2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

IRAKURZALETASUNA



Kaixo!

Badakizue gure ikastolan irakurzaletasuna bultzatzeko ekintza batzuk egiten ditugula. Gelako liburutegia dugu, liburutegira irteera egin dugu, irakurmetroa osatzen dugu, motxila ibiltaria martxan dago eta irakurketa tarteak errespetatzen dira (astelehenetan irakurketa ozena taldean eta ostiraletan isila bakarka)

Aurten bi irakurmetro ditugu, bata gelakoa denen artean osatzen duguna eta astero ikasle bakoitzak bere gustuko ipuina ekartzen duena, irakasleak konta eta denok goza dezagun. Beste irakurmetroa, agendan itsatsita dugu eta norbera berea betetzen joan behar da irakurri ahala. 

Motxila ibiltaria ere biraka dabil eta astebeteko tartea dago, liburua behin baino gehiagotan irakurri, ulertu, honi buruz hitz egin, familiako norbaitek umeei kontatu eta beste behin ere gozatzeko. 

Honez gain, ostiraletan ordu erdi gordetzen dugu norberak etxetik ekarri duen liburua lasaitasunez irakurtzeko. Oso harrera ona izan du ikasleen artean eta eguneko edozein momentutan eskatzen dute liburua irakurtzeko (jolas orduan edo libre duten edozein momentutan)















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina