2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

                 1.UNITATEA  PLASTIKA 

              
NOLAKO TXABOLA


Erdi Aroko herrietako kaleak estuak eta ilunak ziren eta horrez gain, zaborra bertara botatzen zuten. Gaur egun ostera, ez da horrelakorik gertatzen, herrietako kaleak zabalagoak, argiagoak dira eta hobeto zaintzen ditugu.
KRISTON PROIEKTUA martxan jartzea bururatu zaigu:
Gure asmoa HERRIEN MAKETAK eraikitzea da.


Hona hemen oinarritzat hartuko ditugun eredu batzuk.





Laister guk geuk egindakoak ikusteko aukera izango duzue.

ZATOZTE GURE LAN BIKAINAK IKUSTERA!!

1.GIZAKION IZAERA MUGATUAREN IKASKUNTZA



1.UNITATEA

GIZAKION IZAERA MUGATUAREN IKASKUNTZA


Lehen Hezkuntzako bigarren mailan eta ikaskuntza honekin Izan Proposamenak norberaren eta besteen izaera mugatuaren onespenaren alderdia landu nahi du. Asmoa ez da pertsona berriak eraikitzea edota ikasleengan eta geuregan izugarrizko aldaketak bultzaraztea, ezpada bizitza eta bizikidetza ulertzeko beharrezkoak diren umiltasunaren esperientzia eta haren balioa geure erreferentziazko bizipenen memorian iltzatu daitezen baldintzak sortzea. Modulu honen helburuak honakoak dira:

-Maila fisikoan sentitzea ez dugula dena ikusten.

-Geure izaera mugatuari errespetatzea, eta hura onartzea.

-Enpatiari eta laguntasunari umiltasunetik hurbiltzea.

-Izaera mugatua dugulako kontzientziak besteekin ez etsitzera laguntzen digula frogatzea.

ARIKETA ETA JOLAS EZBERDINAK EGINGO DITUGU GOIKO HELBURU HAUEK LORTZEKO:

1. ITSUEN JOLASA
2. HITZ EGIN DEZAGUN SENTITU DUGUNAZ.
3.  "Imaginatu bakarrik gaudela bizitzan. Hainbeste gauzatarako behar dugu gidaria, itsuek bezala! konturatzen zarete zenbateraino diren garrantzitsuak gure bizitzan familia, lagunak, eskola, etxea, herria, auzoa, auzokoak..."
4.HAUSNARKETA ETA EZTABAIDA
5. ESKUEKIN ELKAR HARRAPATZEN
6. GURE MUGAK
7. MUSIKA MAGALAK JOLASA

Kontutan izan, arlo honetan oso garrantzitsua dela PARTE HARTZEA ETA AHALEGINA.

GIZARTE ZIENTZIAK/NATUR ZIENTZIAK
NOLAKO TXABOLA
1.Unitatea

Erdi Aroaren hasieran, gizartea hainbat taldetan banatuta zegoen. Alde batetik, nobleek lurraldea eta bertako biztanleak defendatzen zituzten; bestetik, kleroak otoitz egiten zuen guztien ordezkari modura; eta amaitzeko, azkeneko mailan, nekazariek denentzat lan egiten zuten.

LURRALDEAK KONKISTATZEKO ASMOZ GUDA ASKOTAN HARTZEN ZUTEN PARTE.




NOBLEAK GAZTELUETAN BIZI ZIREN.





NEKAZARIAK HERRIXKETAN BIZI ZIREN ETA BERTAN AZOKAK EGITEN ZITUZTEN. ERREGEARENTZAT EGITEN ZUTEN LANA BABESAREN TRUKE.


HERRIETAKO KALEAK ESTUAK ETA ILUNAK ZIREN
ZABORRRAK KALERA BOTATZEN ZITUZTEN. HORREGAITIK IZURRITE BELTZA IZENEKO GAIXOTASUNA ZABALDU ZEN.



GURE HERRIAREN HISTORIARI BURUZKO XEHETASUNAK ERE, EZAGUTUZ JOANGO GARA.


-NOIZ ETA ZERGAITIK SORTU ZEN .
-ZEIN ERREGEK FUNDATU ZUEN.
-NOLAKO ARMARRIA DUEN
-KOKAPENA,
-IBAIAK,MENDIAK, PERTSONAIA ETA ERAIKUNTZA EZAGUNENAK…


HONEN INGURUAN IRTEERA INTERESGARRIA EGITEA PENTSATU DUGU.



1.ERDI AROA: NOLAKO TXABOLA


EUSKARA


Irakurmetroa: Egunero irakurtzea beharrezkoa denez, goizero arduradunak ekartzen duen liburuaren zati bat irakurtzen dugu. Horrela ostiraletan ahozko azalpena lantzeko, liburuaren laburpentxo bat egiten dugu.


Ahozko ulermena lantzeko, ipuin kontaketen galdera erantzunak eta bideo ezberdinak landuko ditugu, bestalde eguneroko azalpenetan arretaz entzutea baloratuko da.


Idatzizko ekoizpenean, deskribapena, diktaketa, kopiaketa eta ipuinak landuko ditugu. Kontutan izango da esaldien egitura, hitzen banaketa eta zuzentasuna. Idatzitakoa zentzuzkoa izan behar da.


  • Deskribapena:



  • Ipuinak:  Hiru atal izan behar ditu. 
    • Hasiera: Pertsonaren deskribapena sartzen da eta korapiloari hasiera ematen zaio. 
    • Korapiloa: Ipuinaren abenturak kontatzen dira, antolatzaileak erabiliz (ondoren, honen ostean, gero, azkenik...) 
    • Amaiera: Ipuinaren bukaera. 
Idatzizko ulermena: Bost lerroko testuak irakurri eta ulertzeko gai izan. Komikiak, kontakizunak, Erdi Aroko informazioa, deskribapenak...

Irakurketa: Silabikotasuna apurtu eta puntuetan atsedena hartzen trebatu. 

TXANELA
Gai honetako proiektua gure herriari buruzko proiektua egitea izango da. Horretarako Erdi Aroan, non eta nola bizi ziren, gizartea nola antolatuta zegoen, azoka, kantu, bideo eta bertsoak ikasiko ditugu. 


Talde lanean lan egin beharko dute eta jarrerari garrantzia emango zaio.

2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEKO IDEIAK

LAGUNARTEAN ERDARAZ ARI BADIRA, EUSKARAZ EGITEKO ESKATZEKO EGOKIA AL DA?

Lagunartean euskara gehiago erabiltzen laguntzeko ideia batzuk topatu ditugu:


  • Mezu egokiak ematea
  • Tartean sartzea
  • Helburu txikiak adostea
  • Gaiari buruz hitz egitea eta errefortzu positiboak ematea

Hurrengo loturan topa ditzazkezue zehaztasun gehiago: