Euskaraldia ekimena hastear dago, eta zu zer izango zara: ahobizi edo belarriprest? Gure gelak apaindu ditugu jada eta laister, dominak ere prestatuko ditugu. Hona hemen Euskaraldiko koreografia etxean ere praktika dezazuen.
Kaixo! Badakizue gure ikastolan irakurzaletasuna bultzatzeko ekintza batzuk egiten ditugula. Gelako liburutegia dugu, liburutegira irteera egin dugu, irakurmetroa osatzen dugu, motxila ibiltaria martxan dago eta irakurketa tarteak errespetatzen dira (astelehenetan irakurketa ozena taldean eta ostiraletan isila bakarka) Aurten bi irakurmetro ditugu, bata gelakoa denen artean osatzen duguna eta astero ikasle bakoitzak bere gustuko ipuina ekartzen duena, irakasleak konta eta denok goza dezagun. Beste irakurmetroa, agendan itsatsita dugu eta norbera berea betetzen joan behar da irakurri ahala. Motxila ibiltaria ere biraka dabil eta astebeteko tartea dago, liburua behin baino gehiagotan irakurri, ulertu, honi buruz hitz egin, familiako norbaitek umeei kontatu eta beste behin ere gozatzeko. Honez gain, ostiraletan ordu erdi gordetzen dugu norberak etxetik ekarri duen liburua lasaitasunezirakurtzeko. Oso harrera ona izan du ikasleen artean eta eguneko edozein momentutan eskatzen dute liburua irakurtzeko (jolas orduan edo libre duten edozein momentutan)
Kaixo, Iaztik dihardugu ikasleekin trukoak eta buruzko kalkulua lantzeko hainbat jarduera mota desberdinak lantzen. Gaurkoan, 0aren trukoa eta zenbakiak borobiltzea eskatzen duen jarduera batekin gatoz. Buruan egiten dugu prozesua idatziz sekuentziatzea eskatzen duen prozedura egiten dute bertan. Oso erraza da etxean ere prestatzeko eta benetan azkartasun handia lortzeaz gain, eman behar dituen pausuak ulertzeko ere balio du.
Dakizuen bezala pasa den ostegunean, Liburutegira irteera egin genuen, eta aurtengoa ere oso irteera interesgarria izan da. Bertako langileek, LH2.mailarako egokiak diren liburuak erakutsi zizkiguten (Argazkian agertzen diren 3 kajoi hauetakoak dira).
Liburu desberdinak daude letra askorekin, letra gabeko ipuinak (norberak asmatzeko), sentimendu ipuinak, abenturazkoak... Ostiralean hasiko gara Motxila ibiltariarekin eta iaz bezala, astebeteko epea izango dute ikasleek liburuak irakurri, balorazioa egin eta ikastolara itzultzeko. * Irteerako argazkiak: https://photos.app.goo.gl/bDdvnfgvtguNtvBE7
Aurten, ingeleseko ipuinak ibiltariak izango dira. Ostiralero gelan lantzen ari garen ipuina eramango dute ikasleek etxera eta astelehenetan ekarri beharko dute, gelan ere erabili eta landu dezaten.
HELBURUAK:
- Irakurzaletasuna sustatzea. - Ingeleseko estruktura eta ohiko esaldiak barneratzea. - Hiztegi berria ikastea. - Memoria lantzea. - Arreta mantentzea. - Gozatzea. CD-a ere etxean izanez gero, komenigarria da bertako abestiak entzutea eta baita istorioa entzutean ere, liburuari begira jarraitzen saiatzea.
Hona hemen LH2.mailako guraso bileran aurkeztu genuen Power Point-a. Honez gain ikastolako webgunean ere topatuko dituzue ikastolaren inguruko informazio guztiak.
Azken aste hauetan gorputz hezkuntzan zirkoa landu dugu. Bertan, talde txikietan zirkoan agertu ohi diren pertsonai desberdinen lanak burutu dituzte gure ikasleek! Zirkoaren gainean klik eginez proiektua laburbiltzen duen bideoa ikusteko aukera daukazue! Gora gure zirkoa!