GIZARTE ETA
HERRITARREN BALOREAK
.UNITATEA
Ikasturte honetan
Lagunekin baratzean ipuinetatik landu dugun lehenengoa, “BERENJENA ETORRI DA" izan da.
Bertan, lagun berri bat baratzera etorriko dela enteratzen dira gure
lagun barazkiak. Denen artean erabakitzen dute ongi etorri festa bat egingo
diotela eta irrikitan daude lagun berria ezagutzeko. Baina Azalore Jaunak urrunetik ikusi duenean
Berenjena morea zela, erabakitzen du ez dela berarengana hurbilduko eta beste
denei etxera joateko agintzen die. Hortaz, Berenjenak azkenean ez zuen ongi
etorri festarik eduki eta baratzera iritsi denean ez du inor aurkitu ongi
etorri ematen.
BERENJENA, BAZTERTUA
Ipuin honekin, hurrengo helburu hauek landu nahi ditugu:
- Aurriritzi-eta bazterkeria-kontzeptuak aztertu.
- Norbait etiketak jartzean besteek berearekiko duten jarrera alda dezakegula erakutsi.
- Haurrak, arrazoi dutela uste dutenean, hitz egin dezaten animatu.
- Lagun berriak onartzeko moduak aurkitu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina