2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

7. unitatea: GOAZEN MENDIRA!!!

GOAZEN MENDIRA!!!



Aspalditik Maddalen eta Ferminen lagunak gara eta garaia iristen ari da beraiei ere agur esateko, horretarako ez dago gauza hoberik denon artean Maddalenen urtebetetzea ospatzea. Zer iruditzen zaizue?
Ideia zoragarria izan du bere familiak...begira, begira!!!


Mendiko bota horiekin Maddalenek eta Ferminek ibilaldi polit eta interesgarri bat proposatu digute eta horri loturik ere txangoa. Hau dela eta, denok mendiko botak jantzi eta bagoaz mendira... SAN ROKE ETA BASONDO EZAGUTUKO DITUGU.
Ibilaldi honetan ondo aztertuko dugu natura eta bertan dagoen bizitza. Ikasleak ikaskidetzan oinarriturik beraien liburuxka egin beharko dute naturako elementu guztiak kontutan izango dituztelarik eta informazioa bilatuz. Horretarako, talde txikietan banatu eta bakoitza elementu batean aditu izango da; animalia, zuhaitza, lorea edo bizigabea. Ondoren liburuxka osatzen joango dira beraien artean ardurak banatuz eta elkarlanean asko ikasiz. Bukatzeko nola ez aurkezpen polit bat prestatuko dute.  ANIMO!!!





GOAZEN MENDIRA ETA GOAZEN DENOK BATERA AZKEN TXANPA HONETAN ELKARREKIN IKASLE-IKASLE eta IRAKASLE-IKASLE ONGI PASATZERA ETA DISFRUTATZERA!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina