2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

EUSKARA
2.UNITATEA
NOLAKO TXABOLA
Euskara arloan 2. unitate honetan, Erdi Arora salto egingo dugu eta bertako bizimoduaz hainbat elkarrizketa bultzatuko ditugu txanelak proposatzen dituen jarduerak kontutan izanik.  ditugun helburuak txanelako helburuekin bat datoz.
Bestalde idazketa eta irakurketari garrantzia handia ematen jarraituko diogu. Ipuinak lantzea ezinbestekoa izango da, hiru atalak kontutan izanik (hasiera, korapiloa eta bukaera) eta baita istorioak zentzua eta lotura izan behar du.
Ondorengo lerroetan lan koadernoan egiten ditugun jardueren azalpen txiki bat jasota dago eta gai honetan DESKRIBAPENAK egiten ikasiko dugu.
Bestalde beti bezala lan osagarriak egiten jarraituko dugu.


DESKRIBAPENAK EGITEN!!!




HANKA SARTZEAK ZUZENTZEN


Hitzak bereiztu, zuzentasunez idatzi, esaldiak ganoraz osatzen ikasteari ekin behar diogu.


Zuzendu ezazu oker dagoena.


-KATI ETA FANI-


Kati eta Fani katutxopotolotxoak zire.


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Etxe Bede-Berde batea bizizire.


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Esnea Edatea gustatzen zitzajen.


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


BatzuetanColacao Ere botatze ziote.


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Esnea edateko bi katiju hadi zitute.


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


MARRAZ ITZAZU KATI ETA FANI KATUTXOAK KATILUTIK ESNEA EDATEN.














IZENA…………………………………………………………


Ipuinari buruzko galderak.
           


Nolakoak ziren kati eta Fani katutxoak?


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Zein koloretakoa zen beraien etxea?


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Zer edatea gustatzen zitzaien?
--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Zer botatzen zioten esneari?


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Nolakoak ziren katiluak?


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


IZENA------------------------------------------------------------------


IPUIN POLIT HAU ERE ENTZUNGO DUGU.


JOANES ETA NAIARA


Aspaldi-aspaldi bazen gaztelu dotore bat Nafarroako eta Aragoiko mugan, eta gaztelu horretan bizi ziren Peru Zarrakaztelu eta haren alaba Naiara. Naiara Zarrakaztelu gaztea, ederra, aberatsa, aitonen alaba eta atsegina zen; arropa ezin dotoreagoak janzten zituen eta inguru haietako ile gorri zoragarriena zeukan, ia gehienetan zilar eta urrezko bitxiekin apainduta. Hau da, ipuinetako printzesen antzekoa zen andereƱo nafar pinpirin hura. Eta, gainera, maitemindurik zegoen. —Zer ederki! —esango duzue. Bada, ez! Ez zen horrela.
Naiarari Gardeko Joanes artzaina gustatzen zitzaion, eta Naiararen aitak ez zion baimenik eman nahi artzain harekin ezkontzeko. —Horrekin ezkondu? Abarka zikin horrekin? Behatz artean simaurra zuela jaio zen hori, eta nik printze eder bat nahi dut zuretzat. Joanes urtero udazkenarekin batera etortzen zen Gardetik bere ardiekin, eta lehenengo bisita Naiararen gaztelura egiten zuen, bere maitea agurtzera. Urte hartan, denak harrituta utzi zituen artzainak: bizkarrean haga luzea hartuta etorri zen. —Zertarako duzu haga luze hori? —galdetzen zioten. Baina Joanesek ez zien erantzun. Egun laburrak ardiak zaintzen eta gau luzeak haga harekin zurubia egiten eman zituen Joanesek. Eta udaberria iritsi zenean, Naiararen gaztelura joan, jarri zurubia leiho azpian, eta honela esan zion bere maiteari: —Naiara! Jaitsi zaitez zurubitik, eta goazen biok Gardera. Naiara jaitsi zen zurubitik, eta biak Gardera abiatu ziren ardiekin. Naiararen aitak hori jakin zuenean, neska-mutilak harrapatu eta gaztelura ekarri nahi zituen, biei sekulako zigorra jartzeko. Peru Zarrakazteluk seguru asko lortuko zuen bere nahia egun haietan bertan Fernando Aragoiko erregearen kontra gerra galdu izan ez balu. Fernandok Nafarroa osoa bereganatu zuen, eta Peruren gaztelua birrintzeko agindu.
Orduan, Peru gaixoari ez zitzaion gosaltzeko katilu bat bera ere geratu. Beste inor baino pobreagoa bihurtu zen. Joanesek eta Naiarak hori jakin zutenean, Peruren bila joan ziren. Elkartu ziren, baretu ziren haserreak, malko bat edo beste isuri zuten, eta eguneroko jakia nonbaitetik eskuratu behar denez, Peru Zarrakaztelu, aitoren seme handiustea, Joanes Gardekoarekin joan zen artzain mendira. Horrela izan zan.
Eta horrela izan ez bazan, sar dadila kalabazan, eta agertu oraintxe bertan Zarrakazteluko plazan.


HORREZ GAIN LAN OSAGARRIAK
- TRABADAK LANTZEN
- IRAKURKETA OZENA (URTXINTXA LIBURUAK ERABILIZ)
- IRAKURKETA IXILA
- IRAKURKETAREN ULERMENA: IPUIN TXIKIAK IRAKURRI ETA GALDERAK ERANTZUN
- DIKTAKETAK
- KOPIAKETAK


 JO ETA


          KE EKIN


                 DIEZAIOGUN


                                 LANARI  !!!!!!


GIZARTE ZIENTZIAK/NATUR ZIENTZIAK 2.UNITATEA

GIZARTE ZIENTZIAK/NATUR ZIENTZIAK

NOLAKO TXABOLA
.Unitatea

Erdi Aroaren hasieran, gizartea hainbat taldetan banatuta zegoen. Alde batetik, nobleek lurraldea eta bertako biztanleak defendatzen zituzten; bestetik, kleroak otoitz egiten zuen guztien ordezkari modura; eta amaitzeko, azkeneko mailan, nekazariek denentzat lan egiten zuten.

LURRALDEAK KONKISTATZEKO ASMOZ GUDA ASKOTAN HARTZEN ZUTEN PARTE.



NOBLEAK GAZTELUETAN BIZI ZIREN.





NEKAZARIAK HERRIXKETAN BIZI ZIREN ETA BERTAN AZOKAK EGITEN ZITUZTEN. ERREGEARENTZAT EGITEN ZUTEN LANA BABESAREN TRUKE.


HERRIETAKO KALEAK ESTUAK ETA ILUNAK ZIREN
ZABORRRAK KALERA BOTATZEN ZITUZTEN. HORREGAITIK IZURRITE BELTZA IZENEKO GAIXOTASUNA ZABALDU ZEN.


GURE HERRIAREN HISTORIARI BURUZKO XEHETASUNAK ERE EZAGUTUZ JOANGO GARA:

-NOIZ ETA ZERGAITIK SORTU ZEN .
-ZEIN ERREGEK FUNDATU ZUEN.
-NOLAKO ARMARRIA DUEN
-KOKAPENA,
-IBAIAK,MENDIAK, PERTSONAIA ETA ERAIKUNTZA EZAGUNENAK…

HONEN INGURUAN IRTEERA INTERESGARRIA EGITEA PENTSATU DUGU.




GORPUTZ HEZKUNTZA 2. UNITATEA



2. UNITATEAREN AURKEZPENA
KOORDINAZIO DINAMIKO OROKORRA

HELBURUAK
-       Desplazamendu modu ezberdinak koordinatu.
-       Jauzi eta desplazamendu ekintza konbinatuak koordinatu.
-       Oinarrizko biraketa formak esperimentatu.
-       Jauzien trebetasun ezberdinak arakatu.
-       Jauzi eta biren bidez desplazamendu modu orokorrak koordinatu.
EDUKIAK
KONTZEPTUAK:
  • Oinarrizko desplazamendu erak.
-   Oztopen gainetik jauziak.
-   Zehar eta longitudinal ardatzen inguruan biraketak.
-   Igotzea.
PROZEDURAK:
-       Desplazamendu modu ezberdinak eskatzen dituzten jarduerak egin: lau hankatan, hiru hankatan, karramarro erara, narrastu, lasterketak…..
-       Oztopo mugiezinen aurrean, jarrera ezberdinetan, jauziak eskatzen dituzten jarduerak egin.
-       Errelebo jokoak.
-       Biraketak, longitudinal ardatzaren inguruan.
-       Jauzi  eta biraketak eskatzen dituzten jokoak.
-       Joko lokomotoreak.
-       Norabide batean edo bestean espalderatik desplazatu.

ADI EGON AZAROAREN 10ean LH2Akoak (9:00etan) ETA LH2Ckoak (11:00etan) IGERIKETA IKASTAROAN HASTEN DIRA ETA!!!
GOGORATU ERAMAN BEHARREKOAK: 
bainujantzia
toalla 
txapela
txankletak
betaurrekoak aukeran
aldagarriak
ile-lehorgailua

EUSKARA

1.UNITATEA
ZEIN TXIKIA JAIO NINTZEN!
Euskara arloan gai honetan landuko ditugun helburuak txanelako helburuekin bat datoz, beraz, familiako kideak ondo ezagutuko ditugu. Horrela, ahozko azalpen txikiak landuko ditugu beraien bizitza kontutan harturik. Bestalde irakurketa eta idazketari garrantzi handia emango diogu. Postal baten atal ezberdinak landuz eta hauek ekoizten ikasiz gain, datak modu ordenatu eta egokian idazten ikasiko dugu.


EUSKARA LAN KOADERNOA

FAMILIAKO KIDEAK EZAGUTZEN / BIOGRAFIA TXIKI BAT


POSTALAK IDAZTEN / DATAK NOLA IDATZI
Lan koadernoarekin aritzeaz gain,bestalako ariketak ere burutuko ditugu gelan. Hitzen eta esaldien zuzenketari eta baita testuen ulermenari eskeiniko digo bere denbora.


AKATSAK ZUZENTZEN
Zuzendu ezazu oker dagoena.


TXIRULIN


Txirulin izene ko txoritxobat hirira joazen.
--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Zuhaitzi Ez zegoenez...


--------------------------------------------------------


SemaForo Batea eginzue kabia.


--------------------------------------------------------


Argi goriarren zulo baruan iPini zitue arautzak.


--------------------------------------------------------


Udaberian hirru txorikume izazitue.


--------------------------------------------------------


Hirurrak gori gorriak zire.


--------------------------------------------------------


MARRAZ ETA MARGOTU ITZAZU TXIRULIN ETA HIRU TXORIKUMEAK.













IZENA-----------------------------------------------------------------


Ipuinari buruzko galderak.


           


Nola zuen izena txoritxoak?


--------------------------------------------------------


Nora joan zen?


--------------------------------------------------------


Zergaitik egin zuen kabia semaforoan?


--------------------------------------------------------


Zein koloretako argiaren zuloan egin zuen?


--------------------------------------------------------


Zenbat arrautza ipini zituen?


--------------------------------------------------------


Zenbat txorikume jaio ziren?


--------------------------------------------------------


Zein koloretakoak ziren?


--------------------------------------------------------

IZENA------------------------------------------------------------------


Eta honi guztiari lotuta…
LAN OSAGARRIAK
  • -       TRABADAK LANTZEN
  • -       IRAKURKETA OZENA (URTXINTXA LIBURUAK ERABILIZ)
  • -       IRAKURKETA IXILA
  • -       IRAKURKETAREN ULERMENA: IPUIN TXIKIAK IRAKURRI ETA GALDERAK        ERANTZUN
  • -       DIKTAKETAK
  • -       KOPIAKETAK