2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna


4TH UNIT
THE FROG
THE FROG.png

Lotus-ek parkean igel bat aurkitzen du. "Croaky" izena jartzen dio eta etxera eramatea erabakitzen du eta kaxa batean jartzen du.
Hocus etxera etortzen denean Lotus ikusten du kaxa bere atzean ezkutatzen. Hasieran Lotusek kaxa barruan ez dagoela ezer esaten dio baina igela zarataka eta saltoka hasten da. Azkenean, Lotusek onartzen du igel bat dagoela kaxa barruan. Lotusek zin egiten du Croaky zainduko duela.
Baina hurrengo egunean Croaky isilik eta triste dago. Lotus jaten ematen saiatzen da baina ez du ezer lortzen. Berak uste du Croaky hilik dagoela eta Hocusi deitzen dio kezkaturik. Croaky oraindik bizirik dago baina kaxa bat ez dela bizitoki egoki bat deritzote eta azkenean parkean aske uzten dute.

Batzuetan ez dugu ahaztu behar animaliek beraien bizilekua dutela gustura bizi ahal izateko, ikasiko al du zerbait Lotusek istorio polit honetan zehar?

HELBURUAK
-Animali ezberdinen inguruko ezaugarriak ezagutuko dituzte.

-Ikasleek ekintzen eta kokapenen inguruan hitz egingo dute eta dolumin esaldiak egingo dituzte.
-Idatzizko testu ezagunen irakurketa prozesuan jarraituko dute.
- Istorioaren muina ulertu eta errepikatuko dute.

KANTUAK
  • In the Park
  • Little Frog
  • You can´t have a frog
  • Help Help

HIZTEGIA
Pets, Box, Bread, Frog, Alive (frog), Dead (frog), House, Back, Pond,To hide, To feed, To drink ,To clean ,To look after, To set free.


2018(e)ko otsailaren 16(a), ostirala

GAI BERRIA: ASMATZAILEAK!

Aste honetatik hasita, gure hurrengo proiektu berrian murgilduko gara: Asmatzaileak! 

Eta... zertan datza proiektu hau?


Asmatzaileak proiektua, lehengo zientzialari, ikertzaile eta asmatzaileak eta egungo lanbideak uztartzen dituen proiektu bateratua da. Lehenik eta behin, iraganeko asmatzaileak aztertzen hasiko gara. Azkar ohartuko gara gizonezkoak bakarrik agertzen direla testu liburuetan. Honi erantzuna emateko asmoz, ikerketa lantxo bat eginez emakume zientzialari eta ikerlariak landuko dira Martxoak 8-aren harira eta honen inguruko lantxoa burutuko dugu. Gero, lanbideak landuko ditugu eta lanbide hauetan zer asmakuntza eman diren eta hauek izan duten garrantzia aztertuko dugu. Azkenik, proiektuarekin amaitzeko, lanbide bakoitzarekin lotutako amaierako lana burutuko dugu.


2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

PLANETARIUM EKINTZA

Aste honetan planetarium ekintzaren bitartez gure gaiarekin lotutako, hau da, unibertsoarekin lotutako gauza berriak ikasteko eta horiekin gozatzeko aukera eduki dugu. Hona hemen argazki batzuk!






2018(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena


THE MAGIC FEATHER

Hasi gara unitate berriarekin! Oraingoan, Lotus Rat-ek Afrikatik ekarritako luma magikoarekin ibiliko da bidean topatzen dituen laguntxoei lagundu nahian.





HELBURUAK
-Ikasleek arazoak konpotzeko magiazko konjuruak erabiliko dituzte.
-Ikasleek ekintzen eta kokapenen inguruan hitz egingo dute eta dolumin esaldiak egingo dituzte.
-Idatzizko testu ezagunen irakurketa prozesuan jarraituko dute.
- Istorioaren muina ulertu eta errepikatuko dute.
KANTUAK
·  The magic feather
·   I hear thunder
·   It’s raining. It’s pouring.
·   There’s a little birdie
·   This little birdie flaps its wings
·   I saw a little birdie

HIZTEGIA
- Ear - To open
- Nose - To fly
- Wing - To rain
- Grass - Park
- Flower - Feather
- Jumper - Stone
- Trousers - Bag
- Behind - Letter
- Under - Postcard
- To hop - Mouth
- To be wet - To close

BIDEO INTERESGARRIAK




2018(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

GIZARTE ZIENTZIAK/ NATUR ZIENTZIAK
HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI,SEI…!!!
                         3  .Unitatea
Itsasotik itzultzeko orduan izarrak izan dira gure lagunen gidariak, eta hauek, beraien interesa piztu dutenez, beraien hurrengo bidaia ESPAZIOra egingo dute. Bertan, UNIBERTSOAri buruzkoak ikusi eta ikasiko dituzte; izarrak, planetak, sateliteak, astronautak, munduaren sorrerari buruzko teoriak….
EGUZKI SISTEMA. (KLIKA EZAZU)
EGUZKI SISTEMA (KLIKA EZAZU)
BITXIKERIAK. (KLIKA EZAZU)
PLANETAK(KLIKATU)
Resultado de imagen de ILARGIA

2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

BOGA BOGA MARINELA GAIAREKIN LOTUTAKO ABESTIAK

Hona hemen BOGA BOGA MARINELA gaiarekin erlazioa daukaten hainbat abesti ezagun. Gozatu, abestu eta dantzatu!


-"Abordatzera": https://www.youtube.com/watch?v=SV_kHFnM8o8

-"Pirata alferrak":  https://www.youtube.com/watch?v=SV_kHFnM8o8

- "Itsasoko arrainak": https://www.youtube.com/watch?v=PU4PmLYxWzI

- " Boga boga marinela": https://www.youtube.com/watch?v=OHBm1PqdNaw






2. UNITATEA
MUSIKA LASAIAK ETA MUSIKA BIZIAK
1.- Musika lasaiak eta musika biziak bereizi.
2.- DO eta RE nota berriak ikasiko ditugu. DO, RE, MI, SOL eta  LA  notak pentagraman kokatu eta  bereizi.
3.- Sekuentzia erritmikoak: Erritmoa eta erritmoaren idazkera landu, beltzak, kortxeak eta isiluneekin biko konpasak solfeatuz  eta sekuentzia erritmikoak asmatuz.
                          
4.- Dantza: gorputz adierazmena erabiliz estruktura errezak jarraitu taldeka antolatuz.

5.- Entzunaldia: Begiak estalita, instrumentuak identifikatu eta espazioan kokatu.

6.- Santa Zezilia, Euskararen Eguna eta Olentzero eta Mari Domingiren  eguneko abestiak era egokian ikasi.