2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

5. UNITATEA: MAKINA MATXURATUA!



5.- MAKINA MATXURATUA! GOAZEN MEKANIKARIARENGANA!

Gai honetan zehar gure gertukoen lanbideak aztertu genituen eta lanbide bakoitzaren definizioa sortzen ikasi genuen.

Honetaz gain, taldeka ipuinak osatu ditugu, ikaskuntza kooperatiboan oinarrituz, ardurak banatu eta talde lanean ekin genion lanari. Ondoren, 1.mailako ikasleei ipuin kontaket eginez.

Gaiarekin zerikusia zuten testuen diktaketak ere egin genituen. Irakurketa isila lantzen jarraitu dugu, norberak bere ipuintxoa irakurri ostean, galdera sorta bat erantzun duelarik.



"HIK LAN ETA NIK JAI"


2015(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

6. GAIA- MATEMATIKA



6. GORA GUTENBERG! GORA MARCONI!

2. mailako 6. unitatean gaude eta, aurreko unitate didaktikoaren azalpenean esan genuen moduan, orain arte ikasitakoa errepasatu eta finkatu behar dugu, gai horiekin behin betiko amaitzeko. Unitate didaktiko honetako eduki-kopurua aurrekoena baino apur bat handiagoa da, eta ikasleek agintzen zaizkien lanak egiteko izan behar duten gero eta autonomia handiagoarekin konpentsatu beharko litzateke hori.



1.- Informazioa (idatzizkoa, zuhaitz-diagrama) irakurri eta interpretatu eta egoera problematikoak ebatzi, ondorioak arrazoituz.

2.-  Zenbaki-sistema hamartarreko zifren balioa ezagutu eta zenbakiak zehaztasunez irakurri, idatzi, konposatu eta deskonposatu. 

3.- Biderketa batugai berdinak dituen batuketa errepikatua dela jabetu.

4.-  Denborari buruzko informazioa duen taula bat irakurri eta interpretatu eta informazio hori problemen ebazpenean aplikatu.

5.- Euroak eta zentimoak erabiliz objektuen balioa kalkulatu eta horiekin lotutako problemak ebatzi.

6.- Batuketak eta kenketak burukoarekin azkartasunez ebatzi.




5.GAIA- MATEMATIKA



    5. MAKINA MATXURATUTA! 
GOAZEN MEKANIKARIARENGANA! 




Lehen ziklo honetako azken zatiko 5. unitate didaktikoan gaude. Asko aurreratu dugu, eta orain arte landutakoa errepasatzeko eta ikaskuntzak sendotzeko garaia da. Unitate didaktiko honetan ez da ikaskuntza berririk aurkeztu, ziklo honetako oinarrizko ikaskuntzak
sendotzen eta ziurtatzen hasteko unea dela uste baitugu.

1.-Biderketa batugai berdinak dituen batuketa errepikatua dela jabetu.

2.- Objetuen luzera eta edukiera zehaztasunez kalkulatu, dagozkion balioekin eragiketak (batuketak eta kenketak) eginez.( Metroa, zentimetroa, litroa, zentilitroa: m, cm, l, cl)

3.- Irudi geometrikoak marraztu, arretaz kopiatuz eta erregela erabiliz.

4.- Problema aritmetikoak ebatzi.


5 eta 6. UNITATEAK (TXANELA)




Bi gai hauen arteko lotura kontuan izanik, azalpena ere batera aurkeztea erabaki dugu.

5. gaian zehar, lanbideak eta  birziklapena landu genituen eta 6.gaian berriz, asmakizuneei eta hauek asmatu zituzten asmatzaileei garrantzia emango diegu. Txanelan agertzen diren asmakizunez gain, gaur egun erabiltzen ditugun komunikatzeko tresna eta metodoak aztertuko ditugu.

Gure erronka eta proiektua bateratzeko asmoz, bi gai hauetan zehar landutakoaz aparte, ikasturte osoan ikasitako eduki eta jasotako informazioa guraso eta familientzat eskeiniko dugun "Emanaldi pedagogikoan" aurkeztuko ditugu. Honetarako, telebista saio bat prestatzeari ekingo diogu.









2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

KORRIKA BADATOR...

Dakizuen bezala martxoaren 23an, astelehenean, Elgoibarrera iritsiko da Korrika. Elgoibar Ikastolak ekimen honekin betiko legez bat egingo du eta horregatik Familia bat Euro bat kanpaina martxan jarri dugu.




ABESTIA



APOLO 11

Unibertsoan zehar   bidaiatzeko espaziontziak egin genituen ostiralean. Hau izan da, ilargira egin dugun azken joan-etorria. Beraz, agur esan behar diogu hainbeste gustatu zaigun eta erakutsi digun gai honi!