PLASTIKA
1.UNITATEA
ZEIN TXIKIA JAIO NINTZEN!
Oraingoan gainontzeko arloei lotuta datorren lan bat burutuko dugu plastikako orduan. Gure gorputzaren ezagutzan barneraturik gaudenez, hona hemen lehenengo aste hauetan egin ditugun lanak.
- GURE ZILUETA MARRAZTU ETA MOZTU
Haurrek taldeka egin zuten lan hau. Taldekide bat paperaren gainean etzan behar zuten eta gainontzekoek honen zilueta marraztu. Ondoren, guk gustuko ditugun pertsonen balore edo ezaugarri positiboak bertan plasmatu behar zituzten gorputzaren barruan idatziz eta azkenik, irudia margotzea tokatu zitzaien. Hona hemen beraien lanaren prozesua eta emaitz bikainak!
- PLASTILINAREKIN GORPUTZEN IRUDIAK SORTZEN
Honakoan haurrek bakarka egin zuten lan. Plastilina kolore ezberdinak erabiliz, bakoitzak bere pertsonaia sortu zuen. Platilinazko pertsonaiek, burua, besoak, hankak, gorputza, lepoa, ilea... izan behar zuten. Mota guztietako pertsonak sortu zizkiguten gure artistek!
Soio atsegin eta dibertigarri bat izateaz gain, plastilinaren bidez haurrek eskuen motrizidade fina lantzen dute :)
ARTISTA BIKAINAK DITUGU BIGARREN MAILAN!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina