2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

TUTORETZA 1. UNITATEA

TUTORETZA
1.unitatea
tutoretza.jpg

Aurten tutoretza arloan IZAN proposamenarekin arituko gara lanean. IZAN proposamenak 8 baloreren ikaskuntza eskaintzen digu.

Nola hezi neure burua eta besteak pertsona izaten? Horixe da arduratzen gaituen gaia. Eta horri erantzuna emateko honako Hezkuntza-Proposamena egiten dugu Baketik-etik, Arantzazuko bake zentrotik. Pertsona izaten geure buruak eta besteak hezteko modu erabakigarrian laguntzen duten ikaskuntzako zortzi esperientzia daude.  Horietako lau oinarrizko ikaskuntzak dira: (1) gizakiaren izaera mugatua (2) esker onaren zentzua, (3) kontzientziari entzutea eta (4) giza duintasunaren esanahia. Beste hiru ikaskuntza instrumentalak dira: (5) elkarrizketaren plusa, (6) enpatiaren plusa eta (7) pazientziaren plusa. Eta azkena funtsezko ikaskuntza da: (8) maitasunaren ikaskuntza.

Aurten 4 oinarrizko ikaskuntzetan zenratuko gara, urtea lau gai ezberdin horietan banatuz.

Gai hauek elkarrizketa, jolas eta bakarkako lanen bidez lantzen joango gara.

  1. GIZAKIAREN IZAERA MUGATUA

  • ITSUAREN JOLASA

Jolas honetan, bikoteka jarri behar dute ikasleek, ibilbide bat egiteko. Lehenbizi, bikote bakoitzeko batek begiak estali behar ditu, zapi batekin, ezer ere ez ikusteko moduan ez dela, eta besteak eskuarekin lagundu eta gidatu behar du.


itsuarena.jpg
  • MUSIKA-MAGALAK JOLASA

Jolas honetan, zutik egon behar dute denek, biribil bat osatuz eta leku berera begira, elkarrengandik oso hurbil eta eskuak aurrekoaren gerrian dituztela. Musika hastean, ibiltzeari ekin behar diote. Musika gelditzean, eserita geratu behar dute denek, atzean dutenaren magalean, belaunen gainean. Talde osoak lortzen badu inor erori gabe esertzea, taldea da irabazle.

2.jolasa.jpg


Jolas eta elkarrizketa bitartez, gure burua hezten joango gara!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina