2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

PELLO ARRIETA GUREAN


Asteartean Pello Arrieta historialari eta irakasle ohia izan genuen gurean. Erdi Aroa gaia lantzen ari garenez eta bera aditua izanik, ikastolara etortzeko prestutasuna azaldu zuen. 

Bere biloba eta gainontzeko ikaskideei azalpen guztiak eman eta beraien galderei erantzuten jardun zuen.  Mila esker Pello!

Gure azken proiektua Elgoibar herriari buruzko  maketa-puzle bat sortzea izango da eta horretarako ere, oso baliagarria izan zaigu.  Laister kalera irteera egingo dugu, Elgoibarko eraikin historiko eta kaleak ezagutzeko.

ARGAZKIAK

ERDI AROA




ERDI AROKO GIZARTEA











2018(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

AHOZKO EKOIZPENA

Kaixo,

Ikusi makusi irudi erraldoiak erabiliz ipuin kontaketa partekatua egin dute gure ikasleek. Taldeka, gainontzekoei ipuina kontatu dute eta ipuin batek dituen zatiak bereiziz: hasiera, korapiloa eta amaiera, antolatzaile desberdinak erabili dituzte: Behin batean, ondoren, geroago, azkenean...

Garrantzitsuak dira antolatzaile hauek ideiak ordenatzen eta bereizten laguntzeko, baita bakoitzean zer kontatu daitekeen jakiteko ere.

Elgoibarko liburutegian topatu daitezke letra gabeko ipuinak, irudimena, pentsamendua eta ahozko hizkuntza hobetzen lagunduko digutenak.



















2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

BADATOR EUSKARALDIA!!!

Euskaraldia ekimena hastear dago, eta zu zer izango zara:  ahobizi edo belarriprest?

Gure gelak apaindu ditugu jada eta laister, dominak ere prestatuko ditugu.

Hona hemen Euskaraldiko koreografia etxean ere praktika dezazuen.


2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

IRAKURZALETASUNA



Kaixo!

Badakizue gure ikastolan irakurzaletasuna bultzatzeko ekintza batzuk egiten ditugula. Gelako liburutegia dugu, liburutegira irteera egin dugu, irakurmetroa osatzen dugu, motxila ibiltaria martxan dago eta irakurketa tarteak errespetatzen dira (astelehenetan irakurketa ozena taldean eta ostiraletan isila bakarka)

Aurten bi irakurmetro ditugu, bata gelakoa denen artean osatzen duguna eta astero ikasle bakoitzak bere gustuko ipuina ekartzen duena, irakasleak konta eta denok goza dezagun. Beste irakurmetroa, agendan itsatsita dugu eta norbera berea betetzen joan behar da irakurri ahala. 

Motxila ibiltaria ere biraka dabil eta astebeteko tartea dago, liburua behin baino gehiagotan irakurri, ulertu, honi buruz hitz egin, familiako norbaitek umeei kontatu eta beste behin ere gozatzeko. 

Honez gain, ostiraletan ordu erdi gordetzen dugu norberak etxetik ekarri duen liburua lasaitasunez irakurtzeko. Oso harrera ona izan du ikasleen artean eta eguneko edozein momentutan eskatzen dute liburua irakurtzeko (jolas orduan edo libre duten edozein momentutan)















BURUZKO KALKULUA ARINTZEKO ARIKETA


Kaixo,

Iaztik dihardugu ikasleekin trukoak eta buruzko kalkulua lantzeko hainbat jarduera mota desberdinak lantzen.  

Gaurkoan, 0aren trukoa eta zenbakiak borobiltzea eskatzen duen jarduera batekin gatoz. Buruan egiten dugu prozesua idatziz sekuentziatzea eskatzen duen prozedura egiten dute bertan.

Oso erraza da etxean ere prestatzeko eta benetan azkartasun handia lortzeaz gain,  eman behar dituen pausuak ulertzeko ere balio du.