2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

                      GIZARTE ETA
           HERRITARREN BALOREAK
.UNITATEA
Aurten astero, arlo honi eskeiniko diogu tartetxoa. Lehendabizi pertsonaiak nortzuk diren eta nolakoak diren errepasatuko dugu.
LAGUNEKIN BARATZEAN programan oinarrituko gara. Programa hau neska-mutilen arteko harremanak garatzeko balio duen eskola materiala da, bertan eguneroko bizimoduko egoerak lantzen baitira. Barazkiak (Azenarioa, Pepino, Bruselako Aza, Patata, Tomate,Ilarra, Berenjena , Kalabaza, Tipula, Zainzuri, Errefau, Txinako Aza, Azalore, Porru, Artotxo,Babarrun eta Erremolatxa) izango dira gure lagunak eta unitate honetan beraien izaeraren berri izango dugu.
Ipuin politak eta interesgarriak ondorio bikain eta baliotsuetara iristeko
zubi bihurtuko dira.
AZENARIO, KASKARINA
PATATA, ATSEGINA,TRAKETSA, SENTIBERA
PEPINO, HARROPUTZA, ZIRIKATZAILEA
ARTOTXO, BERE BURUAZ ZIUR
ILAR, ZELOSKORRA, BABARRUN LAGUNA DU                  
BERENJENA, BAZTERTUA
PORRU, LASAIA, SINPATIKOA
ERRAMOLATXA, BELDURTIA
TIPULA, JATORRA
KALABAZA ETA ZAINZURIK ARAZOAK DITUZTE
             
TOMATE, ODOL BEROA
BRUSELAKO AZAK HANDIA IZAN NAHI DU
AZALOREA, KOPETILUNA
TXANPINOI, MISTERIOTSUA
ERREFAU MALTZURRA ETA AZERI SAMARRA
-TXINATAR AZA, BISITARIA
-AZA, BARATZEKO NAGUSIA, INDARTSUA, ONA
HAUEK GUZTIAK GURE LAGUNAK IZANGO DIRA.
ETA HAU GUZTIA, EDO GUTXIENEZ HAU, LORTZEA NAHI GENUKEENA LEHENENGO HIRUHILEKO HONETAN:
-ARRERITZI ETA BAZTERKERIA KONTZEPTUAK AZTERTU.
-HAURRAK, EGIN DITUZTEN OKERRAK ONARTZERA ANIMATU.
-TALDEAREN PRESIOA ONA EDO TXARRA IZAN DAITEKEELA ERAKUTSI.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina