2015(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

6. GAIA- MATEMATIKA



6. GORA GUTENBERG! GORA MARCONI!

2. mailako 6. unitatean gaude eta, aurreko unitate didaktikoaren azalpenean esan genuen moduan, orain arte ikasitakoa errepasatu eta finkatu behar dugu, gai horiekin behin betiko amaitzeko. Unitate didaktiko honetako eduki-kopurua aurrekoena baino apur bat handiagoa da, eta ikasleek agintzen zaizkien lanak egiteko izan behar duten gero eta autonomia handiagoarekin konpentsatu beharko litzateke hori.



1.- Informazioa (idatzizkoa, zuhaitz-diagrama) irakurri eta interpretatu eta egoera problematikoak ebatzi, ondorioak arrazoituz.

2.-  Zenbaki-sistema hamartarreko zifren balioa ezagutu eta zenbakiak zehaztasunez irakurri, idatzi, konposatu eta deskonposatu. 

3.- Biderketa batugai berdinak dituen batuketa errepikatua dela jabetu.

4.-  Denborari buruzko informazioa duen taula bat irakurri eta interpretatu eta informazio hori problemen ebazpenean aplikatu.

5.- Euroak eta zentimoak erabiliz objektuen balioa kalkulatu eta horiekin lotutako problemak ebatzi.

6.- Batuketak eta kenketak burukoarekin azkartasunez ebatzi.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina