2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

OLENTZERORI ESKUTITZA

Azken eguneko hotzek gogora ekartzen digute Gabonak gertu ditugula eta Olentzerok gure etxeetan bisita egingo duela.

Hori dela eta, Olentzerori eskutitza idazteko txantiloia uzten dizuegu eta etxeko txikiek gustuko dituzten jostailu eta jolasak eskatzeko zerrenda bat ere. Hauetako batzuk gelan erabiltzen dituzte eta oso gustura gainera!





JOSTAILU / JOLAS ZERRENDA







                 



                   

2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

BURUKETAK

Buruketak lantzeko modu desberdinak ditugu eta hauek diruarekin erlazionatzea modu erreza da. 





Gelan, erosketak egiten ditugu "Jolas sinboliko" bezala. Beste batzuetan, erosketak egiteko interneten begiratzen dugu. Erosi beharrekoa aukeratzean galdera mota desberdinak planteatu ditzazkegu:

  1.  Zein da garestiena?
  2. Zein da merkeena?
  3. Ordenatu garestienetik /merkeenera.
  4. Zer erosi dezakezu 30 eurorekin?
  5. Prakak eta gabardina erosi duzu. Zenbat diru gastatu duzu?
  6.  60€-ko biletearekin ordaindu duzu. Zenbat itzuli behar dizu? 
  7. 200€ dituzu eta tableta erostea nahi duzu. Iristen zaizu?
  8. Asma ezazu problema bat.
  9. ...

EROSKETAK- ERROPAK

EROSKETAK-ETXEKO APARATUAK

Beraz, umeekin problemak sortzea dibertigarria dela ikusi dugu. Aurrez bilaketa lana egin dezakezue, interneten prezio errealak begiratuz. 



BLOKE GEOMETRIKOAK

Jolas dezagun geometriarekin!

Bloke geometrikoek hainbat irudi sortzeko aukera eskaintzen digute.







Hona hemen hauekin lantzeko 5 proposamen:



  1. Sortzea: Hainbat objektu modu librean edo gidatuan egitea.
  2. Sailkapenak egitea: Kolorea, tamaina, forma, aldeak...
  3. Irudi simetrikoak sortzea.
  4. Ikertzea: Hexagono, triangelu, lauki bat egiteko zenbat modu dauden ikertzea.
  5. Sortzea: Hainbat pieza erabiliz figura geometrikoak sortzea.


* Ondorengo loturan inprimatzeko aukera duzue:

BLOKE GEOMETRIKOAK (INPRIMATZEKO)

SORTZEKO EREDUAK

MONTESSORI TXARTELAK

Gaurkoan, zenbakiekin jolasteko fitxak aurkezten dizkizuegu:                                        Montessori txartelak.
   

Aukera desberdinak eskeintzen dituzte:


  • Sistema hamartarraren lanketa: deskonposaketak.
  • Eragiketak praktikatzea: batuketak eta kenketak: Koloreen araberako identifikazioa E H B
  • Zenbakiak ezagutzea: Ahoz zenbaki bat esan eta hau osatu.
  • Aurrekoa- hurrengoa: Esandako zenbakiaren aurrekoa edo hurrengoa osatu.
  • Seriazioak
  • Txikitik- handira / handitik txikira ordenatzea: hainbat zenbaki osatu ostean, ordenatu.


Ondorengo loturan dituzue Montessori txartelak deskargatu eta inprimatzeko, ondoren moztu eta nahi izanez gero plastifikatzeko.


MONTESSORI TXARTELAK INPRIMATZEKO

2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

IRAKURKETA ETA IDAZKETA LIBURUA

Kaixo, ondorengo liburu hau ere etxean errepasu bezala landu daiteke. Egokia iruditzen zaigu lantzen ari garena bertan agertzen delako: asteko egunak, ordulariak, hilabeteak, puntuak, esaldien egitura....

Resultado de imagen de IRAKURKETA ETA IDAZKETA ELKAR 12