2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

GIZARTE ZIENTZIAK/NATUR ZIENTZIAK
BOGA-BOGA MARIÑELA
2.Unitatea
Euskal nabigatzaileak, piratak, kortsarioak, mariñelak eta balearen arrantza…Makinatxo bat ipuin, abentura, abesti eta ohituren berri emango zaizkigu. Makinatxo bat talde lan egingo ditugu makinatxoak gara eta.
Makaleko lana datorkigu, uf! Eskerrak laister oporrak izango ditugun. Dena den, gai polita eta interesgarria izango delakoan gaude.
Piratak lapur maltzurrak eta kortsarioak lapur onak. Baina azken finean denak altxor zaleak.
Joanes Suhigaraitxipi
Joanes Suhigaraitxipi, ezizenez (“Kortsario txikia") XVII. mendeko kortsario baionarra zen. Sei urtetan ehun itsasontzi nederlandar eta espainiar baino gehiago harrapatu zituen.
Hainbeste itsasontzi harrapatu zituen non esaten baitzen Donibane Lohizunetik Zibururaino joan zitekeela itsasontziz itsasontzi, ura ukitu gabe.
Frantziako erregearentzat egin zuen lana

Balearen arrantza
Arrantzan hasi aurretik talaiariak herritarrei abisua ematen zien. Ondoren txalupaz inguratu, arpoiz dinamitaz, sokaz, txabalinaz erasotu eta arrastaka porturaino eraman eta zatitu ondoren okela banatu edo saltzen zuten. Koipetik ere, etekina ateratzea bazegoela eta, urtu eta olioa bihurtuz argia egiteko eta janaria prestatzeko erabiltzen zuten. Hezurrak ere, hainbat tresna egiteko, oso baliotsuak ziren.

Zein politak diren “Orioko balea”ren bertsoak ezta? Entzun, entzun ba...
ORIOKO BALEAREN BERTSOAK (klika ezazu hemen)

PLASTIKA
2.UNITATEA
BOGA-BOGA MARIÑELA
Aupa! Goaz arrainen antzera uretan murgiltzera. Aurreko unitatean kriston maketa politak egin genituen. Oraingo honetan berriz, ikastola, guk geuk eginiko aquariumez beteko dugu.
Proiektuari hasiera emateko irrikitan gaude.

GOGOAN IZAN:
ZAPATA KAXAK BEHAR DITUGU!!!!!






Ereduen antzekoak egiten ahaleginduko gara.
Ondoren, maketekin egin dugun bezala, Erdiko Aretoan ikusgai izango dituzue.
EA BA LORTZEN DUGUN!!!!

2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

2. RAT'S ADVENTURE

Hocus & Lotusen abenturetan mulgilduta gaude, oraingoan Ratek bere oporretako abentura kontatu digu.
rat's adventure hocus lotus bilaketarekin bat datozen irudiak

HELBURUAK

-Ikasleek animaliei buruz hitz egiten ikasiko dute. Erabiliko dugun formatuan oinarrituta galderak egiten eta hauek erantzuten ikasiko dute.
-Animalien zein beren buruaren deskripaben laburrak idazten ikasiko dute.
-Beraien asteburuei buruz hitz egiten ikasiko dute.

CD (etxean entzun beharreko abestiak)

-Three  little monkeys.
-Walking in the jungle.
-I’m a lion.
-Five little monkeys.

HIZTEGIA

Lion, elephant, monkey, giraffe, jungle, feather, neck, trunk, teeth, leaf, nut, meat, to be afraid, to jump, to climb...

BIDEO INTERESGARRIAK



2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

DIRUAREN ERABILERA

Hona hemen diruaren erabilera etxean ere errepasatzeko aukera berri bat! Txanponean klikatuz, ordenagailuaren bitartez jarduera desberdinak egiteko aukera izango duzue. Animatu! 



euro moneda bilaketarekin bat datozen irudiak

2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena

RAT COMES BACK

Hocus & Lotus-en metodologia antzezpenetan oinarritzen da, ipuinetako hizkuntza orokorra egunerokotasunean erabiliko dugu eta idazketaren hastapenetan hasiko gara.
Unitate honek 6 asteko iraupena du. Aste bakoitzean 3 saio lantzen dira. Beraz, unitate hau 18 saiotan banatuko da.
UNITATEKO HELBURUAK

-Ikasleek posta jasotzen eta bidaltzen ikastea. Errepideak nola gurutzatu ikasi eta antzeztea.
-Asteko egunak eta ordua ikastea, eta oporren ostean lagunak agurtzen ikastea.
-Postalak ingelesez irakurtzea eta beraien postalak idaztea.


ENTZUN BEHARRREKO ABESTIAK
-Abestiak: Rabbit the postman, Postman-postman, Seven days in a week, Can you hop like a rabbit eta Rabbit was a postman.
-Ipuina: Rabbit the postman.

HIZTEGIA

- rabbit the postman
- postwoman
- letter
- postcard
- Bus
- bus stop
- road, lorry
- motorbike
- right, left
- to read
- to get off
- to cross the road
- to kiss

-Asteko egunak: Monday, Tuesday, Wednesday, Thursday, Friday, Saturday and Sunday.

BIDEO INTERESGARRIAK: