta bertsoak ikasiko ditugu. 




Talde lanean lan egin beharko dute eta jarrera garrantzia emango zaio, interesa eta parte hartzea. 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina