2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

MATEMATIKA 5. UNITATEA

MATEMATIKA
5. UNITATEA


HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI, SEI…!


matenc.jpg


AUPA! Matematikako 3. Lan Koadernoa atzean utzi ondoren 4. Lan Koadernoarekin hasteko garaia dugu!


Kurtsoa aurrera doan heinean, gauza asko ikasten joan gara… Hori dela eta liburu honetan eskatzen zaigun maila ere altuagoa da, baina gu gogotsu eta gehiago ikasteko prest gaude!


Lan Koaderno berri honetan, batuketak, kenketak, logika ariketak eta jolas matematikoak egiten jarraituko dugu. Zenbait ariketen planteamendua orain arte bezala mantenduko da baina zailtasun maila handiagoarekin…


mate arike zaharra2.png

mate arike zaharra3.png



Beste ariketa batzuk aldiz, berriak izango dira…



mate ariketa berria.png

mate ariketa berria2.png
mate ariketa berria3.png


Liburuarekin lan egiteaz gain bestelako lan osagarriekin ere jarraituko dugu, ordulari analogikoa, seriazoak edo 3 datuko buruketak bezala. Bai bai! 3 datuko buruketak! BADAUKAGU ZER EGINA!!


ORDULARI.jpg





BURUKETA
IZENA ……………………………………… DATA……………………………………………………………...……………………………

Otsailean jasotako datuek honako hau diote: lehenengo astean 45 litro euri egin du, bigarren astean 53 litro, eta hirugarren astean beste 48 litro. Zenbat litro euri egin du oraingoz otsailean?
DATUAK
1.
2.

3.
ADIERAZPENA
 


KALKULUA

   
ERANTZUNA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina