1.GIZAKION IZAERA MUGATUAREN IKASKUNTZA
1.UNITATEA
GIZAKION IZAERA MUGATUAREN IKASKUNTZA
Lehen Hezkuntzako bigarren mailan eta ikaskuntza honekin Izan Proposamenak norberaren eta besteen izaera mugatuaren onespenaren alderdia landu nahi du. Asmoa ez da pertsona berriak eraikitzea edota ikasleengan eta geuregan izugarrizko aldaketak bultzaraztea, ezpada bizitza eta bizikidetza ulertzeko beharrezkoak diren umiltasunaren esperientzia eta haren balioa geure erreferentziazko bizipenen memorian iltzatu daitezen baldintzak sortzea. Modulu honen helburuak honakoak dira:
-Maila fisikoan sentitzea ez dugula dena ikusten.
-Geure izaera mugatuari errespetatzea, eta hura onartzea.
-Enpatiari eta laguntasunari umiltasunetik hurbiltzea.
-Izaera mugatua dugulako kontzientziak besteekin ez etsitzera laguntzen digula frogatzea.
ARIKETA ETA JOLAS EZBERDINAK EGINGO DITUGU GOIKO HELBURU HAUEK LORTZEKO:
1. ITSUEN JOLASA
2. HITZ EGIN DEZAGUN SENTITU DUGUNAZ.
3. "Imaginatu bakarrik gaudela bizitzan. Hainbeste gauzatarako behar dugu gidaria, itsuek bezala! konturatzen zarete zenbateraino diren garrantzitsuak gure bizitzan familia, lagunak, eskola, etxea, herria, auzoa, auzokoak..."
4.HAUSNARKETA ETA EZTABAIDA
5. ESKUEKIN ELKAR HARRAPATZEN
6. GURE MUGAK
7. MUSIKA MAGALAK JOLASA
Kontutan izan, arlo honetan oso garrantzitsua dela PARTE HARTZEA ETA AHALEGINA.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina