2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

TUTORETZA: SENTIPEN IPUINAK




SENTIMENDUAK LANTZEN 



Tutoretza orduetan, sentimenduei buruzko ipuinak irakurtzen ditugu eta horien inguruko gogoeta egiten dugu talde handian eta bakoitzak bizitakoak kontatzen ditu.

 

  

 

ZINEA

 

Zinea: ROBOTS (LH1 eta LH2)

 

Urtea: 2005
Iraupena: 84' 
Herrialdea: USA
Zuzendaritza: Chris Wedge, Carlos Saldaña
Gidoia: Ron Mita, Jim McClain
Muntaia: John Canochan
Musika: John Powel
Aktoreak: Ewan McGregor, Halle Berry, Robin Williams, Greg Kinnear, Mel Brooks, Drey Carey, Jim Broadbent, Amanda Bynes, Jennifer Coolidge, Paul Giamatti.
Ekoipena: Blue Sky
Ikuslego egokia: 6-9 urte
Unitate didaktikoan landutako gaiak: Adiskidetasuna eta lankidetza. Ahalegina eta gainditzea. Birziklatzea.

Sipnosia

Filmean robot gogoangarriak ezagutuko dituzu: Rodney Latorri, bazter guztietako robotei lagundu nahi dien gazte eta asmatzaile bikaina: Cappy, robot eder, bizi eta argia, berehalakoan Rodneyren adiskide bihurtuko dena; Ratchet enpresaburu gaizto eta ustela, Rodney desagerrarazi nahiko duena; Soldatzaile Handi, norabide galduta dabilen maisu-asmatzailea eta egoerara moldatzen ez den robot talde bat, Herdoilduak, besteak beste, Kerten eta Piper.
Kerteni, aldian behin, burua eta zangoak erortzen zaizkio, unerik desegokienean beti. Rodneyk etengabe konpontzen du Kerten eta horrela, adiskide handiak bihurtzen dira.
Piper Kertenen arreba da, denak aho zabalik uzten dituena bere ausardia eta kemenarekin. Emaitza kontakizun komiko eta denborak mugatu gabekoa da, marrazki bizidunen arloan haratago doana. Bizitasunez eta aldarte onez betetako pertsonaiak aurkezten ditu, eta kontakizun adoretsu bati esker, ederki asko frogatzen da robot batek distira egin dezakeela zerez egina dagoen gorabehera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina