2018(e)ko otsailaren 16(a), ostirala

GAI BERRIA: ASMATZAILEAK!

Aste honetatik hasita, gure hurrengo proiektu berrian murgilduko gara: Asmatzaileak! 

Eta... zertan datza proiektu hau?


Asmatzaileak proiektua, lehengo zientzialari, ikertzaile eta asmatzaileak eta egungo lanbideak uztartzen dituen proiektu bateratua da. Lehenik eta behin, iraganeko asmatzaileak aztertzen hasiko gara. Azkar ohartuko gara gizonezkoak bakarrik agertzen direla testu liburuetan. Honi erantzuna emateko asmoz, ikerketa lantxo bat eginez emakume zientzialari eta ikerlariak landuko dira Martxoak 8-aren harira eta honen inguruko lantxoa burutuko dugu. Gero, lanbideak landuko ditugu eta lanbide hauetan zer asmakuntza eman diren eta hauek izan duten garrantzia aztertuko dugu. Azkenik, proiektuarekin amaitzeko, lanbide bakoitzarekin lotutako amaierako lana burutuko dugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina