2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

EUSKARA
2. UNITATEA
BOGA BOGA MARINELA!

vinilos-infantiles-piratas-navegando-en-su-barco.png


Hirugarren unitate honetan Maddalen eta Ferminekin batera marinel bilakatuko gara 2. mailako ikasleak, piraten munduan murgilduz!
Unitatean zehar, denboraren makina hartu eta garai ezberdinetara bidaiatuko dugu, bidean euskal arrantzale eta Elakno bezalako pertsonaia garrantzitsuekin topo eginez.
Baina... Lanekin hasi baino lehen, zergaitik ez dugu Domingo Gorringo pirata ezagutzen????


Ipuin polita ezta??? Ekin diezaiogun ba lanari!

Gai honetan, biografia eta ipuinen laburpena landuko ditugu. Horrez gain esaldien egituran ere, sakonduko dugu.



euskara.png



  1. BIOGRAFIA LANTZEN
EUSKARA1.png




2. GAIARI LOTUTAKO ARIKETA EZBERDINAK

Sin 2.png


3.png

Guzti honetaz gain, irakurketa-idazketa lantzeko ariketak egiten jarraituko dugu, kopiaketak, diktaketak, irakurketa ozena nahiz isila, hitzen banaketa eta ulermen fitxak.

3. HITZEN BANAKETA ZUZENTASUNA ETA ULERMEN ARIKETA


Zuzendu ezazu oker dagoena.


MIRU MAMUTXOA


Miru nanutxoa ako jizendu da.


--------------------------------------------------------


Gauea miruk ilargi dorobila ikusidu.


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Iargia gaileta hadibat dela petsatudu.


--------------------------------------------------------


-------------------------------------------------------


Bertara goaneta riki-raka iargi pusketabat gandu.
--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Horregatik dagoorain miru hain jizena.


--------------------------------------------------------


Ipuinari buruzko galderak.
           


Zer gertatu zaio Miruri argaldu, jausi ala gizendu egin da?


--------------------------------------------------------


Zer ikusi du gauean?


--------------------------------------------------------


Non ikusi du ilargia?


--------------------------------------------------------


Zer pentsatu du?


--------------------------------------------------------


Zer egin du?


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------


Zergatik dago orain hain gizena?


--------------------------------------------------------


--------------------------------------------------------




BERAZ BADAUKAGU LANA MARINELOK! NABIGA DITZAGUN MUNDUKO ITSASOKO ALTXOR BALIOTSUENAREN BILA!!!
GIZARTE ZIENTZIAK/NATUR ZIENTZIAK
BOGA-BOGA MARIÑELA
2.Unitatea
Euskal nabigatzaileak, piratak, kortsarioak, mariñelak eta balearen arrantza…Makinatxo bat ipuin, abentura, abesti eta ohituren berri emango zaizkigu. Makinatxo bat talde lan egingo ditugu makinatxoak gara eta.
Makaleko lana datorkigu, uf! Eskerrak laister oporrak izango ditugun. Dena den, gai polita eta interesgarria izango delakoan gaude.
Piratak lapur maltzurrak eta kortsarioak lapur onak. Baina azken finean denak altxor zaleak.
Joanes Suhigaraitxipi
Joanes Suhigaraitxipi, ezizenez (“Kortsario txikia") XVII. mendeko kortsario baionarra zen. Sei urtetan ehun itsasontzi nederlandar eta espainiar baino gehiago harrapatu zituen.
Hainbeste itsasontzi harrapatu zituen non esaten baitzen Donibane Lohizunetik Zibururaino joan zitekeela itsasontziz itsasontzi, ura ukitu gabe.
Frantziako erregearentzat egin zuen lana

Balearen arrantza
Arrantzan hasi aurretik talaiariak herritarrei abisua ematen zien. Ondoren txalupaz inguratu, arpoiz dinamitaz, sokaz, txabalinaz erasotu eta arrastaka porturaino eraman eta zatitu ondoren okela banatu edo saltzen zuten. Koipetik ere, etekina ateratzea bazegoela eta, urtu eta olioa bihurtuz argia egiteko eta janaria prestatzeko erabiltzen zuten. Hezurrak ere, hainbat tresna egiteko, oso baliotsuak ziren.

Zein politak diren “Orioko balea”ren bertsoak ezta? Entzun, entzun ba...
ORIOKO BALEAREN BERTSOAK (klika ezazu hemen)

PLASTIKA
2.UNITATEA
BOGA-BOGA MARIÑELA
Aupa! Goaz arrainen antzera uretan murgiltzera. Aurreko unitatean kriston maketa politak egin genituen. Oraingo honetan berriz, ikastola, guk geuk eginiko aquariumez beteko dugu.
Proiektuari hasiera emateko irrikitan gaude.

GOGOAN IZAN:
ZAPATA KAXAK BEHAR DITUGU!!!!!






Ereduen antzekoak egiten ahaleginduko gara.
Ondoren, maketekin egin dugun bezala, Erdiko Aretoan ikusgai izango dituzue.
EA BA LORTZEN DUGUN!!!!

2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

2. RAT'S ADVENTURE

Hocus & Lotusen abenturetan mulgilduta gaude, oraingoan Ratek bere oporretako abentura kontatu digu.
rat's adventure hocus lotus bilaketarekin bat datozen irudiak

HELBURUAK

-Ikasleek animaliei buruz hitz egiten ikasiko dute. Erabiliko dugun formatuan oinarrituta galderak egiten eta hauek erantzuten ikasiko dute.
-Animalien zein beren buruaren deskripaben laburrak idazten ikasiko dute.
-Beraien asteburuei buruz hitz egiten ikasiko dute.

CD (etxean entzun beharreko abestiak)

-Three  little monkeys.
-Walking in the jungle.
-I’m a lion.
-Five little monkeys.

HIZTEGIA

Lion, elephant, monkey, giraffe, jungle, feather, neck, trunk, teeth, leaf, nut, meat, to be afraid, to jump, to climb...

BIDEO INTERESGARRIAK



2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

DIRUAREN ERABILERA

Hona hemen diruaren erabilera etxean ere errepasatzeko aukera berri bat! Txanponean klikatuz, ordenagailuaren bitartez jarduera desberdinak egiteko aukera izango duzue. Animatu! 



euro moneda bilaketarekin bat datozen irudiak