2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

GIZARTE ZIENTZIAK/NATUR ZIENTZIAK
BOGA-BOGA MARIÑELA
2.Unitatea
Euskal nabigatzaileak, piratak, kortsarioak, mariñelak eta balearen arrantza…Makinatxo bat ipuin, abentura, abesti eta ohituren berri emango zaizkigu. Makinatxo bat talde lan egingo ditugu makinatxoak gara eta.
Makaleko lana datorkigu, uf! Eskerrak laister oporrak izango ditugun. Dena den, gai polita eta interesgarria izango delakoan gaude.
Piratak lapur maltzurrak eta kortsarioak lapur onak. Baina azken finean denak altxor zaleak.
Joanes Suhigaraitxipi
Joanes Suhigaraitxipi, ezizenez (“Kortsario txikia") XVII. mendeko kortsario baionarra zen. Sei urtetan ehun itsasontzi nederlandar eta espainiar baino gehiago harrapatu zituen.
Hainbeste itsasontzi harrapatu zituen non esaten baitzen Donibane Lohizunetik Zibururaino joan zitekeela itsasontziz itsasontzi, ura ukitu gabe.
Frantziako erregearentzat egin zuen lana

Balearen arrantza
Arrantzan hasi aurretik talaiariak herritarrei abisua ematen zien. Ondoren txalupaz inguratu, arpoiz dinamitaz, sokaz, txabalinaz erasotu eta arrastaka porturaino eraman eta zatitu ondoren okela banatu edo saltzen zuten. Koipetik ere, etekina ateratzea bazegoela eta, urtu eta olioa bihurtuz argia egiteko eta janaria prestatzeko erabiltzen zuten. Hezurrak ere, hainbat tresna egiteko, oso baliotsuak ziren.

Zein politak diren “Orioko balea”ren bertsoak ezta? Entzun, entzun ba...
ORIOKO BALEAREN BERTSOAK (klika ezazu hemen)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina