EUSKARA
2.UNITATEA
NOLAKO TXABOLA
Euskara arloan 2. unitate honetan, Erdi Arora salto egingo dugu eta bertako bizimoduaz hainbat elkarrizketa bultzatuko ditugu txanelak proposatzen dituen jarduerak kontutan izanik. ditugun helburuak txanelako helburuekin bat datoz.
Bestalde idazketa eta irakurketari garrantzia handia ematen jarraituko diogu. Ipuinak lantzea ezinbestekoa izango da, hiru atalak kontutan izanik (hasiera, korapiloa eta bukaera) eta baita istorioak zentzua eta lotura izan behar du.
Ondorengo lerroetan lan koadernoan egiten ditugun jardueren azalpen txiki bat jasota dago eta gai honetan DESKRIBAPENAK egiten ikasiko dugu.
Bestalde beti bezala lan osagarriak egiten jarraituko dugu.
DESKRIBAPENAK EGITEN!!!
HANKA SARTZEAK ZUZENTZEN
Hitzak bereiztu, zuzentasunez idatzi, esaldiak ganoraz osatzen ikasteari ekin behar diogu.
Zuzendu ezazu oker dagoena.
-KATI ETA FANI-
Kati eta Fani katutxopotolotxoak zire.
--------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------
Etxe Bede-Berde batea bizizire.
--------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------
Esnea Edatea gustatzen zitzajen.
--------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------
BatzuetanColacao Ere botatze ziote.
--------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------
Esnea edateko bi katiju hadi zitute.
--------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------
MARRAZ ITZAZU KATI ETA FANI KATUTXOAK KATILUTIK ESNEA EDATEN.
IZENA…………………………………………………………
Ipuinari buruzko galderak.
Nolakoak ziren kati eta Fani katutxoak?
--------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------
Zein koloretakoa zen beraien etxea?
--------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------
Zer edatea gustatzen zitzaien?
--------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------
Zer botatzen zioten esneari?
--------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------
Nolakoak ziren katiluak?
--------------------------------------------------------
--------------------------------------------------------
IZENA------------------------------------------------------------------
IPUIN POLIT HAU ERE ENTZUNGO DUGU.
JOANES ETA NAIARA
Aspaldi-aspaldi bazen gaztelu dotore bat Nafarroako eta Aragoiko mugan, eta gaztelu horretan bizi ziren Peru Zarrakaztelu eta haren alaba Naiara. Naiara Zarrakaztelu gaztea, ederra, aberatsa, aitonen alaba eta atsegina zen; arropa ezin dotoreagoak janzten zituen eta inguru haietako ile gorri zoragarriena zeukan, ia gehienetan zilar eta urrezko bitxiekin apainduta. Hau da, ipuinetako printzesen antzekoa zen andereƱo nafar pinpirin hura. Eta, gainera, maitemindurik zegoen. —Zer ederki! —esango duzue. Bada, ez! Ez zen horrela.
Naiarari Gardeko Joanes artzaina gustatzen zitzaion, eta Naiararen aitak ez zion baimenik eman nahi artzain harekin ezkontzeko. —Horrekin ezkondu? Abarka zikin horrekin? Behatz artean simaurra zuela jaio zen hori, eta nik printze eder bat nahi dut zuretzat. Joanes urtero udazkenarekin batera etortzen zen Gardetik bere ardiekin, eta lehenengo bisita Naiararen gaztelura egiten zuen, bere maitea agurtzera. Urte hartan, denak harrituta utzi zituen artzainak: bizkarrean haga luzea hartuta etorri zen. —Zertarako duzu haga luze hori? —galdetzen zioten. Baina Joanesek ez zien erantzun. Egun laburrak ardiak zaintzen eta gau luzeak haga harekin zurubia egiten eman zituen Joanesek. Eta udaberria iritsi zenean, Naiararen gaztelura joan, jarri zurubia leiho azpian, eta honela esan zion bere maiteari: —Naiara! Jaitsi zaitez zurubitik, eta goazen biok Gardera. Naiara jaitsi zen zurubitik, eta biak Gardera abiatu ziren ardiekin. Naiararen aitak hori jakin zuenean, neska-mutilak harrapatu eta gaztelura ekarri nahi zituen, biei sekulako zigorra jartzeko. Peru Zarrakazteluk seguru asko lortuko zuen bere nahia egun haietan bertan Fernando Aragoiko erregearen kontra gerra galdu izan ez balu. Fernandok Nafarroa osoa bereganatu zuen, eta Peruren gaztelua birrintzeko agindu.
Orduan, Peru gaixoari ez zitzaion gosaltzeko katilu bat bera ere geratu. Beste inor baino pobreagoa bihurtu zen. Joanesek eta Naiarak hori jakin zutenean, Peruren bila joan ziren. Elkartu ziren, baretu ziren haserreak, malko bat edo beste isuri zuten, eta eguneroko jakia nonbaitetik eskuratu behar denez, Peru Zarrakaztelu, aitoren seme handiustea, Joanes Gardekoarekin joan zen artzain mendira. Horrela izan zan.
Eta horrela izan ez bazan, sar dadila kalabazan, eta agertu oraintxe bertan Zarrakazteluko plazan.
HORREZ GAIN LAN OSAGARRIAK
- TRABADAK LANTZEN
- IRAKURKETA OZENA (URTXINTXA LIBURUAK ERABILIZ)
- IRAKURKETA IXILA
- IRAKURKETAREN ULERMENA: IPUIN TXIKIAK IRAKURRI ETA GALDERAK ERANTZUN
- DIKTAKETAK
- KOPIAKETAK
JO ETA
KE EKIN
DIEZAIOGUN
LANARI !!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina