2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala
2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena
2.RAT´S ADVENTURE
Abenduaren 20an izango duzue aukera "Rat´s adventure" antzerkia ikusteko. Gogoratu antzerkia 16:45an hasiko dela eta gure ikasleen atetik sartu eta irten beharko zaretela, betiere gainontzeko ikasleei irtetzen utzi ondoren.
HELBURUAK
- Ikasleek animaliei buruz hitz egiten
ikastea: Erabiliko dugun formatuan oinarrituta galderak egitea eta hauek
erantzuten ikastea.
- Animalien zein beren buruaren deskribapen laburrak idaztea.
- Beraien asteburuei
buruz hitz egiten ikastea.
HIZTEGIA
-
lion
-
elephant
-
monkey
-
giraffe
-
jungle
-
feather
-
neck
-
trunk
-
teeth
-
leaf
-
nut
-
meat
-
to be afraid
-
to jump
-
to climb
BIDEO INTERESGARRIAK
2016(e)ko abenduaren 3(a), larunbata
IPUINAK ASMATZEKO JOLASA!
Etxean ahoz edo idatziz ipuinak asmatzeko ezinean zabiltza, eta modu dibertigarrian egitea nahi duzula?
Ondorengo jolasarekin ipuinak asmatzea eta sormena lantzea errazagoa izango da.
Lau dadoak jaurti eta zoriz irten diren lau marrazkiak elkar lotuz istorio bat asmatu beharko duzu.
HABA etxeak aurkezten du: Quatsch Geschichten

![]() |
2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena
BATUKETAK ETA KENKETAK LANTZEKO JOLASA
2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala
OLENTZERORI ESKUTITZA
Azken eguneko hotzek gogora ekartzen digute Gabonak gertu ditugula eta Olentzerok gure etxeetan bisita egingo duela.
Hori dela eta, Olentzerori eskutitza idazteko txantiloia uzten dizuegu eta etxeko txikiek gustuko dituzten jostailu eta jolasak eskatzeko zerrenda bat ere. Hauetako batzuk gelan erabiltzen dituzte eta oso gustura gainera!

JOSTAILU / JOLAS ZERRENDA

![]() |
2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena
BURUKETAK
Buruketak lantzeko modu desberdinak ditugu eta hauek diruarekin erlazionatzea modu erreza da.
Gelan, erosketak egiten ditugu "Jolas sinboliko" bezala. Beste batzuetan, erosketak egiteko interneten begiratzen dugu. Erosi beharrekoa aukeratzean galdera mota desberdinak planteatu ditzazkegu:
EROSKETAK- ERROPAK
EROSKETAK-ETXEKO APARATUAK
Beraz, umeekin problemak sortzea dibertigarria dela ikusi dugu. Aurrez bilaketa lana egin dezakezue, interneten prezio errealak begiratuz.
Gelan, erosketak egiten ditugu "Jolas sinboliko" bezala. Beste batzuetan, erosketak egiteko interneten begiratzen dugu. Erosi beharrekoa aukeratzean galdera mota desberdinak planteatu ditzazkegu:
- Zein da garestiena?
- Zein da merkeena?
- Ordenatu garestienetik /merkeenera.
- Zer erosi dezakezu 30 eurorekin?
- Prakak eta gabardina erosi duzu. Zenbat diru gastatu duzu?
- 60€-ko biletearekin ordaindu duzu. Zenbat itzuli behar dizu?
- 200€ dituzu eta tableta erostea nahi duzu. Iristen zaizu?
- Asma ezazu problema bat.
- ...
EROSKETAK- ERROPAK
EROSKETAK-ETXEKO APARATUAK
Beraz, umeekin problemak sortzea dibertigarria dela ikusi dugu. Aurrez bilaketa lana egin dezakezue, interneten prezio errealak begiratuz.
BLOKE GEOMETRIKOAK
Jolas dezagun geometriarekin!
Bloke geometrikoek hainbat irudi sortzeko aukera eskaintzen digute.

Hona hemen hauekin lantzeko 5 proposamen:
* Ondorengo loturan inprimatzeko aukera duzue:
BLOKE GEOMETRIKOAK (INPRIMATZEKO)
SORTZEKO EREDUAK
Bloke geometrikoek hainbat irudi sortzeko aukera eskaintzen digute.

Hona hemen hauekin lantzeko 5 proposamen:
- Sortzea: Hainbat objektu modu librean edo gidatuan egitea.
- Sailkapenak egitea: Kolorea, tamaina, forma, aldeak...
- Irudi simetrikoak sortzea.
- Ikertzea: Hexagono, triangelu, lauki bat egiteko zenbat modu dauden ikertzea.
- Sortzea: Hainbat pieza erabiliz figura geometrikoak sortzea.
* Ondorengo loturan inprimatzeko aukera duzue:
BLOKE GEOMETRIKOAK (INPRIMATZEKO)
SORTZEKO EREDUAK
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)