2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

INGELESA 2.UNITATEA: RAT'S ADVENTURE

RAT’S ADVENTURE


HELBURUAK


-Ikasleek animaliei buruz hitz egiten ikasiko dute. Erabiliko dugun formatuan oinarrituta galderak egiten eta hauek erantzuten ikasiko dute.
-Animalien zein beren buruaren deskripaben laburrak idazten ikasiko dute.
-Beraien asteburuei buruz hitz egiten ikasiko dute.


CD


-Three  little monkeys.
-Walking in the jungle.
-I’m a lion.
-Five little monkeys.


HIZTEGIA


Lion, elephant, monkey, giraffe, jungle, feather, neck, trunk, teeth, leaf, nut, meat, to be afraid, to jump, to climb...








ABESTEN JARRAITZEKO ERDI AROAN!!!

HEMEN DUZUE BESTE ABESTI BAT FAMILIAN KARAOKEAN JARRAITZEKO!!!






2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

MUSIKA 3.UNITATEA





3. UNITATEA

NOTA AGUDOAK ETA NOTA GRABEAK

    1.- Nota grabeak eta nota agudoak  bereizi.

     2.- FA nota berria ikasiko dugu. DO, RE, MI, FA, SOL eta  LA  notak pentagraman          kokatu eta  bereizi.




    3.- 4ko poliritmiak interpretatu; gorputzarekin, ahotsarekin eta perkusiozko instrumentu txikiekin.

                                




    4.- Dantza: gorputz adierazmena erabiliz estruktura errezak jarraitu taldeka antolatuz.


    5.- Santa Zezilia, Euskararen Eguna eta Olentzero eta Mari Domingiren  eguneko abestiak        era egokian ikasi.

TUTORETZA 2.UNITATEAREN AURKEZPENA: ESKER ONAREN IKASKUNTZA

IZAN PROPOSAMENA


2.UNITATEA


ESKER ONAREN IKASKUNTZA


Hasi aurretik azaltzen zer egingo dugun gai honetan, ikasleekin “EL LIBRO DE LA SELVA” pelikula ikusi dugu eta etxean ere ikustea gomendatzen dizuegu.


LAGUNTASUNA da pelikula honen ardatza, ia zer pentsatzen duten gure haurrek.






SINOPSIA


Mowgle, bi urteko haurra, gurasoak hil ondoren oihanean abandonatua gelditu dena, otsotalde batek jasoko du. Taldeko beste otso bat bezala heziko dute Mowgli, hazten eta oihanean bere kabuz moldatzen hasten den arte.


LANDUKO DITUGUN GAIAK


  • LAGUNTASUNA: Laguntasunaren esanahia aztertzen du oihaneko animaliek Mowgli-rekin duten erlazionaren bidez.
  • IDENTITATEA: Protagonistak oihanean bizi dituen gora-beherek munduan norberak duen lekua aurkitzeko egin beharreko bidea eraikitzeko abentura pertsonala erakusten du.
  • BIZITZA: Pelikulan etengabe nabarmenak diren Baloo-ren espiritua eta doinuak bizitza datorkigun bezala onartzeko gonbita dira. Haren gaineko itxaropen faltsuak egin gabe, eta eskaintzen digun eta esker ona merezi duen horretan guztian konfiantza izanez bizi beharrekoa.

Guzti hau ikusirik, familian interesgarria da honen inguruan haurrarekin hitz egitea eta ikustea zenbat gauza on ditugun bizitzan eta zein ederra den esker oneko pertsona izatea.




Honela ia iristen garan helburuetara.

  • Inguratzen gaituen on guztia geure baitan sentitzea, gozatzen eta baloratzen ikastea.
  • Bizitzak eman digun guztia bihotzez eskertzen ikastea.
  • Esker onaren, bizitzan konfiantza izatearen eta besteei zabaltzeko jarreraren artean dagoen erlazioaren gaineko intuizioa izatea.

2. UNITATEAREN AURKEZPENA: KOORDINAZIO DINAMIKO OROKORRA

HEZIKETA FISIKOA

2.UNITATEKO AURKEZPENA


KOORDINAZIO DINAMIKO OROKORRA



HELBURUAK


  • Desplazamendu modu ezberdinak koordinatu.
  • Jauzi eta desplazamendu ekintza konbinatuak koordinatu.
  • Oinarrizko biraketa formak esperimentatu.
  • Jauzien trebetasun ezberdinak arakatu.
  • Jauzi eta biren bidez desplazamendu modu orokorrak koordinatu.


EDUKIAK
KONTZEPTUAK:
  • Oinarrizko desplazamendu erak.
  • Oztopen gainetik jauziak.
  • Zehar eta longitudinal ardatzen inguruan biraketak.
  • Igotzea.
PROZEDURAK:
  • Desplazamendu modu ezberdinak eskatzen dituzten jarduerak egin: lau hankatan, hiru hankatan, karramarro erara, narrastu, lasterketak…..
  • Oztopo mugiezinen aurrean, jarrera ezberdinetan, jauziak eskatzen dituzten jarduerak egin.
  • Errelebo jokoak.
  • Biraketak, longitudinal ardatzaren inguruan.
  • Jauzi  eta biraketak eskatzen dituzten jokoak.
  • Joko lokomotoreak.
  • Norabide batean edo bestean espalderatik desplazatu.

Horretaz gain beti bezala, beroketak, luzaketak, jolas libreak eta joko kooperatiboak.







2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

MATEMATIKA - 2. NOLAKO TXABOLA!




http://gaztea.euskonews.com/0444zbk/argazkiak/alean.jpg  
Bigarren unitate didaktiko hau aurrekoaren jarraipena da; bai egiturarI dagokionez eta baita edukiei dagokionez ere.

 
Eduki berri bakarrak hauek dira:

  • Kenketak burukoarekin.

  • 2 pausotako problemak.


HELBURU DIDAKTIKOAK:
1.- Zenbaki sistema erromatarra identifikatu, idatzi eta irakurri.

C:\Users\Admin\Desktop\28-1.jpg

2.-  Kenketak burukoarekin: pausoak buruz ikasi eta aplikatu.C:\Users\Admin\Desktop\31-1.jpg

3.- Zenbait gauza neurtu eta hauen emaitza idatzi.

C:\Users\Admin\Desktop\33-1.jpg

4.-  Eskuina eta ezkerra erabiliz bide bat deskribatu.





5.-  Simetria: irudi geometriko bat  2 zati berdinetan banatu.

C:\Users\Admin\Desktop\35-1.jpg


6.-  2 pausotako problema aritmetikoak ebatzi: jarraitu beharreko plantila errespetatuz.

C:\Users\Admin\Desktop\30-1.jpg


7.- Erloju analogikoa eta digitala erabiltzen ikasi.

Z:\2014-2015\BLOGA\19-1.jpg




ak (puntuan) , eta erdiak, eta laurden, laurden gutxi.

8.-  100 baino kopuru handiagoak zehaztasunez zenbatu eta bakoitza bere tokian idatziz.        
E (ehunekoak)   H (hamarrekoak)    B (batekoak)
         178=                 1                               7                                 8               

ZINERA IRTEERA!




Gaur goizean LH1 eta LH2ko ikasleak zinera joan gara  "Igelak eta Zapoak" pelikula ikustera.



SINOPSIA
Sei urteko Maxek zeregin garrantzitsua dauka : Erietxean dagoen bere anaiarentzat igel buruak aurkitzea, beharrezkoak baititu sendatzeko. Zeregin honetan Jessek lagunduko dio eta abentura zoragarri bati ekingo diote. Bidean, zelai, baserri, animaliak eta basoak ezagutuko dituzte. Arraro ibiltzen den beldar baten lagunak egiten dira, behiak jezten erakusten dien mutil bat eta txerriekin jolasten duen neska bat ere ezagutuko dituzte eta azari eta orein batekin topo egiten dute! Baina Max eta Jessek aurkituko al dituzte igel buru famatuak?