2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

GAZTELANIA 6.UNITATEA: "LA COMUNICACIÓN"







LA COMUNICACIÓN


En esta unidad vamos a conocer la importancia que tiene la comunicación en nuestro día a día. Trabajaremos diferentes formas de mandar mensajes y los medios de comunicación que podemos utilizar para ello. 




Aparte de eso, aprenderemos:


  • Adivinanzas
  • Refranes
  • Trabalenguas
  • Juegos (mesaje, telegrama, cartero)
  • ...






5. eta 6. UNITATEAK- LENGOAIA MUSIKALA



Unitate honetan zehar, notak ondo identifikatu eta barneratzeari emango diogu garrantzia. Bestalde, gure lagun ziren bi kortxea, isilunea eta beltzaz gain, figura erritmiko berri bat ezagutu dugu: txuria. 

Bi-ko konpasak solfeatu eta erritmo egoki eramatea ezinbestekoa izango da hurrengo gaian txirularekin hazi eta abestiak lantzeko.






6. UNITATEA: GORA GUTENBERG!GORA MARCONI!

   6. UNITATEA: GORA GUTENBERG! GORA MARCONI!


Gai honetan zehar komunikabideei buruz lan egin dugu eta gure euskara hizkuntza erabiltzearen garrantziaz hitz egin dugu. Harremanetan egoteko ezinbestekoa da hizkuntza, bai ahozkoa zein zeinuzkoa, bestalde eguneroko batean ditugun beste hainbat komunikabide aztertu ditugu.


Honetaz gain, beti bezala, ipuinak lantzen jarraituko dugu eta oraingoan ikaskidetzan oinarrituta egingo dugu ipuina. Bestalde irakurketa isila amaituko dugu gai honetan eta irakurketa fitxak betetzen hasiko dira. 

2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

5. UNITATEA: MAKINA MATXURATUA!



5.- MAKINA MATXURATUA! GOAZEN MEKANIKARIARENGANA!

Gai honetan zehar gure gertukoen lanbideak aztertu genituen eta lanbide bakoitzaren definizioa sortzen ikasi genuen.

Honetaz gain, taldeka ipuinak osatu ditugu, ikaskuntza kooperatiboan oinarrituz, ardurak banatu eta talde lanean ekin genion lanari. Ondoren, 1.mailako ikasleei ipuin kontaket eginez.

Gaiarekin zerikusia zuten testuen diktaketak ere egin genituen. Irakurketa isila lantzen jarraitu dugu, norberak bere ipuintxoa irakurri ostean, galdera sorta bat erantzun duelarik.



"HIK LAN ETA NIK JAI"


2015(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

6. GAIA- MATEMATIKA



6. GORA GUTENBERG! GORA MARCONI!

2. mailako 6. unitatean gaude eta, aurreko unitate didaktikoaren azalpenean esan genuen moduan, orain arte ikasitakoa errepasatu eta finkatu behar dugu, gai horiekin behin betiko amaitzeko. Unitate didaktiko honetako eduki-kopurua aurrekoena baino apur bat handiagoa da, eta ikasleek agintzen zaizkien lanak egiteko izan behar duten gero eta autonomia handiagoarekin konpentsatu beharko litzateke hori.



1.- Informazioa (idatzizkoa, zuhaitz-diagrama) irakurri eta interpretatu eta egoera problematikoak ebatzi, ondorioak arrazoituz.

2.-  Zenbaki-sistema hamartarreko zifren balioa ezagutu eta zenbakiak zehaztasunez irakurri, idatzi, konposatu eta deskonposatu. 

3.- Biderketa batugai berdinak dituen batuketa errepikatua dela jabetu.

4.-  Denborari buruzko informazioa duen taula bat irakurri eta interpretatu eta informazio hori problemen ebazpenean aplikatu.

5.- Euroak eta zentimoak erabiliz objektuen balioa kalkulatu eta horiekin lotutako problemak ebatzi.

6.- Batuketak eta kenketak burukoarekin azkartasunez ebatzi.




5.GAIA- MATEMATIKA



    5. MAKINA MATXURATUTA! 
GOAZEN MEKANIKARIARENGANA! 




Lehen ziklo honetako azken zatiko 5. unitate didaktikoan gaude. Asko aurreratu dugu, eta orain arte landutakoa errepasatzeko eta ikaskuntzak sendotzeko garaia da. Unitate didaktiko honetan ez da ikaskuntza berririk aurkeztu, ziklo honetako oinarrizko ikaskuntzak
sendotzen eta ziurtatzen hasteko unea dela uste baitugu.

1.-Biderketa batugai berdinak dituen batuketa errepikatua dela jabetu.

2.- Objetuen luzera eta edukiera zehaztasunez kalkulatu, dagozkion balioekin eragiketak (batuketak eta kenketak) eginez.( Metroa, zentimetroa, litroa, zentilitroa: m, cm, l, cl)

3.- Irudi geometrikoak marraztu, arretaz kopiatuz eta erregela erabiliz.

4.- Problema aritmetikoak ebatzi.


5 eta 6. UNITATEAK (TXANELA)




Bi gai hauen arteko lotura kontuan izanik, azalpena ere batera aurkeztea erabaki dugu.

5. gaian zehar, lanbideak eta  birziklapena landu genituen eta 6.gaian berriz, asmakizuneei eta hauek asmatu zituzten asmatzaileei garrantzia emango diegu. Txanelan agertzen diren asmakizunez gain, gaur egun erabiltzen ditugun komunikatzeko tresna eta metodoak aztertuko ditugu.

Gure erronka eta proiektua bateratzeko asmoz, bi gai hauetan zehar landutakoaz aparte, ikasturte osoan ikasitako eduki eta jasotako informazioa guraso eta familientzat eskeiniko dugun "Emanaldi pedagogikoan" aurkeztuko ditugu. Honetarako, telebista saio bat prestatzeari ekingo diogu.